Ekainaren 17
Ekainaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita zortzigarren eguna da, 169garrena bisurteetan. 197 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Albako Dukearen agindupean Gaztelako armadak Nafarroako Erresumaren inbasioari ekin zion.
Mundua
- 1885 – Askatasunaren Estatua New Yorkeko portura iritsi zen.
- 1944 – Islandiak independentzia lortu zuen Danimarkatik, errepublika bihurtzeko.
- 1953 – 1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada Alemaniako Errepublika Demokratikoko gobernuaren kontra.
- 1970 – Zemlako matxinada Aaiunen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1969 – Jorge Oteizaren hamalau apostoluak kokatzen amaitu zuten Arantzazuko basilikan.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2007 –
- Real Sociedad bigarren mailara jaitsi zen.
- 2007ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia: Olaizola II.a txapeldun, Barriolaren aurka 22-10 irabazi ondoren.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1765 – Jean-Bernard Uhart, baxenafar militarra eta politikaria (h. 1834).
- 1779 – Manuela Salazar Santxez de Samaniego, arabar aristokrata (h. 1884).
- 1781 – Francisco Espoz, euskal militar eta politikaria (h. 1836).
- 1887 – Manuel Melchor Irure, 109 urte bizi izandako Guardia Zibileko jeneral nafarra (h. 1996).
- 1912 – Anastasio Arrinda, bizkaitar apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria (h. 2004).
- 1925 – Henri Mathieu, lapurtar pediatra eta ikertzailea (h. 2013).
- 1928 – Jesús Aizpún, nafar politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, euren artean UPN (h. 1999).
- 1934 – Louis Etxabe, lapurtar errugbilaria (h. 2014).
- 1936 – Javier Manterola, nafar ingeniari-zibila, zubiak diseinatzean aditua.
- 1944 – Maria Jesus Aranburu Arbelaitz, gipuzkoar sasi-maistra ohia eta emakumeen berdintasunaren aldeko ekintzailea.
- 1948 – Joaquín Almunia, bizkaitar politikaria, PSOEko idazkari nagusi ohia.
- 1954 – Xabier Laka, bizkaitar eskultorea.
- 1966 – Aitor Etxaburu, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1969 – Roberto Laiseka, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1971 – Nerea del Campo Aguirre, gipuzkoar filologoa.
- 1981 –
- Jaione Munarriz, gipuzkoar meteorologoa.
- Eduardo Prieto Iglesias, nafar futbol arbitroa.
- 1994 – Maika Brust, baxenafar errugbilaria.
- 1995 – Iker Villa, bizkaitar musikari eta aktorea.
Mundua
- 1239 – Eduardo I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1307).
- 1597 – Juana de la Cruz, espainiar idazlea (h. 1675).
- 1682 – Karlos XII.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1718).
- 1691 – Giovanni Paolo Pannini, italiar margolaria (h. 1765).
- 1728 – Penelope Barker, Amerikako Iraultzako aktibista (h. 1796).
- 1800 – William Parsons, irlandar astronomo eta parlamentuko ordezkaria (h. 1867).
- 1802 – Hermann Mayer Salomon Goldschmidt, alemaniar astronomo eta margolaria (h. 1866).
- 1808 – Henrik Wergeland, norvegiar olerkaria (h. 1845).
- 1818 –
- Charles Gounod, frantziar musikagilea (h. 1893).
- Sofia Württembergekoa, Herbehereetako erregina ezkontidea (h. 1877).
- 1832 – William Crookes, ingeles kimikari eta fisikaria (h. 1919).
- 1835 – Julius Naue, alemaniar margolari, ilustratzaile eta arkeologoa (h. 1907).
- 1837 – Alexander Skene, eskoziar ginekologoa (h. 1900).
- 1857 – Rudolf Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (h. 1939).
- 1865 – Susan la Flesche Piccotte, Omahako mediku eta erreformatzailea, medikuntza gradua eskuratu zuen lehen indigena estatubatuarra (h. 1915).
- 1867 – Henry Lawson, australiar idazlea (h. 1922).
- 1871 – James Weldon Johnson, estatubatuar idazle, poeta, kazetari, kritiko, abokatu eta antropologoa (h. 1938).
- 1873 – Rosa Sensat, kataluniar hezitzailea eta hezkuntza publikoaren aldeko eragilea (h. 1961).
- 1882 – Igor Stravinski, errusiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (h. 1971).
- 1888 – Heinz Guderian, alemaniar jeneral nazia (h. 1954).
- 1891 – Olga Jojlova, Errusiar Balletak konpainiako dantzaria eta Pablo Picassoren emaztea (h. 1955).
- 1897 – Maria Izilda de Castro Ribeiro, Menina Izildinha, portugaldar mistikoa, batzuek santu gisa gurtua (h. 1911).
- 1898 –
- M. C. Escher, herbeheretar artista, bere grabatu xilografikoegatik ospetsua (h. 1972).
- Harry Patch, 110 urte bete zuen gizona, Europako pertsona bizidun zaharrena eta Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik geratzen zen azken pertsona izandakoa (h. 2009).
- 1900 –
- Martin Bormann, alemaniar politikari nazia eta Hitlerren idazkaria (h. 1945).
- Renata Viganò, italiar idazle, poeta eta partisanoa (h. 1976).
- 1903 – Ruth Graves Wakefield, estatubatuar chefa (h. 1977).
- 1904 – Ralph Bellamy, estatubatuar antzezlea (h. 1991).
- 1907 – Charles Eames, estatubatuar disenatzailea (h. 1978).
- 1909 – Régine Pernoud, frantziar historialaria, Erdi Aroan aditua, artxibozaina, paleografoa eta Frantziako letretako doktorea (h. 1998).
- 1914 –
- John Hersey, estatubatuar idazlea (h. 1993).
- Julián Marías, espainiar filosofoa (h. 2005).
- 1915 – María Antinea, jaendar aktore, vedette, dantzari, kupletista eta tonadilla-kantaria (h. 1991).
- 1918 – Bernard Marie, okzitaniar politikaria, errugbi arbitroa eta Biarritzeko auzapeza (h. 2015).
- 1920 –
- Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (h. 2015).
- François Jacob, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
- 1921 – Gil Parrondo, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko zuzendari eta ekoizle artistikoa (h. 2016).
- 1927 – Lucio Fulci, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (h. 1996).
- 1928 – Juan María Bordaberry, euskal jatorridun Uruguaiko diktadorea (h. 2011).
- 1929 – Tigran Petrosian, sobietar armeniar xake jokalaria (h. 1984).
- 1935 – José María Gil-Robles y Gil-Delgado, Europako Parlamentuko lehendakaria (h. 2023).
- 1936 – Kenneth Loach, ingeles zinema zuzendaria.
- 1939 – Krzysztof Zanussi, poloniar zinemagilea.
- 1940 –
- George Akerlof, estatubatuar ekonomialaria, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Ali Saibou, Nigerko presidentea (h. 2011).
- 1942 – Mohamed ElBaradei, egiptoarra, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendaria eta 2005eko Bakearen Nobel Saria.
- 1943 – Chantal Mouffe, belgikar filosofo eta politologoa.
- 1945 –
- Rosa María Calaf, kataluniar kazetaria.
- Ken Livingstone, Londresko alkate ohia.
- Eddy Merckx, belgikar txirrindularia, aditu askorentzat historiako txirrindularirik onena.
- 1950 – Han Berger, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1954 – Mark Linn-Baker, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Philip Chevron, irlandar gitarrajolea, abeslaria eta konposatzailea, The Pogues taldeko kidea (h. 2013).
- 1959 – Adri van der Poel, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1960 – Alessandro Lecquio, Lequio Kondea, italiar aristokrata eta Espainiako prentsa arrosako pertsonaia nabarmena.
- 1962 – Lio, belgo-portugaldar abeslari eta aktorea.
- 1963 – Greg Kinnear, estatubatuar aktorea.
- 1964 – Michael Gross, Albatros , alemaniar igerilaria, tximeleta-probetan inoiz izan den igerilaririk hoberena.
- 1966 – Jason Patric, estatubatuar aktorea.
- 1967 –
- Dorothea Röschmann, alemaniar opera abeslari sopranoa eta aktorea.
- Zinho, brasildar futbolari ohia.
- 1969 – Paul Tergat, kenyar atleta ohia, distantzia luzeetan inoizko hoberenenetakoa.
- 1971 – Paulina Rubio, mexikar abeslaria.
- 1972 – Bjørn Tore Kvarme, norvergiar futbolari ohia.
- 1974 –
- Steve Peat, britainiar txirrindularia, mountain bikeko downhill probetan aditua.
- Hiroyuki Shirai, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – Sven Nys, mendi bizikleta eta ziklo-krosseko flandriar txirrindularia.
- 1978 – Lucas Recker, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1980 –
- Sıla Gençoğlu, turkiar pop eta jazz abeslari eta kantautorea.
- Venus Williams, estatubatuar tenislaria, WTAren sailkapeneko lehenengo postuan egon zen lehen jokalari afro-amerikarra.
- 1982 – Dobet Gnahoré, bolikostar abeslari, musikagile, perkusionista eta dantzaria.
- 1989 – Queralt Castellet, kataluniar snowboardlaria.
- 1990 – Çağla Akalın, turkiar aktore, modelo, abeslari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1992 – Mujinga Kambundji, suitzar atleta da, abiadurazko lasterketatan aditua.
- 1997 – Sofia Pozdniakova, errusiar eskrimalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1858 – Iñigo Ortés de Belasko, arabar aristokrata eta politikaria (j. 1787).
- 1865 – Jose Frantzisko Aizkibel Epelde, gipuzkoar bibliografo eta hiztegigilea (j. 1798).
- 1868 – Juan Maria Blas Altuna, bizkaitar konpositorea eta organista (j. 1828).
- 1928 – Ramón Basterra, bizkaitar poeta, diplomatiko eta idazlea, Madrilen (j. 1888).
- 1965 – Manuel Vidal Hermosa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Valentzian (j. 1901).
- 1974 – Pauline Carton, euskal antzezlea, Parisen (j. 1884).
- 1986 – Domingo Zaldua, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
- 1990 – Sabin Muniategi, euskal idazlea (j. 1912).
- 1992 – Jose Luis Aldecoa, bizkaitar margolari, ingeniari, poeta eta abeslaria (j. 1914).
- 2017 –
- Iván Fandiño, bizkaitar toreatzailea, Aire-sur-l'Adourren, zezen batek harrapatuta (j. 1980).
- Antonio Izagirre, Eusko Gudarosteko gudari ohia (j. 1913).
Mundua
- 656 – Uthman, Mahoma islamiar profetaren kideetako bat (j. c. 579).
- 676 – Adeodato II.a, Aita santua.
- 811 – Sakanoue no Tamuramaro, japoniar jeneral eta shoguna (j. 758).
- 1025 – Bolesław I.a Poloniakoa, Poloniako dukea eta Poloniako lehen erregea (j. 967).
- 1501 – Joan I.a Alberto, Poloniako erregea (j. 1459).
- 1565 – Ashikaga Yoshiteru, Ashikaga shogunerriko hamairugarren shoguna (j. 1536).
- 1696 – Joan III.a Sobieski, Bi Nazioen Errepublikako erregea, Poloniako erregea eta Lituaniako Duke Handia (j. 1629).
- 1734 – Claude Louis Hector de Villars, frantziar militarra eta diplomatikoa (j. 1653).
- 1890 – Emmanuel Servais, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1811).
- 1894 – William Hart, Eskozian jaiotako estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1823).
- 1898 – Edward Burne-Jones, britainiar margolaria (j. 1833).
- 1940 – Arthur Harden, ingeles kimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (j. 1865).
- 1957 – Dorothy Richardson, britainiar eleberrigilea (j. 1873).
- 1960 – Pierre Reverdy, frantziar olerkaria (j. 1889).
- 1963 –
- Richard Baer, alemaniar ofizial nazia (j. 1911).
- Alan Brooke, britainiar militarra (j. 1883).
- John Cowper Powys, galestar filosofo, eleberrigile, literatura kritikari eta olerkaria (j. 1872).
- 1972 – Elsie Maud Wakefield, ingeles naturalista, irakasle, mikologo eta fitopatologoa (j. 1886).
- 1973 – Dolores González Pérez, Lota España, espainiar idazlea (j. 1891).
- 1974 –
- Rabbe Enckell, finlandiar nobelagile eta poeta (j. 1903).
- Pamela Britton, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- 1976 – María de la Purificación de la Aldea y Ruiz de Castañeda, PCEko militantea, Madrilgo lehen emagin eta erizain kolegiatuetakoa (j. 1889).
- 1987 – Yasuo Haruyama, japoniar futbolaria (j. 1906).
- 1993 – Ramón Salas, burgostar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde izandakoa (j. 1916).
- 1996 – Thomas Kuhn, estatubatuar pentsalaria, zientziaren filosofian ekarpen garrantzitsuan egin zituena (j. 1922).
- 1997 – Isabel Ríos, galiziar sindikalista eta gerrillaria (j. 1907).
- 1999 – Paul-Émile de Souza, Dahomeyko presidentea (j. 1930).
- 2001 – Donald J. Cram, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (j. 1919).
- 2002 –
- Miriam Michael Stimson, estatubatuar kimikaria, espektroskopian egindako lanagatik ospetsua (j. 1913).
- Fritz Walter, alemaniar futbolaria (j. 1920).
- 2004 – Jacek Kuroń, poloniar historialari eta politikaria (j. 1934).
- 2007 – Gianfranco Ferré, italiar modista (j. 1944).
- 2008 –
- Cyd Charisse, estatubatuar dantzaria eta antzezlea (j. 1922).
- Tsutomu Miyazaki, 4 eta 7 urte arteko 4 neska bahitu eta asasinatu zituen japoniar serie hiltzailea (j. 1962).
- 2009 –
- José Calvário, portugaldar musikagile eta orkestra zuzendaria (j. 1951).
- Ralf Dahrendorf, britainiar-alemaniar filosofoa, soziologoa, politologoa eta politikoa (j. 1929).
- 2011 – Mago Larraín, txiletar ilusionista, idazlea, aktorea, eraikitzaile zibila eta esataria (j. 1935).
- 2012 – Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (j. 1965).
- 2015 –
- Süleyman Demirel, Turkiako presidentea (j. 1924).
- Roberto Marcelo Levingston, Argentinako presidentea (j. 1920).
- 2017 – Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (j. 1948).
- 2019 –
- Mohamed Morsi, Egiptoko presidentea, Egiptoko historian demokratikoki aukeratutako lehenengo presidentea (j. 1951).
- Gloria Vanderbilt, estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea (j. 1924).
- 2020 – Fabrice Philipot, frantziar txirrindularia (j. 1965).
- 2021 – Kenneth Kaunda, lehendabiziko Zambiako presidentea (j. 1924).
- 2022 – Jean-Louis Trintignant, frantziar aktorea eta zinemagilea (j. 1930).
- 2023 – Manuel Díaz Martínez, kubatar espainiar poeta, kazetaria eta diplomazialaria (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Artizar eta Loreila.