Ekainaren 29
Ekainaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeigarren eguna da, 181garrena bisurteetan. 185 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1978 – Jesus Manuel Campos Rodriguez 12 urteko mutikoa hil zen Pasaian, bengala batekin jolasean.
- 1988 – Mikel Arrastia Oreretako gazteak bere burua leihotik bota zuen Guardia Zibila bere etxera atxilotzera joan zenean.
- 2010 – Hainbat sindikatuk deituta greba izan zen Hego Euskal Herrian, Espainiako Gobernuak ezarritako Lan Erreforma berriaren aurka.
- 2011 – Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua: Donostiaren hautapena. 2016an Poloniako Wroclaw hiriarekin batera Europako Kultura Hiriburuak izango direlarik.
- 2023 – Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusi bilakatu zen, foru aldundi bateko kargu gorenera iristen lehen emakumea.
Mundua
- 1850 – Ikatz izena emango zitzaion fosila aurkitu zuten Vancouverren.
- 1880 – Frantziak Tahiti bereganatu zuen.
- 1949 – Apartheid legea aplikatzen hasi zen Hegoafrikan.
- 1956 – Marilyn Monroe eta Arthur Miller ezkondu egin ziren.
- 1976 – Seychelleek independentzia lortu zuten Erresuma Batuarengandik.
- 1995 – Sampoong Merkatari Gunea erori egin zen Seulen (Hego Korea), 501 hildako eta 937 zauritu eraginez.
- 2011 – Stéphane Taponier eta Hervé Ghesquière, France 3ko kazetariak, askatu zituzten Afganistanen 547 egun bahituta izan ondoren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2011 – Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua: Donostiaren hautapena. 2016an Poloniako Wroclaw hiriarekin batera Europako Kultura Hiriburuak izango direlarik.
Mundua
- 1521 – Câmpulungeko merkatari batek Brașoveko alkateari Neacșuren eskutitza idatzi zion, errumanieraz gehienbat idatzitako lehenengo agiria.
- 1972 – The Candidate ("Hautagaia") filma estreinatu zen, Michael Ritchiek zuzendu eta Robert Redford, Peter Boyle eta Melvyn Douglas aktoreek antzeztu zuten.
- 1979 – Meatballs ("Haragi-Bolak" edota "Haragi-Puskak") umorezko filma estreinatu zen, Ivan Reitman txekiar-estatubatuarrak zuzendu eta Bill Murray aktoreak antzeztu zutelarik.
- 1984 – Conan the Destroyer ("Conan Suntsitzailea") filma estreinatu zen, Richard Fleischerk zuzendu eta Arnold Schwarzenegger, Grace Jones, Wilt Chamberlain, Mako, Tracey Walter, Olivia d'Abo eta Sarah Douglas aktoreek antzeztu zuten.
- 1988 – Coming to America ("Zamundako Printzea") umorezko filma estreinatu zen, John Landis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Eddie Murphy aktoreak antzeztu zuelarik.
- 2001 – A.I. Artificial Intelligence filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Haley Joel Osment, Jude Law, Frances O'Connor, Brendan Gleeson eta William Hurt aktoreek antzeztu zutelarik eta Ben Kingsley aktoreak naratzailearen ahotsa ipini zuelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2008 – Espainiak 2008 Eurokopa futbol txapelketa irabazi zuen, Alemaniaren aurka (0-1).
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1398 – Joanes II.a Aragoikoa, Nafarroako, Aragoiko eta Siziliako (1458-1479) erregea (h. 1479).
- 1693 – Juan Bautista Anza I.a, gipuzkoar militar eta esploratzailea (h. 1740).
- 1752 – Pablo Pedro Astarloa, durangar apaiz eta hizkuntzalaria (h. 1806).
- 1801 – Frédéric Bastiat, Lapurdin jaiotako ekonomialari eta politikaria (h. 1850).
- 1860 - Petra Laborda Zuzuarregi, gipuzkoar sukaldaria (h. 1940).
- 1867 – Juan Bautista Istilart, Argentinako Tres Arroyos hirira bizitzera joandako euskal industrialari, ongile eta asmatzailea (h. 1934).
- 1905 – Margarita Telleria, 104 urte eta hiru egun bizi izandako euskal herritarra (h. 2009).
- 1911 – Kepa Areso, euskal herritar futbolaria (h. 2002).
- 1914 – José Luis Banús, bizkaitar kazetari eta historialaria (h. 1991).
- 1915 – Pedro Pujana, arabar apaiza eta euskal idazlea (h. 2001).
- 1927 – Amable Arias, euskal herritar eskultore, margolari eta grabatzailea, Leonen (h. 1984).
- 1930 – Hiazinto Fernandorena, euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzalea (h. 2017).
- 1934 – Pedro Udaondo, bizkaitar alpinista (h. 2007).
- 1961 – Mari Karmen Menika, bizkaitar kudeatzailea, UEUren Ikastetxe Nagusiaren arduraduna.
- 1963 – Valentín Rocandio, gipuzkoar atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
- 1964 – Enrique Vázquez Castro, arabar musikagile eta apaiza.
- 1967 – Carmen Alba, iruindar abokatu eta politikaria.
- 1968 – Óscar Rebolleda, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1970 – Joxe Mari Aizega, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Centerreko zuzendaria.
- 1974 – Florence Lasserre-David, lapurtar politikaria.
- 1980 – Sandra Fernandez-Agirre, bizkaitar aktorea.
- 1981 – Elixabet Ibarra, gipuzkoar futbolaria.
- 1984 –
- Paul Abasolo, bizkaitar futbolaria, 2010ean hiru sexu erasorengatik kondenatua eta ondoren indultatua.
- Oihana Kortazar, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- 1987 –
- Eneko Etxebertz, nafar txirrindulari ohia.
- Xabier 'Jabato' López Jimeno, gipuzkoar aktorea.
Mundua
- 1136 – Petronila Aragoikoa, Aragoiko erregina (h. 1173).
- 1326 – Murad I.a, Otomandar Inperioko printzea eta sultana (h. 1389).
- 1482 – María Aragoikoa, Portugalgo erregina (h. 1517).
- 1488 – Pedro Pacheco, Espainiako kardinala eta Iruñeko apezpikua (h. 1560).
- 1540 – Ana de Mendoza (Eboliko printzesa), espainiar aristokrata (h. 1592).
- 1546 – Dorotea Danimarkakoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa (h. 1617).
- 1798 – Giacomo Leopardi, italierazko idazlea (h. 1837).
- 1799 – François-Auguste Biard, frantziar margolaria (h. 1882).
- 1805 – Charles de Choiseul-Praslin, frantziar noble eta politikaria (h. 1847).
- 1816 – Jacob van Zuylen van Nijevelt, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1890).
- 1844 – Petri I.a Serbiakoa, Serbiako erregea (h. 1921).
- 1849 – Sergei Witte, errusiar politikaria (h. 1915).
- 1851 – Jane Dieulafoy, frantziar arkeologo, esploratzaile, eleberrigile eta kazetaria (h. 1916).
- 1866 – Erich Adickes, alemaniar filosofoa (h. 1928).
- 1868 – George Ellery Hale, estatubatuar eguzki astronomoa (h. 1938).
- 1873 – Leo Frobenius, alemaniar etnologo eta antropologoa (h. 1938).
- 1879 – Zsigmond Móricz, hungariar idazlea (h. 1942).
- 1880 – Ludwig Beck, alemaniar militarra, Hitler hiltzeko konplot bateko buruzagietako bat (h. 1944).
- 1881 – Louis Trousselier, frantziar txirrindularia (h. 1939).
- 1886 – Robert Schuman, Europako Legebiltzarreko presidentea eta Frantziako lehen ministroa (h. 1963).
- 1892 – Pedro Antequera Azpiri, espainiar margolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa (h. 1975).
- 1893 –
- Prasanta Chandra Mahalanobis, indiar estatistikaria (h. 1972).
- Joaquín Ortiz de Zárate, espainiar militarra (h. 1936).
- 1900 – Antoine de Saint-Exupery, frantziar idazle eta hegazkinlaria (h. 1944).
- 1905 – Manuel Altolaguirre, espainiar poeta (h. 1959).
- 1907 – Junji Nishikawa, japoniar futbolaria.
- 1910 – Andrée Grandjean, belgikar abokatu eta erresistentea, Euskal Herrian bizi izandakoa (h. 1999).
- 1911 –
- Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa, Herbehereetako printze ezkontidea (h. 2004).
- Bernard Herrmann, estatubatuar zinema soinu-banda konpositorea (h. 1975).
- 1914 –
- Rafael Kubelík, txekiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1996).
- Ellen Kuzwayo, Hegoafrikako emakumeen eskubideen aldeko militantea eta politikaria (h. 2006).
- 1915 – Jeremiah O'Donovan Rossa, irlandar nazionalista, Fenian talde independentistaren buruzagia (j. 1831).
- 1916 – Ľudmila Pajdušáková, eslovakiar astronomo eta fisikaria (h. 1979).
- 1920 – Ray Harryhausen, zinemako efektu berezietako teknikaria eta zinema ekoizlea (h. 2013).
- 1921 –
- Frédéric Dard, frantziar idazlea (h. 2000).
- Pablo García Baena, espainiar olerkaria (h. 2018).
- 1925 –
- Giorgio Napolitano, Italiako 11. Presidentea (h. 2023).
- Hale Smith, estatubatuar musikagilea (h. 2009).
- Cara Williams, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1926 –
- Jorge Enrique Adoum, ekuadortar idazlea (h. 2009).
- Jaber Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 2006).
- Celestina Marrón, asturiar militante komunista (h. 2016).
- 1928 – Ian Bannen, eskoziar aktorea (h. 1999).
- 1929 –
- Oriana Fallaci, italiar kazetaria eta idazlea (h. 2006).
- Alexandre Lagoya, egiptoar-frantziar gitarrista, nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat (h. 1999).
- 1930 – Sławomir Mrożek, poloniar antzerkigilea (h. 2013).
- 1931 – Jorge Edwards, txiletar idazle, kazetari, literatura kritikari eta diplomazialaria (h. 2023).
- 1934 – Susan George, estatubatuar analista politiko, filosofo eta idazlea.
- 1935 – José María Cuevas, espainiar enpresaburua, Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioaren (CEOE) presidentea (h. 2008).
- 1936 – Kigeli V.a Ruandakoa, Ruandako azken erregea (h. 2016).
- 1940 – John Dawes, galestar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1941 –
- Stokely Carmichael, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (h. 1998).
- Margitta Gummel, alemaniar atleta, pisu jaurtiketan espezialitatua (h. 2021).
- 1944 – Gary Busey, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
- 1945 – Chandrika Kumaratunga, Sri Lankako presidente ohia, kargu horretara iritsi zen lehen emakumea.
- 1946 – Egon von Fürstenberg, alemaniar moda diseinatzailea (h. 2004).
- 1947 –
- Claude Montana, frantziar jostuna eta diseinatzailea (h. 2024).
- Pablo Mosquera, espainiar mediku eta politikaria.
- 1949 – Joan Clos, kataluniar politikaria, Bartzelonako alkate ohia.
- 1951 – Don Zagier, zenbakien teorian berezitutako estatubatuar matematikaria.
- 1952 – Antoni Strubell, kataluniar hizkuntzalari eta politikaria.
- 1953 – Roberta Carreri, italiar antzerki-aktorea.
- 1955 – Robert Kalina, austriar diseinatzailea, Euroko billeteen diseinuengatik famatua.
- 1957 –
- María Conchita Alonso, venezuelar aktore eta abeslaria.
- Ouka Leele, espainiar argazkilaria (h. 2022).
- 1958 – Rosa Mota, portugaldar maratoilaria.
- 1959 – Atsushi Uchiyama, japoniar futbolari ohia.
- 1960 – Nuria Piera, dominikar kazetaria.
- 1962 – Joan Laporta, kataluniar politikaria, abokatua eta FC Barcelonako presidente ohia.
- 1963 –
- Joan-Lluis Lluis, Ipar Kataluniako idazlea eta katalanaren aldeko ekintzailea.
- Anne-Sophie Mutter, alemaniar biolinista.
- 1970 – Miguel Capellán, errioxar pilotari ohia.
- 1972 – Samantha Smith, estatubatuar neska, bakearen aldeko aktibista eta aktore gisa jardun zuena (h. 1985).
- 1973 – George Hincapie, estatubatuar txirrindulari ohia.
- 1974 – Farly Yovany Gil Betancur, kolonbiar elizgizona.
- 1975 – María José Rienda, espainiar eskiatzaile alpino ohia eta politikaria.
- 1978 – Nicole Scherzinger, estatubatuar aktore, abeslari eta telebista-aurkezlea.
- 1979 –
- Wilant van Gils, herbeheretar ziklo-kroslaria.
- Tomoyuki Sakai, japoniar futbolari ohia.
- Alejo Sauras, espainiar aktorea.
- 1984 –
- Karoline Amaral, brasildar modeloa.
- Carla Medina, mexikar telebista aurkezle, abeslari eta aktorea.
- 1987 – Jena Lee, frantziar abeslaria.
- 1989 – Colton Iverson, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1990 –
- Jennifer Ávila, hondurastar kazetari, dokumentalgile eta ikertzailea.
- Ryu So-yeon, hegokorear golflaria.
- 1991 – Kawhi Leonard, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1994 – Elina Born, estoniar abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1432 – Karlos Beaumontekoa, Nafarroako Erresumako alfereza (j. 1361).
- 1585 – Lope Diez de Aux Armendaritz-Castrejón, Cadreitako jauna, nafar militar eta politikaria, Bogotan (j. c. 1520).
- 1725 – Juan Manuel Fernández Pacheco, Villenako markes eta Escalonako dukea, euskal idazle eta politikaria (j. 1650).
- 1972 – Jesus Maria Arozamena, euskal herritar kazetari eta gidoilaria (j. 1918).
- 1973 – Alejandro María Olazaran, Hilario Olazaran de Estella, nafar organo-jotzailea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea (j. 1894).
- 1979 – Blas Otero, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria, Majadahondan (j. 1916).
- 1993 – Beñat Dagorret, lapurtar idazle eta irakasle euskaltzalea (j. 1927).
- 1995 – Patxi Pagoaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria, euskal atezain onenetariko bat (j. 1951).
- 2008 – Antonina de los Reyes Erreka, 109 urte eta 57 egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1899).
- 2011 – Jose Luis Areta, Areta III, nafar futbolaria, Sevillan (j. 1933).
- 2015 - Iñaki Iruskieta, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- 2021 – Jesus Mari Larrazabal, gipuzkoar politikaria eta EHUko katedraduna (j. 1947).
Mundua
- 187 – Cao Pi, txinatar poeta eta enperadorea (j. 187).
- 995 – Gartzia Fernandez, Gaztelako bigarren konde burujabea (j. 938).
- 1095 – Ladislao I.a Hungariakoa, Hungariako erregea (j. 1046).
- 1432 – Jano Ziprekoa, Zipreko erregea (j. 1375).
- 1520 – Moctezuma II.a, Tenochtitlángo agintaria Inperio Aztekako konkista hasi zenean (j. c. 1466).
- 1573 – Ruy Gomez de Silva, Eboliko printzea, portugaldar aristokrata (j. 1516).
- 1575, Nagashinoko guduan:
- Hara Masatane, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1531).
- Naitō Masatoyo, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1522).
- Baba Nobuharu, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1514/15).
- Sanada Nobutsuna, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1537).
- Saigusa Moritomo, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1537).
- Yamagata Masakage, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1524).
- 1663 – Enrique Enríquez, Nafarroako erregeordea.
- 1716 – Ann Putnam, Jr., Salemgo Judizioetako akusatzaile nagusietako bat (j. 1679).
- 1725 – Arai Hakuseki, japoniar idazle eta politikaria (j. 1657).
- 1779 – Anton Raphael Mengs, alemaniar margolaria, neoklasiko pinturaren aitzindaria (j. 1728).
- 1831 – Heinrich Friedrich Karl Reichsfreiherr vom und zum Stein, Prusiako politikaria (j. 1757).
- 1840 – Lucien Bonaparte, Napoleon I.aren anaia (j. 1775).
- 1841 – Charles-Félix de Choiseul-Praslin, frantziar politikaria (j. 1778).
- 1860 – Thomas Addison, ingeles sendagilea (j. 1793).
- 1861 – Elizabeth Barrett Browning, Viktoriar Aroko ingeles idazlea (j. 1806).
- 1875 – Fernando I.a Austriakoa, Austriako enperadorea (j. 1793).
- 1876 – Xoan Manuel Pintos Villar, galiziar idazlea (j. 1811).
- 1893 – Arthur Xavier Ducellier, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1832).
- 1895 – Thomas Henry Huxley, ingeles naturalista (j. 1825).
- 1917 – Frans Schollaert, Belgikako lehen ministroa (j. 1851).
- 1921 – Lady Randolph Churchill, estatubatuar-britainiar socialitea eta Winston Churchillen ama (j. 1854).
- 1925 – Christian Michelsen, Norvegiako lehen ministroa (j. 1857).
- 1933 – Roscoe Arbuckle, estatubatuar zinema mutuko aktore, umorista, zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1887).
- 1940 –
- Paul Klee, Suitzan jaiotako alemaniar margolaria (j. 1879).
- Nikolai Sukhanov, errusiar kazetari, ekonomilari, historiagile eta militante mentxebikea (j. 1882).
- 1941 – Ignacy Jan Paderewski, poloniar musikagile, pianista eta politikoa (j. 1860).
- 1950 – Melitta Bentz, alemaniar asmatzaile eta ekintzailea, kafe-iragazkiaren garatzailea (j. 1873).
- 1955 – Max Hermann Pechstein, alemaniar margolari eta marrazkigilea (j. 1881).
- 1967 –
- Primo Carnera, italiar boxeolaria (j. 1906).
- Jayne Mansfield, estatubatuar aktore eta abeslaria, 1950eko hamarkadako sex symbol nagusienetariko bat (j. 1933).
- 1969 – Moïse Tshombe, Katangako (gaur egun Kongoko eskualdea) lehen ministroa (j. 1919).
- 1970 – Günther Messner, Hegoaldeko Tiroleko italiar mendizalea (j. 1946).
- 1972 – Rafael García-Valiño, espainiar militarra, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena (j. 1898).
- 1974 –
- José María Ferreira de Castro, portugaldar idazlea, Portugalgo eleberri neoerrealistaren aitzindaritzat hartua (j. 1898).
- Nibia Sabalsagaray, uruguaitar irakasle eta ekintzailea (j. 1949).
- 1975 –
- Hans Furler, alemaniar politikaria, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (J. 1904).
- Dionisio Ridruejo, espainiar politikari frankista eta idazlea (j. 1912).
- 1977 – María Villar Buceta, kubatar poeta, kazetari eta ekintzailea (j. 1899).
- 1979 – Joaquín Gómez de Llarena, espainiar geologoa, ikerkuntzan eta irakaskuntzan nabarmendua (j. 1891).
- 1982 –
- Pierre Balmain, frantziar moda-diseinatzailea (j. 1914).
- Henry King, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1886).
- 1987 – Bernard de Coral, Urruñako alkatea (j. 1900).
- 1990 – Irving Wallace, estatubatuar idazle eta gidoigilea (j. 1916).
- 1991 – Henri Lefebvre, frantziar filosofo eta soziologoa, Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia (j. 1901).
- 1992 – Mohamed Boudiaf, Aljeriako presidentea (j. 1919).
- 1995 –
- Sicco Mansholt, herbeheretar politikari eta diplomazialaria, Europako Batzordeko 4. lehendakaria (j. 1908).
- Lana Turner, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- 2000 – Vittorio Gassman, Il Mattatore, italiar antzerki eta film aktore eta zuzendaria (j. 1922).
- 2001 –
- Maurice Estève, frantziar margolaria (j. 1904).
- Helen Lines, estatubatuar astronomo amateurra (j. 1918).
- 2002 – Rosemary Clooney, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1928).
- 2003 – Katharine Hepburn, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 2006 – Tadao Onishi, japoniar futbolaria (j. 1943).
- 2011 – Carlos Diarte, Lobo Diarte, paraguaiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1954).
- 2013 – Margherita Hack, italiar astrifisikoa, zientzialaria eta aktibista (j. 1922).
- 2015 –
- Jan Braun, poloniar hizkuntzalaria (j. 1926).
- Josef Masopust, txekiar futbolaria (j. 1931).
- 2016 – Kiichirō Furukawa, japoniar astronomoa (j. 1933).
- 2018 –
- Arvid Carlsson, suediar neurofarmakologoa, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1923).
- Steve Ditko, estatubatuar komikigilea (j. 1927).
- Irena Szewińska, poloniar atleta, atleta bakarra 100, 200 eta 400 metrotako munduko errekorrarekin (j. 1946).
- 2020 – Carl Reiner, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 2021 – Donald Rumsfeld, estatubatuar politikaria, funtzionarioa eta enpresaria (j. 1932).
- 2023 –
- Alan Arkin, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, musikari eta abeslaria (j. 1934).
- Tapley Seaton, Saint Kitts eta Nevisko 4. gobernadore orokorra (j. 1950).
- Angel Wagenstein, bulgariar gidoigile eta eleberrigilea (j. 1922).
Jaiak eta urteurrenak
- San Petri (edo San Pedro) eta San Paulo apostoluen jaia.
- Sehaska egutegiko izendegia: Kepa/Kepe/Petri eta Peio/Pello.
Euskal Herriko herri askotan jai nagusiak, hala nola: Asteasu, Berriatua, Etxarri (Zuberoa), Isurieta auzoa (Aretxabaleta), Lasarte-Oria, Leaburu, Lekeitio, Mungia, Pasai San Pedro, Sopela, Urkizu auzoa (Tolosa).
- Seychelleetako Independentziaren eguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.