Ekainaren 6
Ekainaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamazazpigarren eguna da, 158garrena bisurteetan. 208 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1808 – Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege, Baionan.
- 1975 – ETAk, Ovidio Diaz López polizia armatuko kidea erail zuen Bartzelonan.
- 1979 – ETAk, Luis Berasategui Mendizabal enpresaburua erail zuen Bergaran.
- 1984 – Joseba Elosegik Espainiako armadaren Madrilgo museotik frankistek 36ko Guda-trofeo gisa erakusten zuten Itxarkundiaga gudarien batailoiaren ikurrina berreskuratu zuen.
Mundua
- 1521 – Armada nafar-gaskoiak Logroño setiatu zuen.
- 1935 – Generalitateko presidente Lluis Companys eta sei kontseilari espetxeratu zituzten Espainiako epaitegiek. “Matxinada militarra” egotzita, 30 urteko zigorra ezarri zieten, 1934ko urriaren 6an Estatu Kataluniarra aldarrikatzeatik.
- 1944 – Bigarren Mundu Gerrako E-Eguna: 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren (Overlord operazioa).
- 1982 – Libanoko gerra hasi zen: Israelgo armadak, Ariel Sharon Defentsa Ministroaren agindupean, Libano hegoaldea inbaditu zuen, Beirut hiribururaino iritsiz.
- 1993 – Espainiako hauteskunde orokorretan eskuinak gorakada izugarria izan zuen, Espainiako Langileen Alderdi Sozialista mehatxatzen. PSOEk, gehiengo osotik urrun, beste alderdi txikien laguntza behar izan zuen hurrengo hiru urteetan.
- 2002 – Lur-ondoko asteroide bat, 10 metro inguruko diametrokoa, Mediterraneo itsaso gainean lehertu zen 26 kilotoiko leherketa indarrez (Nagasakiko bonba atomikoa baino zertxobait indartsuagoa)
Arte eta kultura
Mundua
- 1935 – The 39 Steps (39 Maila) filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Robert Donat, Madeleine Carroll, Lucie Mannheim eta Godfrey Tearle aktoreek antzeztu zuten.
- 1942 – Yankee Doodle Dandy filma estreinatu zen, Michael Curtizek zuzendu eta James Cagney, Joan Leslie, Walter Huston eta Richard Whorf aktoreek antzeztu zuten.
- 1949 – George Orwell idazleak 1984 eleberria argitaratu zuen.
- 1954 – Secret of the Incas (Inken Sekretua) filma estreinatu zen, Jerry Hopperek zuzendu eta Charlton Heston eta Robert Young aktoreeek antzeztu zuten.
- 1976 – The Omen (Iragarpena) filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Gregory Peck, Lee Remick, David Warner eta Billie Whitelaw aktoreek antzaztu zuten.
- 1983 – Octopussy filma estreinatu zen, John Gleneek zuzendu eta Roger Moore, Maud Adams, Louis Jourdan, Steven Berkoff, Desmond Llewelyn eta Kristina Wayborn aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – Con Air filma estreinatu zen, Simon Westek zuzendu eta Nicolas Cage, John Cusack, John Malkovich, Steve Buscemi eta Colm Meaney aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1761 - Mundu osoko astronomoek behatu ahal izan zuten Artizarraren lehen trantsitua izan zen.
Kirolak
Mundua
- 1946 – NBA saskibaloi-liga amerikarraren sorrera.
- 1992 – Frantziako errugbi txapelketaren finala: R.C.Toulon taldeak Biarritz Olympique 19-14 menderatu zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1782 – Bizenta Mogel, gipuzkoar idazlea (h. 1854).
- 1794 – Jose Agustin Iparragirre, gipuzkoar konfiteroa eta Jose Mari Iparragirre kantariaren aita.
- 1854 – Jean Baptiste Duhalde, Xilhar, euskal pilotaria (h. 1928).
- 1879 – León Carrasco, gipuzkoar militarra (h. 1936).
- 1894 – Luis Rodríguez Gal, Luis de Uranzu, gipuzkoar margolari eta idazlea (h. 1968).
- 1896 – Paulina Ramos, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta Bilboko udal-eskoletako irakaslea.
- 1898 – Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria (h. 1980).
- 1924 –
- Salutxu Etxebarria, arabar dantzaria, lehenengo emakume aurreskularia (h. 2008).
- Juan Garate Alkorta Maltzeta, gipuzkoar trikitilaria (h. 2006).
- 1925 – Jacques d'Arribehaude, lapurtar idazlea (h. 2009).
- 1929 –
- Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili aldizkariaren sortzailea (h. 2014).
- Julian Ugarte, euskal aktorea (h. 1987).
- 1931 – Roger Saubot, lapurtar arkitektoa (h. 1999).
- 1940 – Santi Auzmendi, gipuzkoar moda sortzailea eta jostuna (h. 2014).
- 1943 – Felipe Igiñiz, gipuzkoar argazkilaria.
- 1959 – Idoia Zenarrutzabeitia, bizkaitar politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea.
- 1960 – Javier Zarzalejos, bizkaitar politikari eta diplomatikoa, Madrilen.
- 1964 – Izaskun Etxeberria, nafar irakaslea eta idazlea.
- 1965 – Miren Arenzana Letamendi, bizkaitar artista.
- 1972 – Maria Isabel Moses Fernández, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 – Ainara Badiola, bizkaitar biologo, paleontologo eta EHUko irakaslea.
- 1976 – Ainara Maia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- 1977 – Maider Yabar, gipuzkoar trapezista eta aktorea.
- 1985 –
- Miren Artetxe, gipuzkoar bertsolaria.
- Nerea Loiola, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- 1987 – Garazi Beloki, gipuzkoar aktore eta modeloa.
- 1988 – Jon Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 – Iruri Altzerreka, bizkaitar bertsolaria eta bertso-irakaslea.
Mundua
- 1436 – Johann Müller Regiomontanus, alemaniar matematikaria eta astronomoa (h. 1476).
- 1599 – Diego Velázquez, espainiar margolari barrokoa (h. 1660).
- 1606 – Pierre Corneille, frantziar antzerkigilea (h. 1684).
- 1646 – Hortense Mancini, Mazarin kardinalaren iloba, Karlos II.a Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregearen maitalea (h. 1699).
- 1661 – Giacomo Antonio Perti, italiar musikagile barrokoa (h. 1756).
- 1687 – Giovanni Battista Pittoni, italiar margolaria (h. 1767).
- 1714 – Josef I.a Portugalgoa, Erreformatzailea, Portugalgo erregea (h. 1777).
- 1756 – John Trumbull, estatubatuar margolaria (h. 1843).
- 1799 – Aleksandr Puxkin, errusiar poeta, nobelagile, dramagile eta istorio motzen idazlea (h. 1837).
- 1841 – Eliza Orzeszkowa, poloniar idazlea (h. 1910).
- 1850 – Karl Ferdinand Braun, alemaniar fisikaria, 1909ko Fisikako Nobel Saria (h. 1918).
- 1858 – Victoria Aguirre Anchorena, argentinar margolaria, arte bildumagilea eta Sociedad de Beneficencia elkarteko kidea (h. 1927).
- 1868 – Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina (h. 1912).
- 1872 –
- Antoni Bolesław Dobrowolski, poloniar geofisikaria, meteorologoa eta esploratzailea (h. 1954).
- Alexandra Feodorovna, Errusiako enperatriza eta Errusiako Inperioko azken agintaria (h. 1918).
- 1875 – Thomas Mann, alemaniar idazlea, 1929ko Literaturako Nobel Saria (h. 1955).
- 1876 – Fiodor Majnov, errusiar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,30 metro garai izatera heldu zen errusiar gizasemea (h. 1913).
- 1880 – William T. Cosgrave, irlandar politikaria (h. 1965).
- 1893 – Teresita Zazá, varietés munduko kantaria, lehen aldiz Alirón kanta interpretatu zuena (h. 1980).
- 1894 – Violet Trefusis, ingeles socialite eta idazlea (h. 1972).
- 1896 –
- Italo Balbo, italiar politikari faxista eta mariskala (h. 1940).
- Ángela Ramos, perutar kazetaria, poeta eta antzerkigilea (h. 1988).
- 1898 –
- Jacobus Johannes Fouché, Hego Afrikako presidentea (h. 1980).
- Norbert Tauer, txekiar euskalari eta idazlea (h. 1983).
- 1901 – Sukarno, Indonesiako aurreneko presidentea (h. 1970).
- 1903 – Aram Khatxaturian, armeniar musikagilea eta pedagogoa (h. 1978).
- 1906 –
- Junio Valerio Borghese, italiar militarra eta politikaria (h. 1974).
- Achille Chavée, belgikar poeta (h. 1969).
- 1909 – Isaiah Berlin, britainiar filosofoa (h. 1997).
- 1910 – Jaume Vicens i Vives, kataluniar historialaria eta historialarien maisua (h. 1960).
- 1911 – Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (h. 2005).
- 1913 – Jiří Hájek, txekiar politikaria, nazien aurkako erresistentzian jardundakoa (h. 1993).
- 1916 – Hamani Diori, Nigeriako presidentea (h. 1989).
- 1918 – Edwin Krebs, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2009).
- 1919 – Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (h. 2018).
- 1922 – Milagros Bidegain, gipuzkoar irakaslea, liburuzaina, hizkuntzalaria eta artxibozaina (h. 2006).
- 1929 – Albert Kalonji, kongotar politikaria, Hego Kasaiko enperadorea (h. 2015).
- 1931 – Victor Mora, kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria (h. 2016).
- 1932 – David Scott, estatubatuar astronauta, ingeniari eta militar ohia.
- 1933 – Heinrich Rohrer, suitzar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- 1934 – Alberto II.a Belgikakoa, Belgikarren erregea.
- 1939 – Joan Martínez Alier, kataluniar ekonomialari ekologista.
- 1940 – Willie John McBride, iparirlandar errugbilari ohia.
- 1942 –
- Ulrike Ottinger, alemaniar zinema zuzendaria.
- Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria (h. 2016).
- 1943 – Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1944 – Phillip Sharp, estatubatuar biologoa, 1993ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1945 – Gérard Cholley, frantziar errugbilari ohia.
- 1947 – Robert Englund, estatubatuar aktorea.
- 1948 - Arlene Harris, estatubatuar enpresaburua eta asmatzailea.
- 1950 – Chantal Akerman, belgikar zinema zuzendaria (h. 2015).
- 1951 – Juan Carlos Oyarzún, argentinar politikaria (h. 2021).
- 1952 – Marsha Blackburn, estatubatuar politikaria, enpresaburua eta aktibista.
- 1955 – Theuns Stofberg, hegoafrikar errugbilaria (h. 2023).
- 1956 – Björn Borg, suediar tenislari ohia, historiako bost jokalari onenen artean sailkatua.
- 1960 – Steve Vai, estatubatuar gitarra-jotzaile, konposatzaile, abeslari, kantautore eta ekoizlea.
- 1961 – Tom Araya, txiletar-estatubatuar musikaria, Slayer taldeko abeslari eta baxu-jolea.
- 1962 – Hirokazu Koreeda, japoniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta muntatzailea.
- 1963 – Gustavo de Arístegui, espainiar diplomazialari eta politikaria.
- 1966 – Faure Gnassingbé, Togoko presidentea.
- 1971 – Silvia Jato, galiziar telebista-aurkezlea.
- 1972 –
- Noriaki Kasai, japoniar eski jauzilaria.
- Nary Ly, kanbodiar zientzialaria eta atleta, distantzia luzeko lasterketetan espezializatua.
- 1974 – Juanra Bonet, kataluniar aktore, aurkezle eta umorista.
- 1075 - Mónica Cervera, espainiar aktorea.
- 1985 – Sota Hirayama, japoniar futbolaria.
- 1986 – Tamara Lunger, hegotiroldar alpinista eta eskiatzailea.
- 1987 – Akwaeke Emezi, nigeriar idazle eta artista bisuala.
- 1988 – Teerasil Dangda, thailandiar futbolaria.
- 1989 –
- Álex Sánchez, espainiar futbolaria.
- James Slipper, australiar errugbilaria.
- 1990 – Karma, bhutandar arkularia.
- 1993 – Kaze (MC), espainiar rap abeslari eta musika-ekoizlea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1619 – Sancho Alkiza, gipuzkoar itsastar eta funtzionarioa, Venezuela, Guyana eta Kubako gobernadorea, Kuban (j. 1567).
- 1849 – Martina Ibaibarriaga, bizkaitar militara (j. 1788).
- 1859 – Prosper-Michel-Arnaud Hiraburu, Euskal Herrian jaiotako apezpikua, Frantzian (j. 1805).
- 1921 – Inocencio Gartzia Asarta, nafar margolaria (j. 1862).
- 1952 – Duguen Egileor, bizkaitar opera-abeslaria, tenorra, Buenos Airesen (j. 1877).
- 1991 – Hernando Espinosa de los Monteros, euskal militar eta zaldizkoa, Aranda de Dueron (j. 1916).
- 2003 – Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (j. 1922).
- 2008 – Benito Goia Etxeberria, Karmeldar oinutsa, apaiza eta irakasle nafarra (j. 1939).
- 2013 – Henri Mathieu, lapurtar pediatra eta ikertzailea (j. 1925).
- 2018 – Isabel Bakedano, nafar margolaria (j. 1929).
Mundua
- 823 – Fun'ya no Watamaro, japoniar militarra (j. 765).
- 913 – Alexandro Bizantziokoa, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 866).
- 1134 – Norberto Xantengoa, alemaniar gotzain katoliko eta santua, Prémontréko Erregelapeko Kalonjeen Ordenaren sortzailea (j. c. 1085).
- 1217 – Henrike I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1204).
- 1533 – Ludovico Ariosto, italiar olerkari eta antzerkigilea (j. 1474).
- 1561 – Ridolfo Ghirlandaio, italiar margolaria (j. 1483).
- 1832 – Jeremy Bentham, ingeles filosofo eta epailea, utilitarismoaren fundatzailea (j. 1748).
- 1836 – Antonio Saxoniakoa, Saxoniako erregea (j. 1755).
- 1837 – Diego Portales, Txileko diktadorea (j. 1793).
- 1846 – Rodolphe Töpffer, suitzar irakasle, politikari, idazle eta margolaria (j. 1799).
- 1861 – Camillo Benso (Cavourreko kondea), italiar batasuna gauzatu zuen politikaria (j. 1810).
- 1864 – William Smith O'Brien, irlandar politikaria (j. 1803).
- 1870 – Ferdinand von Wrangel, errusiar baltikoko germaniar esploratzailea (j. 1797).
- 1881 – Henri Vieuxtemps, belgikar musikagilea (j. 1820).
- 1891 – John A. Macdonald, lehendabiziko Kanadako lehen ministroa (j. 1815).
- 1916 – Yuan Shikai, txinako lehendakaria (j. 1859).
- 1919 – Nicole Girard-Mangin, Frantziako armadan Lehen Mundu Gerran aritu zen emakume mediku bakarra, tuberkulosian aditua (j. 1878).
- 1923 – Filiberto Díaz, espainiar abokatu, kazetari eta politikaria, Bilboko gobernadore zibila (j. 1838).
- 1929 – Richard Réti, txekiar xakelaria (j. 1889).
- 1941 – Louis Chevrolet, suitzar-estatubatuar lasterketako pilotua, “Chevrolet” automobil konpainiaren fundatzailea (j. 1878).
- 1944 –
- Paul Cornu, frantziar ingeniari eta asmatzailea, errotorea erabiliz eginiko lehen hegaldi librearen autorea (j. 1881).
- Ker-Xavier Roussel, frantziar margolaria (j. 1867).
- 1946 – Gerhart Hauptmann, alemanezko idazlea, Literaturako Nobel sariduna 1912an (j. 1862).
- 1948 –
- Louis Lumiere, frantziar zinemagilea (j. 1864).
- Henrik Lund, Groenlandiako inuit herriko margolari, poeta, musikagile eta apaiza (j. 1875).
- 1949 – Philip Herbert Cowell, britainiar astronomoa (j. 1870).
- 1956 – Hiram Bingham, estatubatuar esploratzaile eta arkeologoa, Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituena (j. 1875).
- 1961 – Carl Gustav Jung, suitzar psikiatra eta filosofoa, psikologia analitikoa sortzailea (j. 1875).
- 1962 – Yves Klein, frantziar artista, Body Arteko aitzindaria (j. 1928).
- 1968 – Robert Kennedy, John Fitzgerald Kennedyren anaia eta AEBetako Fiskal Nagusia, eraila (j. 1925).
- 1975 – Hugo Dyson, Inklings taldeko partaidea eta Ingelesaren ikertzailea (j. 1896).
- 1984 – Emmi Pikler, hungariar pediatra, autorea eta mintzalaria, Pikler Institutuko haurtzaindegiaren fundatzailea (j. 1902).
- 1990 – Aurora de Albornoz, espainiar idazlea, poeta, literaturako kritikaria, irakaslea eta saiokeragilea (j. 1926).
- 1991 – Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (j. 1927).
- 1996 –
- George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- José María Valverde, espainiar poeta eta itzultzailea (j. 1926).
- 2000 – Frédéric Dard, frantziar idazlea (j. 1921).
- 2005 –
- Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Dana Elcar, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- 2006 – Billy Preston, estatubatuar musikaria (j. 1946).
- 2007 – Enrique Fuentes Quintana, espainiar politikaria eta ekonomista (j. 1924).
- 2009 – Jean Dausset, frantziar sendagile eta immunologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria. (j. 1916).
- 2012 – Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1957).
- 2013 –
- Jerome Karle, estatubatuar kimikaria, 1985eko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Tom Sharpe, ingeles idazlea (j. 1928).
- Esther Williams, estatubatuar igerilari eta aktorea (j. 1921).
- 2014 – Darío Barrio, espainiar sukaldaria (j. 1972).
- 2016 –
- Viktor Kortxnoi, sobietar-suitzar xake jokalaria (j. 1931).
- Peter Shaffer, ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea (j. 1926).
- Theresa Poh Lin Chan, singapurtar idazle, aktore eta irakaslea (j. 1943).
- 2017 – Adnan Khashoggi, saudiarabiar enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa (j. 1935).
- 2019 –
- Fernando Aínsa, espainiar jatorriko uruguaiar kazetari, kritikari eta saiakera-idazlea (j. 1937).
- Dr. John, estatubatuar abeslaria (j. 1941).
- 2021 –
- Ei-ichi Negishi, japoniar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria (j. 1935).
- Gérard Vergnaud, frantziar matematikari eta psikologoa (j. 1933).
- 2023 – Françoise Gilot, frantziar margolari, arte kritikari eta idazlea (j. 1921).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Iraitz eta Yera/Yeraitz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.