Ekainaren 23
Ekainaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamalaugarren eguna da, 175garrena bisurteetan. 191 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1448 – Arrasateko sutea
- 1778 – Euskal Herrian uholdeak jazo ziren.
- 1976 – Zarautzen inkontrolatuek Enrike Kelleren txaletan bonba bat leherrarazi zuten.
- 1993 – Itoizko urtegiaren eraikuntza lanak oztopatu asmoz, kamioiei herrian sartzea debekatu zien Longidako Udalak.
- 1997 – Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
- 2005 – Juan Jose Ibarretxe laudiarra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
- 2006 – Fernando Grande Marlaska epaileak bi enpresaburu nafarren atxiloketa agindu zuen, ustez ETAri ordainketak egin izanagatik.
- 2011 – Yolanda Barcina politikaria Nafarroako presidente izendatu zuten.
Mundua
- 1314 – Bannockburneko gudua, Eskoziako Erresumak Ingalaterrako Erresumaren inbasio ahalegina garaitu eta bere independentzia mantendu zuen.
- 1724 – Konstantinoplako ituna sinatu zuten Otomandar Inperioak eta Errusiako Inperioak, Persia bien artean banatuz.
- 1823 – Antonio José de Sucre Peruko gobernadore izendatu zuten.
- 1952 – Ameriketako Estatu Batuek Ipar Korea bonbardatu zuten.
- 1953 – Seán Lemass politikaria Irlandako Errepublikako Taoiseach izendatu zuten.
- 1961 – Bizertako krisialdiaren ondorioz hiria frantziarren eskuetan erori zen.
- 1984 – Galizian Os Pinos abestia bertako ereserkia ofiziala izendatu zuten.
- 1995 – Angolako gerra amaitu zen.
- 1997 – Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
- 2001 – Richter eskalan 8,4 graduko lurrikara batek Peruko Arequipa, Moquegua eta Tacna hiriak suntsitu zituen.
- 2010 –
- Espainiako Senatuak estatuko leku publikoetan burka debekatzea agindu zion gobernuari.
- Kataluniako Castelldefels hiriko hiriko Castelldefels Platja geltokian tren istripua gertatu zen. 12 pertsona hil ziren eta beste 14 zauritu egon ziren.
- 2016 – Erresuma Batua eta Gibraltar Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketan Brexitak —ezetzak— irabazi zuen.
- 2018 – 11-16 urte bitarteko hamabi mutil eta beraien begiralea Thailandiako Tham Luang leizean harrapatuta gelditu ziren. Erreskate operazioa antolatu eta uztailaren 8 eta 10 bitartean denak atera zituzten bizirik. Urpekari militar bat hilik suertatu zen operazioaren prestaketetan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2007 – The Rolling Stones taldearen A Bigger Bang birako kontzertua Anoetako estadioan.
Mundua
- 1897 – Agua, azucarillos y aguardiente (euskaraz: Ura, azukre-koskorrak eta pattarra), Federico Chuecaren zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- 1970 – Kelly's Heroes ("Kellyren Heroiak") filma estreinatu zen, Brian G. Huttonek zuzendu eta Clint Eastwood, Telly Savalas, Don Rickles, Carroll O'Connor eta Donald Sutherland aktoreek antzeztu zuten.
- 1989 – Batman filma estreinatu zen, Tim Burtonek zuzendu eta Jack Nicholson, Michael Keaton, Kim Basinger, Robert Wuhl, Pat Hingle, Billy Dee Williams, Michael Gough eta Jack Palance aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1989 – Honey, I Shrunk the Kids filma estreinatu zen, Joe Johnstonek zuzendu eta Rick Moranisek antzeztu zutelarik.
- 2000 – Me, Myself & Irene ("Ni, Neroni eta Irene") filma estreinatu zen, Farrely anaiek zuzendu eta Jim Carrey, Renée Zellweger, Chris Cooper, Robert Forster eta Richard Jenkins aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – Chicken Run ("Oilaskoak Ihesean") filma estreinatu zen, Peter Lord eta Nick Parkek zuzendu eta Julia Sawalha, Mel Gibson, Timothy Spall, Phil Daniels, Tony Haygarth eta Miranda Richardson aktoreek bikoiztu zuten.
- 2004 – Michael Moore estatubatuar filma zuzendari eta idazlaren Fahrenheit 9/11 dokumentala estreinatu zen.
- 2006 – The Wind That Shakes the Barley filma Irlanda eta Erresuma Batuan estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1998 – Orozkoko udal pilotalekua inauguratu zen.
- 2013 – Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finalean Olaizola II.ak Martinez de Irujori 22-7 tantuko emaitzaz irabazi zion.
Mundua
- 1894 – Nazioarteko Batzorde Olinpikoa sortu zen Parisen, Pierre de Coubertin baroiak bultzatuta.
- 1993 – Lausannen (Suitza) Museo Olinpikoa inauguratu zuten.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1727 – Antonio Arriaga, arabar militarra, Ameriketan hainbat agintari postu izan zituena (h. 1780).
- 1882 – Juan Jose Lete Oregi, gipuzkoar antzerki-idazlea (h. 1955).
- 1890 – Juan de los Toyos, euskal herritar politikari sozialista (h. 1965).
- 1900 – Bernard de Coral, Urruñako alkatea (h. 1987).
- 1902 – Juan Arakistain, palazko pilotari bizkaitarra.
- 1905 – Itziar Arana Iraola, gipuzkoar irakasle eta politikaria (h. 2001).
- 1909 - Constantino Vela, gipuzkoar futbolaria (h. 1957).
- 1922 – Juan San Martin, eibartar arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina (h. 2005).
- 1939 – Jose Angel Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Goi Erdi Aroan aditua.
- 1944 – Begoña Sopelana, bizkaitar maistra eta soziologoa, emakume aitzindaria lankidetzan (h. 1999).
- 1956 – Julia Juániz, nafar muntatzaile eta bideoartista.
- 1961 – Ignacio Ugartetxe, Bilboko Athletic Clubeko presidentea.
- 1967 – Álex Pina, nafar gidoigile eta ekoizlea.
- 1969 – Jesús Unanua, nafar futbolari ohia.
- 1974 – Asier Sota, gipuzkoar antzezle eta umorista.
- 1978 – Maitane Azurmendi, bizkaitar margolaria.
- 1995 – Nikola Zalduegi, bizkaitar aktorea.
- 2003 – Iker Aldai, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1501 – Perino del Vaga, italiar margolaria (h. 1547).
- 1534 – Oda Nobunaga, Japoniako Sengoku aroko jauntxoa (h. 1582).
- 1668 – Giambattista Vico, italiar filosofoa (h. 1744).
- 1703 – Maria Leszczyńska, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (h. 1768).
- 1744 – Micaela Bastidas, Peruko independentzia hispanoamerikarraren heroia (h.1781)
- 1763 – Josefina de Beauharnais, Josefina Bonaparte, Frantziako enperadorea (h. 1814).
- 1824 – Carl Reinecke, alemaniar Erromantizismoko musikagile, orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (h. 1910).
- 1835 - Elena Guerra, italiar erlijiosoa, Espiritu Santuaren Oblaten Kongregazioaren sortzailea (h. 1914).
- 1846 – Gaston Maspero, frantziar egiptologoa (h. 1916).
- 1859 – Édouard Michelin, frantziar industriala, bere anaiarekin batera Michelin konpainiaren sortzailea (h. 1940).
- 1862 – Maria de la Paz Borboikoa, Espainiako infanta (h. 1949).
- 1869 – Jeanne Paquin, frantziar diseinatzailea, lehenengo emakumezko diseinatzaile handia eta moda modernoan aitzindaria (h. 1936).
- 1872 – Henri Hubert, frantziar arkeologoa eta erlijio konparaketan soziologo aditua (h. 1927).
- 1875 – Carl Milles, suediar eskultorea (h. 1955).
- 1879 –
- Angelina Beloff, errusiar-mexikar artista (h. 1969).
- Huda Sha'arawi, egiptoar poeta, kazetaria, aktibista feminista eta nazionalista (h. 1947).
- 1883 – Alan Brooke, britainiar militarra (h. 1963).
- 1889 – Anna Akhmatova, errusiar poeta, XX. mendeko Errusiako poetarik gailenetakoa (h. 1966).
- 1894 –
- Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea (h. 1972).
- Alfred Kinsey, estatubatuar biologoa, sexologia arloan egindako lanarengatik ospetsua (h. 1956).
- 1901 – Otto Heckmann, alemaniar astronomoa (h. 1983).
- 1905 – Isaac Schapera, britainiar antropologoa (h. 2003).
- 1906 – Wolfgang Koeppen, alemaniar idazlea (h. 1996).
- 1907 – James Meade, ingeles ekonomialaria, 1977ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1995).
- 1909 – Li Xiannian, Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 1992).
- 1910 –
- Jean Anouilh, frantziar antzerkigilea (h. 1987).
- Berta Hansson, suediar artista eta hezitzailea (h. 1994).
- 1912 – Alan Turing, ingeles matematikaria, kriptografoa eta filosofoa, informatika modernoaren gurasotzat hartua (h. 1954).
- 1919 – Mohamed Boudiaf, Aljeriako presidentea (h. 1992).
- 1921 – Carmelina Sánchez-Cutillas, espainiar historialaria eta idazlea, eleberrigile eta poeta (h. 2009).
- 1925 – Oliver Smithies, britaniar genetikaria, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2017).
- 1926 – Arnaldo Pomodoro, italiar eskultorea.
- 1927 – Bob Fosse, estatubatuar koreografoa eta zinema zuzendaria (h. 1987).
- 1928 – Michael Shaara, estatubatuar eleberrigilea (h. 1988).
- 1929 –
- June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (h. 2003).
- Henri Pousseur, belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa (h. 2009).
- 1930 –
- Donn F. Eisele, estatubatuar astronauta (h. 1987).
- John Elliott, britainiar historialari eta hispanista (h. 2022).
- Elza Soares, brasildar sanba, bossa nova eta Brasilgo herri musika abeslaria eta musikagilea (h. 2022).
- 1931 –
- Urs Jaeggi, suitzar idazle, soziologo eta margolaria.
- Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (h. 2018).
- 1936 –
- Richard Bach, estatubatuar idazle eta hegazkinlaria.
- Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (h. 1976).
- Costas Simitis, Greziako lehen ministroa.
- 1937 – Martti Ahtisaari, finlandiar politikaria eta 2008ko Bakearen Nobel Saria (h. 2023).
- 1939 – Álvaro Pombo, espainiar narratzailea, saiakeragilea eta olerkaria.
- 1940 –
- Wilma Rudolph, estatubatuar atleta (h. 1994).
- Stuart Sutcliffe, britainiar margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea (h. 1962).
- 1941 – Rashika El Ridi, egipziar immunologoa.
- 1942 – Martin John Rees, estatubatuar astronomoa.
- 1943 –
- Vinton Cerf, estatubatuar programatzailea eta Interneten aitzindaria.
- James Levine, estatubatuar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (h. 2021).
- 1945 – John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (h. 2005).
- 1951 - Michele Mouton, frantziar rally-pilotua.
- 1953 – Armen Sarkissian, Armeniako presidentea.
- 1954 – Carmen Pinós, kataluniar arkitektoa.
- 1957 – Frances MacDormand, estatubatuar aktorea.
- 1961 – Andrea Borella, italiar eskrimalaria, florete modalitatekoa.
- 1963 – Liu Cixin, nagusiki zientzia-fikzioa idazten duen txinatar idazlea.
- 1964 – Kenji Honnami, japoniar futbolari ohia.
- 1969 –
- Noa, israeldar abeslaria.
- Fernanda Ribeiro, portugaldar atleta, iraupen luzeko lasterketetan aditua.
- 1970 – Yann Tiersen, bretainiar musikagilea.
- 1972 –
- Selma Blair, estatubatuar aktorea.
- Go Oiwa, japoniar futbolari ohia.
- Zinedine Zidane, aljeriar jatorriko frantziar futbolari eta entrenatzailea.
- 1973 –
- Eisuke Nakanishi, japoniar futbolari ohia.
- Marija Naumova. Marie N, letoniar abeslaria.
- 1975 –
- KT Tunstall, eskoziar pop, rock eta folk kantautore eta musikaria.
- Shuhei Terada, japoniar futbolari ohia.
- 1976 –
- Paola Suárez, argentinar tenislari-ohia.
- Patrick Vieira, Senegalen jaiotako frantziar futbolaria.
- 1977 – Hayden Foxe, australiar futbolari ohia.
- 1979 – Shigeki Tsujimoto, japoniar futbolari ohia.
- 1980 –
- Mireia Calafell i Obiol, kataluniar poeta, idazle eta kultur ekoizlea.
- Melissa Rauch, estatubatuar aktorea.
- Francesca Schiavone, italiar tenislari ohia.
- 1982 – Bart Aernouts, belgikar txirrindularia.
- 1984 –
- Duffy, galestar abeslaria, abestigilea eta aktorea.
- Drago Pasalić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1986 – Simon Špilak, esloveniar txirrindularia.
- 1988 – Simão Mate Junior, mozambiketar futbolaria.
- 1989 – Lisa Carrington, zeelandaberritar kanoalaria.
- 1990 – Laura Ràfols, kataluniar futbolari ohia eta fisioterapeuta.
- 1993 – Mariam Barghouti, palestinar-estatubatuar idazle, blogari, ikertzaile, iruzkingile eta kazetaria.
- 1995 - Danna Paola, mexikar kantaria, aktorea, modeloa eta musikagilea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 956 – Urraka Iruñekoa, Iruñeko infanta eta Leongo erregina ezkontidea.
- 1870 – Victor Luis Gaminde, bizkaitar politikari liberala (j. 1801).
- 1954 – Karmele Errazti, euskal idazlea (j. 1885).
- 1963 – Paulino Gómez, euskal okina eta politikari sozialista (j. 1891).
- 1967 – Peio Erramuzpe, baxenafar bertsolaria (j. 1880).
- 1987 – Sauveur Ducazeaux, lapurtar txirrindularia, Colmarren (j. 1911).
- 1994 – Juan Antonio Castro Izagirre, gipuzkoar militarra, Espainiako eta Frantziako itsas armadetan aritutakoa (j. 1911).
- 2019 – Luis Alberto Agiriano, arabar politikaria (j. 1940).
Mundua
- 79 – Vespasiano, erromatar enperadorea (j. 9)
- 840 – Luis Errukitsua, Frankoen erregea, Mendebaldeko enperadorea eta Akitaniako erregea (j. 778).
- 1537 – Pedro de Mendoza, espainiar militar, almirante eta konkistatzailea (j. c. 1487).
- 1662 – Koxinga, Ming dinastiako buruzagi militarra (j. 1624).
- 1831 – Mateo Albeniz, espainiar konpositorea (j. 1765).
- 1848 – Maria Leopoldina Austria-Estekoa, Austriako artxidukesa eta Bavariako printzesa-hautesle ezkontidea (j. 1776).
- 1852 – Karl Bryullov, errusiar margolaria (j. 1799).
- 1874 – Claudio Antón Luzuriaga, Errioxako legegizon eta politikaria (j. 1792).
- 1881 – Matthias Jakob Schleiden, alemaniar botanikaria (j. 1804).
- 1891 – Wilhelm Eduard Weber, alemaniar fisikaria (j. 1804).
- 1893 – William Fox, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1812).
- 1896 – Joseph Prestwich, britainiar geologoa eta negozio-gizona (j. 1812).
- 1953 – Albert Gleizes, frantziar margolari, artearen teorialari eta filosofoa (j. 1881).
- 1956 –
- Reinhold Moritzevitx Glière, alemaniar-poloniar jatorriko sobietar musikagilea (j. 1875).
- Martynas Kukta, lituaniar tipografo eta argitaratzailea (j. 1875).
- 1959 – Boris Vian, frantziar idazle, olerkari, asmatzaile, ingeniari, musikari eta abeslaria (j. 1920).
- 1971 – Louis Lecoin, frantziar militante anarko-sindikalista (j. 1888).
- 1976 – Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (j. 1883).
- 1980 – Clyfford Still, estatubatuar margolaria (j. 1904).
- 1983 – Osvaldo Dorticós, Fidel Castroren Iraultzaren gidaria eta Kubako presidentea (j. 1919).
- 1988 – Liang Shuming, txinatar idazle eta filosofoa (j. 1893).
- 1995 – Jonas Salk, estatubatuar sendagilea, poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen lehena (j. 1914).
- 1996 –
- André Dumas, frantziar teologoa eta idazlea (j. 1918).
- Andreas Papandreu, Greziako lehen ministroa (j. 1919).
- 1998 – Maureen O'Sullivan, irlandar aktorea (j. 1911).
- 2006 – Aaron Spelling, estatubatuar telebista ekoizle eta idazlea (j. 1923).
- 2008 – Arthur Chung, Guyanako lehenbiziko presidentea (j. 1918).
- 2009 – Juri Zitsar, errusiar hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina (j. 1928).
- 2010 – Pete Quaife, ingeles musikaria eta artista, The Kinks taldeko sortzaileetakoa (j. 1943).
- 2011 – Peter Falk, estatubatuar aktorea, Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua (j. 1927).
- 2012 – Brigitte Engerer, frantziar piano-jotzaile klasikoa (j. 1952).
- 2013 – Richard Matheson, estatubatuar eleberrigile eta zinema gidoilaria (j. 1926).
- 2015 – Nirmala Joshi, Ahizpa Nirmala, indiar moja katolikoa, Kalkutako Ama Teresaren lekua hartu zuena (j. 1934).
- 2016 –
- Astrea Barrios, bizkaitar politikaria, kazetaria eta aktibista feminista (j. 1914).
- Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (j. 1940).
- 2021 –
- John McAfee, anglo-estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, McAfee enpresaren sortzailea (j. 1945).
- Clare Peploe, britainiar-italiar zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria (j. 1941).
- Mila Ximénez, espainiar kazetaria, telebistako kolaboratzailea, idazlea eta bihotzeko prentsako pertsonaia (j. 1952).
- 2022 – Stien Kaiser, herbeheretar abiadurako patinatzailea (j. 1938).
- 2023 –
- Margia Dean, greziar jatorriko estatubatuar edertasun-modelo eta aktorea (j. 1922).
- Frederic Forrest, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Paul de Senneville, frantziar ekoizle eta musikagile (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
- Donibane suak (Donibane bezpera).
- Sehaska egutegiko izendegia: Ekine/Ekiñe/Ekhi/Eki/Ekhiñe.
- Nazio Batuen Administrazio publikoaren eguna.
- Luxenburgoko egun nazionala.
- Urte Berri Maputxea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.