Ekainaren 16
Ekainaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita zazpigarren eguna da, 168garrena bisurteetan. 198 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1975 – Guardia zibilek Alfregaztan Sebastian hil zuten Mungian.
- 2001 – Segi gazte erakunde abertzale sozialistaren aurkezpen publikoa Iruñean.
- 2010 – Euskal Herrian, Butroe, Kadagua eta Nerbioi hazi eta hainbat gune urez bete zituzten. Bilbon 138 litro erori ziren egun berean.
- 2018 – Manifestazio oso jendetsua egin zuten Iruñean Altsasuko gazteen alde. 80.000 lagun baino gehiago batu ziren Iruñeko kaleetan, azken hamarkadetan bertan egindako manifestaziorik jendetsuenean.
Mundua
- 1809 – Bolibiako La Pazko departamentuak Espainiar Inperiotik independizatu.
- 1846 – Pio IX.a aita santu aukeratu zuten, historiako aitasantutza luzeena hasiz (San Petri kontutan izan gabe).
- 1976 – Hegoafrikan, Johannesburg hiriko Soweto auzoan gatazka handiak egon ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- 1977 – Franco hil osteko lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren Espainian.
- 2010 – Hogeitabi pertsona hil ziren Frantzia hegoaldean egondako uholdeetan.
Arte eta kultura
Mundua
- 1904 – Bloomsday eguna: James Joyce irlandar idazlearen Ulises eleberriko pertsonaia nagusia den Leopold Bloomek bere egun osoko odisea bizi izan zuen Dublin hirian barna.
- 1960 – Psycho ("Psikosia") filma estreinatu zen, Alfred Hitchcockek zuzendu eta Anthony Perkins, Janet Leigh, Vera Miles, John Gavin, Martin Balsam eta John McIntire aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1970 – Two Mules for Sister Sara ("Bi Mando Sara Ahizparentzat") filma estreinatu zen, Don Siegelek zuzendu eta Shirley MacLaine eta Clint Eastwood aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1978 – Grease ("Koipea") musikal-filma estreinatu zen, Randal Kleiserek zuzendu eta John Travolta eta Olivia Newton-John aktoreek antzeztu zuteelarik.
- 1989 – Ghostbusters II ("Mamu-Ehiztariak II") filma estreinatu zen, Ivan Reitmanek zuzendu eta Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Rick Moranis, Ernie Hudson eta Annie Potts aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1963 – Valentina Terexkova sobietar kosmonauta espazioratu den lehen emakumezkoa bihurtu zen, Kazakstanen dagoen Baikonurko kosmodromotik orbitaratu zutenean.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1760 – Joaquin Martinez de Zuñiga, nafar elizgizon eta historialaria (h. 1818).
- 1828 – Wentworth Webster, Euskal Herrian bizi izandako britaniar idazle euskaltzalea (h. 1907).
- 1846 – Aureliano Valle, bizkaitar musikagilea, abesbatzen zuzendaria eta organista (h. 1918).
- 1876 - Juan Francisco Arancibia, bizkaitar arkitekto eta politikaria, Bilboko alkatea.
- 1879 – Marcelino Lardizabal, gipuzkoar misiolaria (h. 1958).
- 1912 – Julene Urzelai, euskal mitinlari jeltzalea (h. 1983).
- 1924 – Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (h. 2017).
- 1927 – Nicolás Redondo Urbieta, bizkaitar sindikalista eta politikaria, UGTko Idazkari Nagusia (h. 2023).
- 1937 – José Antonio Pagola, gipuzkoar apaiza eta idazlea.
- 1945 – Jose Juan Castillo, bizkaitar sukaldaria (h. 2021).
- 1958 – Nicolás Redondo Terreros, euskal politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- 1960 – Joxe Belmonte, bizkaitar idazlea.
- 1961 – Imanol Zubero, gipuzkoar soziologoa eta politikaria.
- 1973 – Joseba Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- 1977 – Iker Martinez de Lizardui, euskal herritar kirolaria, Xabi Fernandezekin batera belako 49er Klaseko txapeldun olinpikoa.
- 1979 – Zigor Goikuria, bizkaitar futbolaria.
- 1980 – Jon Iraola, gipuzkoar aktore eta gidoilaria.
- 1982 – Jorge Azanza, nafar txirrindularia.
- 1996 – Eva Perez-Pons, bizkaitar poeta eta ingeniaria.
- 1997 – Miren Lazkano, gipuzkoar piraguista, eslalom modalitatean aditua.
- 1999 – Unai Arietaleanizbeaskoa, Arieta, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1550 – Maria Leonor Clevesekoa, alemaniar noblea (h. 1608).
- 1583 – Axel Oxenstierna, Södermöreko kondea, Suediako politikaria (h. 1654).
- 1640 – Jacques Ozanam, frantziar matematikaria (h. 1718).
- 1718 – Thomas Chippendale, ingeles zurgina (h. 1779).
- 1723 – Adam Smith, eskoziar ekonomista eta filosofoa, ekonomiaren aita bezala ezagutua (h. 1790).
- 1760 – Isabella Teotochi Albrizzi, greziar-veneziar idazlea eta salonnièrea (h. 1836).
- 1793 – Diego Portales, Txileko diktadorea (h. 1837).
- 1812 – Abdó Terradas, kataluniar politikaria eta katalan idazlea (h. 1856).
- 1829 – Jeronimo, apatxeen buruzagia (h. 1909).
- 1851 – Georg Jellinek, austriar legelaria (h. 1911).
- 1858 – Gustavo V.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1950).
- 1874 –
- Fernand Bouisson, Frantziako lehen ministroa (h. 1959).
- Arthur Meighen, Kanadako lehen ministroa (h. 1960).
- 1882 – Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa (h. 1967).
- 1885 – Lilly Reich, alemaniar diseinatzaile modernoa, Bauhauseko emakume irakasle gutxienetakoa (h. 1947).
- 1890 – Stan Laurel, ingeles aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (h. 1965).
- 1891 – Eva Kotchever, poloniar feminista, emakumeen tabernak gobernatu zituena Chicagon, New Yorken eta Parisen (h. 1943).
- 1894 – Fiodor Tolbukhin, Armada Gorriko mariskala (h. 1949).
- 1897 – Georg Wittig, alemaniar kimikaria, 1979ko Kimikako Nobel Saria (h. 1987).
- 1901 –
- Conrad Beck, suitzar musikagilea (h. 1989).
- Henri Lefebvre, frantziar filosofo eta soziologoa, Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia (h. 1991).
- 1902 –
- Barbara McClintock, estatubatuar genetista eta botanikaria, 1983ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1992).
- George Gaylord Simpson, estatubatuar paleontologoa, Eboluzioaren Teoria Sintetikoaren egileetako bat (h. 1984).
- 1905 – Wiktor Ostrowski, poloniar alpinista (h. 1992).
- 1907 – Jack Albertson, estatubatuar aktore, komediante, dantzari eta abeslaria (h. 1981).
- 1908 – Sarit Thanarat, Thailandiako lehen ministroa (h. 1963).
- 1909 –
- Willi Boskovsky, austriar musikagilea (h. 1991).
- Pierre de Chevigné, frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea (h. 2004).
- 1912 – Enoch Powell, britainiar politikari eta idazlea (h. 1998).
- 1914 –
- Larbi Benbarek, frantziar futbolaria (h. 1992).
- Colette Maze, frantziar piano-jotzailea eta musika irakaslea (h. 2023).
- 1915 –
- Mariano Rumor, Italiako lehen ministroa (h. 1990).
- John Tukey, estatubatuar estatistikaria, datuen azterketa esploratzailearen aitzindairia (h. 2000).
- Celia Viñas, kataluniar pedagogo eta idazlea (h. 1954).
- 1917 –
- Faedon Gizikis, Greziako presidentea (h. 1999).
- Katharine Graham, estatubatuar kazetaria eta hedabideen enpresaburua (h. 2001).
- Irving Penn, estatubatuar argazkilaria (h. 2009).
- 1920 – José López Portillo, Mexikoko presidentea (h. 2004).
- 1921 – Antonio Hernández Palacios, espainiar komikigilea (h. 2000).
- 1925 – Jean d'Ormesson, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 2017).
- 1926 – Efraín Ríos Montt, Guatemalako diktadorea (h. 2018).
- 1928 –
- Annie Cordy, belgikar aktore eta abeslaria (h. 2020).
- Dagmar Rom, austriar eskiatzailea (h. 2022).
- 1929 – Sabah Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 2020).
- 1933 – Zsuzsa Bíró, hungariar zinema-gidoilari eta antzerkigilea (h. 2023).
- 1934 – William Forsyth Sharpe, estatubatuar ekonomista, 1990eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1935 – Jim Dine, estatubatuar margolaria.
- 1936 – Mercedes Vilanova, kataluniar historialari garaikidea.
- 1937 –
- Erich Segal, estatubatuar idazlea (h. 2010).
- Simeon II.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea.
- 1938 – Joyce Carol Oates, estatubatuar idazlea.
- 1940 –
- Otacílio Gonçalves, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- César Pérez de Tudela, espainiar alpinista, kazetari eta abokatua.
- 1942 – Giacomo Agostini, motoziklismoko italiar pilotua, Motoziklismoko Munduko Txapelketan titulu gehien dituena.
- 1943 – Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (h. 2022).
- 1944 – Annie Famose, frantziar eskiatzaile alpino ohi eta enpresaburua.
- 1946 – Julia Reichert, estatubatuar dokumental-zuzendaria, AEBetako 'mugimendu zinematografiko independentearen amabitxia' (h. 2022).
- 1947 – Jennifer Thomson, hegoafrikar mikrobiologoa .
- 1948 – Leopoldo María Panero, espaniar abangoardismoko poeta, novísimos taldekoa (h. 2014).
- 1950 – Drucilla Cornell, estatubatuar filosofoa, irakaslea, idazlea eta teoriko feminista (h. 2022).
- 1951 – Roberto Manos de Piedra Durán, panamar boxeolari ohia.
- 1952 – Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa.
- 1953 – Daniel Cohen, frantziar ekonomialaria (h. 2023).
- 1955 – Laurie Metcalf, estatubatuar aktorea.
- 1956 - Carmen Agredano González, espainiar abeslaria, poeta, musikagilea eta idazlea.
- 1957 – Jordi Hurtado, kataluniar bikoiztaile eta telebista-aurkezlea.
- 1962 –
- Grant Fox – zeelandaberritar errugbilari ohia.
- Arnold Vosloo, hegoafrikar aktorea.
- 1965 – Andrea M. Ghez, estatubatuar astronomo eta irakaslea, 2020ko Fisikako Nobel Saria.
- 1966 –
- Germán Martitegui, argentinar sukaldaria.
- Mark Occhilupo, australiar surflari ohia.
- Jan Železný, txekiar xabalina jaurtilari ohia, inoizko xabalina jaurtilari onenetakoa.
- 1967 – Jürgen Klopp, alemaniar futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- 1968 – James Patrick Stuart, estatubatuar aktorea.
- 1969 –
- Belén Nevado, espainiar antzerki aktorea.
- Tommy Tiernan, irlandar umorista, aktorea, idazlea, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1970 – Phil Mickelson, estatubatuar golflaria.
- 1971 – Tupac Shakur, estatubatuar rapero eta aktorea, historiako rapero garrantzitsuenetakoa (h. 1996).
- 1973 –
- Isatxa Mengíbar, espainiar aktorea eta bikoizketa-aktorea.
- Federica Mogherini, Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkaria.
- Michel Pensée, kamenrundar futbolari ohia.
- 1974 – Stella Nyanzi, ugandar mediku-antropologoa eta ekintzaile feminista.
- 1978 –
- Daniel Brühl, alemaniar aktorea.
- Mingma Sherpa, nepaldar alpinista, 14 zortzimilakoak lehen saiakeran igo zituen lehen alpìnista.
- 1983 –
- Verónica Echegui, espainiar aktorea.
- Alberto Fernández, espainiar tiratzailea.
- 1984 – Diego Segura, espainiar futbolaria.
- 1985 – Débora Nascimento, brasildar aktorea.
- 1987 –
- Fabien Causeur, frantziar saskibaloi jokalaria.
- Choi Han-bit, hegokorear emakume modeloa, aktorea eta abeslaria.
- Aya Sameshima, japoniar futbolaria.
- 1989 – Lucinta Luna, indonesiar abeslaria eta aktorea.
- 1991 – Siya Kolisi, hegoafrikar errugbilaria.
- 1993 – Park Bo-gum, hegokorear aktorea.
- 1994 –
- Isabella Echeverri, kolonbiar futbolaria.
- Victor Monteiro, portugaldar futbolaria.
- 1997 –
- Ander El Haddadi, gipuzkoar futbolaria.
- Camila Morrone, argentinar-estatubatuar aktore eta modeloa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1818 – Manuel Quintano, arabar apaiz eta ardogilea (j. 1756).
- 1912 – Jose Aretxabaleta, bizkaitar naturalista, Uruguain farmazialari eta unibertsitateko irakaslea izandakoa, Montevideon (j. 1838).
- 1937 – Álvaro Arana, euskal kirolaria (j. 1904).
- 1953 – Fernando Barrón, arabar militarra, Madrilen (j. 1892).
- 1957 – Tomás Jiménez Gutiérrez, nafar musikagilea eta apaiza (j. 1885).
- 1975 – Henri Behotegi, lapurtar errugbilaria (j. 1898).
- 1986 – Iñigo Otazu, arabar abokatu eta politikaria (j. 1920).
- 2014 – Plácido Bilbao, bizkaitar futbolaria (j. 1940).
- 2015 – Antón Borja, euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea (j. 1945).
- 2018 – Darío Villalba, euskal herritar margolari eta izotz patinatzailea (j. 1939).
- 2020 – Eusebio Vélez, arabar txirrindularia (j. 1935).
Mundua
- 956 – Hugo Handia, frankoen duke eta Parisko kondea (j. 898).
- 1361 – Johannes Tauler, alemaniar mistiko, apaiz Katoliko eta teologoa (j. c. 1300).
- 1555 – Pedro Mascarenhas, portugaldar esploratzailea eta kolonietako administratzailea.
- 1671 – Stenka Razin, kosakoen buruzagia (j. 1630).
- 1712 – Joan Adam I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1662).
- 1722 – John Churchill, Ingalaterrako militar eta politikaria (j. 1650).
- 1742 – Luisa Elisabet Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1709).
- 1812 – Franz Pforr, alemaniar margolari erromantikoa, nazaretar mugimenduari atxikia (j. 1788).
- 1855 – Prudencio de Guadalfajara, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (j. 1761).
- 1858 – John Snow, ingeles medikua, epidemiologia modernoaren sortzaileetariko bat (j. 1813).
- 1873 – Eugène Flachat, frantziar ingeniari zibila (j. 1802).
- 1878 – Kikuchi Yōsai, japoniar margolaria (j. 1781).
- 1902 – François-Antoine Jauffret, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1833).
- 1938 – Anastasija Bitsenko, errusiar-ukrainar iraultzaile eta diplomazialaria (j. 1875).
- 1944 –
- Marc Bloch, frantziar historialaria, Annaleen eskolaren sortzaileetako bat (j. 1888).
- George Stinney, 14 urterekin, XX. mendean Estatu Batuetan exekutatu zuten pertsonarik gazteena (j. 1929).
- 1958 –
- Pál Maléter, hungariar militarra, 1956ko Hungariako Iraultzako buru militarra (j. 1917).
- Imre Nagy, Hungariako lehen ministroa, Hungariako heroi nazionaltzat hartua (j. 1896).
- 1969 – Harold Alexander, Britainiar Armadako Ofizial Nagusia eta Kanadako Konfederazioa sortzetik Kanadako 17. Gobernadorea (j. 1891).
- 1970 – Elsa Triolet, errusiar frantesezko-idazlea, Goncourt saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1896).
- 1977 – Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (j. 1912).
- 1979 –
- Ignatius Kutu Acheampong, Ghanako estatuburua (j. 1931).
- Nicholas Ray, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1911).
- 1983 – Jorge Sepúlveda, espainiar bolero eta pasodoble abeslaria (j. 1917).
- 1996 – David Mourão-Ferreira, portugaldar idazlea (j. 1927).
- 2000 – Kōjun enperatriza, Japoniako enperatriz ezkontidea (j. 1903).
- 2003 – Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (j. 1916).
- 2004 – Thanom Kittikachorn, Thailandiako diktadorea (j. 1911).
- 2011 – Juan García Atienza, valentziar idazlea eta dokumentalista (j. 1930).
- 2013 –
- Josip Kuže, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1952).
- Ottmar Walter, alemaniar futbolaria (j. 1924).
- 2014 – Cándido Muatetema Rivas, Ekuatore Gineako lehen ministroa (j. 1960).
- 2015 – Jean Vautrin, frantziar zinemagilea eta idazlea (j. 1933).
- 2016 – Jo Cox, Britainia Handiko Alderdi Laboristako politikaria, eraila (j. 1974).
- 2017 –
- John G. Avildsen, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1935).
- Helmut Kohl, Alemaniako 32. kantzilerra (j. 1930).
- 2019 - Erzesbet Gulyás Köteles, hungariar gimnasta artistikoa (j. 1924).
- 2020 – Edén Pastora, nikaraguar gerrillari, politikari eta militarra (j. 1936/37).
- 2023 –
- Daniel Ellsberg, estatubatuar ekonomialari, analista militar, ekintzaile eta barneko salatzailea, Pentagonoko paperetan inplikatua (j. 1931).
- Gino Mäder, suitzar txirrindularia (j. 1997).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aure/Auria/Auriola, Urki, Urkia eta Urkiza.
- Bloomsday, Dublin, Irlanda
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan: