Ekainaren 20
Ekainaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamaikagarren eguna da, 172garrena bisurteetan. 194 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1980 – ETAk Julio Santiago Exposito Pascual saltzailea hil zuen Sestaon.
- 2010 – Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak Lortu Arte izeneko akordioa sinatu zuten Bilbon.
- 2012 – Sortu legeztatua.
Mundua
- 451 – Iturri batzuen arabera, Katalauniako Zelaietako Gudua gertatu zen data: Flavius Aetiusek Atila garaitu zuen.
- 1960 – Mali eta Senegalen independentzia.
- 1969 – Georges Pompidou izendatu zuten Frantziako presidente.
- 2012 – Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia koman sartu zen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1894 – La Navarraise (euskaraz: Nafar emakumea), Jules Masseneten musika eta Jules Claretie eta Henri Cainen libretoa duen opera estreinatu zen Londresko Covent Gardenen.
- 1980 – The Blue Lagoon (Aintzira Urdina) filma estreinatu zen, Brooke Shields, Christopher Atkins, Leo McKern eta William Daniels aktoreek antzeztu zuten.
- 1980 – The Blues Brothers filma estreinatu zen, John Landisek zuzendu eta John Belushi eta Dan Aykroyd aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1980 – Brubaker filma estreinatu zen, Stuart Rosenbergek zuzendu eta Robert Redford, Yaphet Kotto, Jane Alexander eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2014 – Galesen galeseraren aldeko Ras yr Iaith ("Hizkuntzaren Lasterketa") lasterketa lehenbizikoz ospatu zen, Euskal Herriko euskararen aldeko Korrika lasterketan oinarritu zelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1877 – Alexander Graham Bellek munduko lehen telefono komertzialen sarea jartzen du Hamiltonen, Ontario, Kanada.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1827 – Jose Maria Murga, el moro vizcaíno, euskal militar, esploratzaile, politiko eta idazlea (h. 1876).
- 1833 – Léon Bonnat, lapurtar margolari errealista (h. 1922).
- 1860 – Jose Antonio Ugarte, gipuzkoar frantzizkotar fraidea eta euskal idazlea (h. 1935).
- 1885 – Luis Orotz Zabaleta, Nafarroako Foru Aldundiko eta Eusko Ikaskuntzako zuzenbide-aholkularia (h. 1962).
- 1890 – Pierre Duhour, euskal idazlea (h. 1968).
- 1897 – Miguel García, euskal atleta (h. 1921).
- 1908 – Santiago Zubieta, bizkaitar futbolaria (h. 2007).
- 1910 – Enrique Larrinaga, bizkaitar futbolaria (h. 1993).
- 1922 – Étienne Camy-Peyret, zuberotar sindikalista, CGTkoa (h. 2006).
- 1932 – Augusto Borderas, euskal politikari eta medikua.
- 1933 –
- Jon Etxabe, gipuzkoar ETAkide, apaiz eta politikari eta idazlea (h. 2023).
- José Ramón Ibarretxe, bizkaitar futbolaria (h. 2011).
- 1936 – Gotzon Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (h. 1970).
- 1951 – Carlos Cánovas, nafar argazkilaria, Albaceten.
- 1954 – Jose Luis Mendoza, nafar irakaslea eta politikaria.
- 1958 – Rosana Ubanell, nafar kazetari eta eleberrigilea, Miamin bizi dena.
- 1961 – Manuel Agirrezabala, Matxin II.a, gipuzkoar erremonte pilotari ohia.
- 1963 – Ales Furundarena, bizkaitar aktorea.
- 1964 – Conchi Mateo Pérez, UPNko nafar politikaria.
- 1965 – Lydia Zapata, bizkaitar arkeobotanikaria, etnobotanikan aditua (h. 2015).
- 1966 –
- Txus Bidorreta, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- Arantza Saez de Lafuente Calvo, bizkaitar artista.
- 1967 – Patxi Lezama, bizkaitar eskultorea.
- 1968 – Maru Solores, gipuzkoar zinegilea.
- 1972 – José Manuel Yanguas, nafar futbolari ohia.
- 1976 – Iratxe Ansa, gipuzkoar dantzaria eta koreografoa.
- 1980 – Maite Maiora, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- 1981 – Joseba del Olmo, bizkaitar futbolaria.
- 2000 – Jon Cabo, bizkaitar futbolaria.
- 2003 – Lur Florido, bizkaitar txirrindularia.
Mundua
- 1469 – Gian Galeazzo Sforza, Milango seigarren dukea (h. 1494).
- 1566 – Sigismundo III.a Vasa, Poloniako eta Suediako erregea (h. 1632).
- 1634 – Karlos Emanuel II.a Savoiakoa, Savoiako dukea (h. 1675).
- 1737 – Tokugawa Ieharu, Tokugawa shogunerriko hamargarren shoguna (h. 1786).
- 1743 – Anna Laetitia Barbauld, ingeles olerkaria, saiogilea eta haurrentzako liburuen idazlea (h. 1825).
- 1760 – Richard Wellesley, ingeles estatu-politikaria eta Wellingtonen anaia (h. 1842).
- 1763 – Theobald Wolfe Tone, irlandar iraultzailea (h. 1798).
- 1778 –
- Jean-Baptiste Gaye de Martignac, Frantziako lehen ministroa (h. 1832).
- Marie-Éléonore Godefroid, frantziar margolari, erretratugile, marrazkilari, akuarelista eta pastelista (h. 1849).
- 1786 – Marceline Desbordes-Valmore, frantziar poeta (h. 1859).
- 1793 – Alexander Fredro, polonierazko antzerkigilea (h. 1876).
- 1819 – Jacques Offenbach, frantziar musikagilea (h. 1880).
- 1861 – Frederick Gowland Hopkins, ingeles biokimikaria, 1929ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1947).
- 1873 – Ángel Ossorio, espainiar politikaria (h. 1946).
- 1887 – Kurt Schwitters, alemaniar margolaria, eskultorea eta poeta (h. 1948).
- 1891 – John A. Costello, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 1976).
- 1899 – Jean Moulin, Frantziako erresistentziako buruzagia (h. 1943).
- 1905 – Lillian Hellman, estatubatuar antzerkigile eta zinema gidoilaria (h. 1984).
- 1906 – Amada López Meneses, galiziar historialari eta ikertzailea.
- 1909 – Errol Flynn, australiar-estatubatuar aktorea, Hollywoodeko mito handienetakoa (h. 1959).
- 1910 – Josephine Johnson, estatubatuar eleberrigile, olerkari eta saiakeragilea (h. 1990).
- 1915 – Terence Young, britainiar zinema-zuzendaria (h. 1994).
- 1917 – Gerhard Meier, suitzar idazlea (h. 2008).
- 1920 –
- Eduardo Mondlane, mozambikear politikaria, FRELIMO frentearen fundatzaile eta liderra (h. 1969).
- Amos Tutuola, nigeriar idazlea (h. 1997).
- 1921 – Pancho Segura, ekuadortar-estatubatuar tenislaria (h. 2017).
- 1928 –
- Gino Bramieri, italiar aktorea eta umorista (h. 1996).
- Hamlet Gonashvili, Georgiako ahotsa, georgiar abeslaria eta irakaslea (h. 1985).
- Martin Landau, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Jean-Marie Le Pen, frantziar politikari eskuindarra.
- 1929 - Bonnie Bartlett, estatubatuar aktorea.
- 1930 – Magdalena Abakanowicz, poloniar eskultorea (h. 2017).
- 1931 – Olympia Dukakis, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- 1933 –
- Danny Aiello, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Claire Tomalin, ingeles kazetari eta biografoa.
- 1934 –
- Sergio Balanzino, italiar diplomazialaria (h. 2018).
- Anne Sylvestre, frantziar abeslaria, kantautorea, eta artista.
- Cornel Țăranu, errumaniar musika klasikoarwn musikagilea eta zuzendaria (h. 2023).
- 1938 – María Luisa Aguilar, Peruko lehen astronomo profesionala (h. 2015).
- 1940 –
- Vladimir Korenev, sobietar-errusiar zinema eta antzerki aktore eta irakaslea (h. 2021).
- Ignacio Milam Tang, Ekuatore Gineako lehen ministro ohia.
- 1941 – Stephen Frears, ingeles zinema zuzendaria.
- 1942 – Brian Wilson, estatubatuar musikari eta abeslaria, The Beach Boys taldeko sortzaileetako bat.
- 1943 –
- Andy Etchebarren, euskal jatorriko estatubatuar beisbol jokalaria (h. 2019).
- Isabel Medina, kanariar poeta, narratzailea eta dramaturgoa.
- Luis Porcar, valentziar bikoizketa aktorea.
- 1945 –
- Hassan Abshir Farah, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- Anne Murray, kanadar abeslaria.
- 1946 –
- Xanana Gusmão, Ekialdeko Timorko presidentea.
- Lars Vilks, suediar artista bisuala eta ekintzailea (h. 2021).
- 1948 – Michel Morvan, frantziar hizkuntzalaria.
- 1949 – Lionel Richie, estatubatuar musikaria eta abeslaria.
- 1950 – Nuri al-Maliki, Irakeko lehen ministro ohia.
- 1951 –
- Maria Auböck, austriar arkitekto paisajista eta irakaslea.
- Tress MacNeille, estatubatuar aktorea, ahots-aktorea, abeslaria eta disko jartzailea.
- 1952 –
- John Goodman, estatubatuar aktorea.
- Rosa Novell, kataluniar aktore, antzerki-zuzendari eta eszenografoa (h. 2015).
- Mabel Rivera, galiziar aktorea, aurkezlea, itzultzailea, film-zuzendari laguntzailea eta bikoizketa-aktorea.
- Benny Urquidez, estatubatuar boxeolari eta borrokalaria, arte martzialetako koreografoa eta aktorea.
- 1954 –
- José Oscar Bernardi, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ilan Ramon, israeldar borroka hegazkinlari eta astronauta, Columbia espazio anezkaren istripuan hil zen bidaideetako bat (h. 2003).
- 1958 – Draupadi Murmu, indiar politikaria eta tribu-buruzagia.
- 1961 – Javivi, espainiar aktorea.
- 1964 – Remedios Cervantes, espainiar enpresaburua, aktorea, telebistako aurkezlea eta modeloa.
- 1967 –
- Nicole Kidman, estatubatuar-australiar aktorea.
- Angela Melillo, italiar aktorea.
- 1968 –
- Mateusz Morawiecki, Poloniako lehen ministroa.
- Robert Rodriguez, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1969 – Alexander Schallenberg, Austriako kantzilerra.
- 1973 – John Snorri Sigurjónsson, islandiar alpinista (h. 2021).
- 1974 – María Jesús Rosa Reina, espainiar boxeolaria (h. 2018).
- 1977 - Power Paola, ekuadortar karikaturagilea eta komikigilea.
- 1978 –
- Julie Fowlis, eskoziar folk abeslaria eta musikaria, nagusiki Eskoziako gaeleraz abesten duena.
- Frank Lampard, ingeles futbolaria.
- 1979 – Masashi Motoyama, japoniar futbolaria.
- 1980 – Vicente Ballester, espainiar txirrindularia.
- 1985 - Caroline Polachek, estatubatuar abeslaria, konpositorea eta ekoizlea.
- 1990 – Laura Hermo, galiziar traineru-estropadetako patroia.
- 1996 – Chatrice White, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 2000 - Mischa Bredewold, herbeherear txirrindularia.
- 2002 – Maju de Araújo, brasildar modelo, Interneteko ospetsu eta Downen sindromea duten pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1646 – Arnaud II.a Maitie, zuberoar apaiza, Oloroeko apezpikua, Oloroe-Donamarian (j. c. 1588)
- 1826 – Miguel José Azantza, nafar militar eta jenerala, Bordelen (j. 1746).
- 1896 – Jean Ithurri, lapurtar idazlea (j. 1845).
- 1924 – Francisco Iturrino, euskal herritar jatorriko margolaria, Frantzian (j. 1864).
- 1987 – Mariano Cañardo, euskal txirrindularia, Bartzelonan (j. 1906).
- 1988 – Martin Gorostidi, euskal musikaria (j. 1913).
- 1989 – Jose Maria Kerexeta, gipuzkoar futbolaria (j. 1919).
Mundua
- 840 – Luis Errukitsua, Mendebaldeko enperadore eta frankoen erregea (j. 778).
- 1154 – Ermengol VI.a Urgellgoa, Urgellgo kondea (j. 1096).
- 1597 – Willem Barents, holandar esploratzaile eta itsasgizona.
- 1605 – Teodoro II.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1589).
- 1800 – Abraham Gotthelf Kästner, alemaniar matematikaria (j. 1719).
- 1820 – Manuel Belgrano, argentinar jenerala (j. 1770).
- 1836 – Emmanuel-Joseph Sieyès, frantziar elizgizon, politikari eta saiakeragilea (j. 1748).
- 1837 – Gilen IV.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (j. 1765).
- 1882 – François-Auguste Biard, frantziar margolaria (j. 1799).
- 1888 – Johannes Zukertort, germano-poloniar xakelaria (j. 1842).
- 1904 – Valentí Almirall, kataluniar politikaria (j. 1841).
- 1912 – Voltairine de Cleyre, estatubatuar anarkista, sarritan lehen feminista garrantzitsuetakotzat hartua (j. 1866).
- 1913 – Otto Hesselbom, suediar paisaia margolaria (j. 1848).
- 1918 – V. Volodarski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (j. 1891).
- 1919 – Tivadar Csontváry Kosztka, hungariar margolaria (j. 1853).
- 1920 – Dimitri Ivanovski, errusiar biologoa, birusen aurkitzailea (j. 1864).
- 1922 – Vittorio Monti, italiar musikagilea, biolin jolea eta orkestra zuzendaria (j. 1868).
- 1933 – Clara Zetkin, alemaniar politikari sozialista, emakumeen eskubideen defendatzailea (j. 1857).
- 1936 – Pasquale del Pezzo, italiar matematikaria (j. 1859).
- 1937 – Andreu Nin, kataluniar politikaria (j. 1892).
- 1938 – Vladimir Gorev, sobietar militarra, Espainiako Gerra Zibilean aholkulari moduan aritutakoa (j. 1900).
- 1940 – Jehan Alain, frantziar konpositore eta organista (j. 1911).
- 1946 – Wan Rong, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperatriza (j. 1906).
- 1952 – Luigi Fagioli, italiar auto gidaria, 1 Formulako lasterketa bat irabazi duen gidaririk zaharrena (j. 1898).
- 1958 – Kurt Alder, alemaniar kimikaria, 1950eko Kimikako Nobel Saria (j. 1902).
- 1960 – André Patry, frantziar astronomoa (j. 1902).
- 1962 – Shaaban Robert, Tanzaniako idazlea, Swahili hizkuntzaz idatzi duten autore ezagunenetakoa (j. 1909).
- 1966 – Georges Lemaître, belgikar apaiz katoliko, matematikari, astronomo eta fisika irakaslea (j. 1894).
- 1974 – Susana Brunetti, argentinar aktore, vedette eta abeslaria (j. 1941).
- 1978 – Mark Robson, kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta muntatzailea (j. 1913).
- 1983 – Margarida Lopes de Almeida, brasildar deklamatzaile, poeta eta eskultorea (j. 1896).
- 1993 – György Sárosi, hungariar futbolari eta entrenatzailea (j. 1912).
- 1995 – Emil Cioran, errumaniar jatorriko frantsesezko idazle eta filosofoa (j. 1911).
- 1996 – Walter Guevara, Boliviako presidentea (j. 1912).
- 1998 –
- Ernst Brugger, Suitzako presidentea (j. 1914).
- Conrad Schumann, Berlingo harresia egiten hasi eta gero Alemaniako Errepublika Demokratikotik alde egin zuen lehen desertorea (j. 1942).
- 2000 – Carlota O'Neill, espainiar idazle eta kazetari feminista (j. 1905).
- 2005 –
- Larry Collins, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1929).
- Jack Kilby, estatubatuar ingeniari eta fisikaria, mikrotxiparen asmatzaileetako bat eta 2000ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- 2007 – Nazik al-Malaika, irakiar poeta (j. 1923).
- 2008 – Jean-Pierre Thystère Tchicaya, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1936).
- 2010 –
- Roberto Rosato, italiar futbolaria (j. 1943).
- Edith Shain, Alfred Eisenstaedten Times Squareko musuaren argazki ospetsuan agertzen den erizaina (j. 1918).
- Harry B. Whittington, "Trilobiteen aita", britainiar paleontologoa (j. 1916).
- 2018 – Peter Thomson, australiar golfaria (j. 1929).
- 2021 – Luis del Sol, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak
- Udako solstizioa
- Sehaska egutegiko izendegia: Goizeder/Goizane/Goizargi/Goizalde eta Igantzi.
- Errefuxiatuen Mundu Eguna