Ekainaren 14
Ekainaren 14a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita bosgarren eguna da, 166garrena bisurteetan. 200 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1931 – Lizarran alkateen biltzarrak autonomia estatutu bat eskatu zuen Hego Euskal Herriarentzat.
- 1937 – Mungia hartu zuten tropa frankistek, hilabete eta erdiz erasoan aritu ostean.
- 1979 – EIAren lenenengo kongresua ospatu zen Leioan.
- 1985 – Ziburuko Trinkete tabernara metraileta bidezko atentatua. Bertan zeuden Emilie Weiss eta Claude Doer hilik.
Mundua
- 1648 – Margaret Jones sorginkeriaz akusatu eta urkatu zuten Bostonen.
- 1800 – Napoleonek austriar armada garaitu zuen Marengoko guduan
- 1905 – Potemkin korazatuaren matxinada hasi zen.
- 1907 – Norvegiak emakume sufragioa onartu zuen.
- 1982 – Argentinar armadak amore eman zuen Malvinetako Gerra amaituz.
- 2010 – Tajikistan hegoaldeko istilu etnikoetan ia 200 hildako egon ziren. Milaka pertsonek Uzbekistanera ihes egin zuten, muga zeharkatuz.
Arte eta kultura
Mundua
- 1967 – To Sir, with Love filma estreinatu zen, James Clavellek zuzendu eta Sidney Poitierek antzeztua.
- 1991 – Robin Hood: Prince of Thieves filma estreinatu zen, Kevin Reynoldsek zuzendu eta Kevin Costner, Morgan Freeman, Christian Slater, Alan Rickman eta Mary Elizabeth Mastrantonio aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 – The Cable Guy ("Kablearen Tipoa") filma estreinatu zen, Ben Stillerek zuzendu eta Jim Carrey, Matthew Broderick eta Leslie Mann aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- 2013 – Euskarak Interneten bere berezko goi mailako domeinu orokorra lortu zuen: '.eus'.
Kirolak
Euskal Herria
- 2011 –
- Edurne Pasaban alpinista eta mendizale tolosarrak 2010eko Euskal Herritar Unibertsala Saria jaso zuen.
- Bilbao Basket euskal herritar saskibaloi taldeak FC Barcelona kataluniar taldearen aurka ACB Ligako finala 3-0 emaitzaz galdu zuen.
Mundua
- 2005 – Asafa Powell jamaikarrak 100m.tako munduko errekor berria lortu zuen, 9,77 segundorekin.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1851 – Basilio Lacort, nafar kazetari eta militarra (h. 1908).
- 1880 – Nikolas Atxukarro, euskal neuropsikiatra (h. 1918).
- 1900 – Eugenio Imatz, donostiar filosofo eta itzultzaile errepublikazalea (h. 1951).
- 1905 – Joaquín Lucarini, euskal eskultorea (h. 1969).
- 1910 – Ricardo Irezabal Benguria, bizkaitar enpresaburua (h. 1987).
- 1941 – Juan Jose Sagardui, euskal txirrindularia (h. 2010).
- 1946 – Sol Panera, bizkaitar galerista.
- 1948 – Roland Hureaux, lapurtar politikari eta funtzionarioa, gaullismoaren jarraitzailea.
- 1953 – Esther Gorostiza, bizkaitar pediatra
- 1956 – Jose Antonio Suso, arabar politikari jeltzalea.
- 1969 – Pedro Alberto Cano, bizkaitar futbolaria (h. 2002).
- 1975 – Gorka Vázquez, bizkaitar zinema zuzendari eta diseinatzaile grafikoa.
- 1980 – Iñaki Urrutia, nafar dantzaria.
- 1984 – Ioseba Redondo, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1991 – Iñigo Carro, bizkaitar futbolaria.
- 1994 – Ander Romarate, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- 1995 – Óscar Gil, nafar futbolaria.
- 1996 – Gaizka Maiza, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 2002 – Kimetz Renteria, bizkaitar aktorea.
Mundua
- 1529 – Fernando II.a Austriakoa, Austria Aurrekoko artxiduke eta Tirolgo konde inperiala (h. 1595).
- 1649 – Johannes Fatio, suitzar kirurgialari eta obstetrizialaria (h. 1691).
- 1730 – Antonio Sacchini, italiar musikagilea (h. 1786).
- 1736 – Charles-Augustin de Coulomb, frantziar matematikari, fisikari eta ingeniaria, Coulomb-en legearen garatzailea (h. 1806).
- 1798 – František Palacký, txekiar historialaria eta politikaria (h. 1876).
- 1811 – Harriet Beecher Stowe, estatubatuar eleberrigilea (h. 1896).
- 1816 – Priscilla Cooper Tyler, AEBetako lehen dama (h. 1889).
- 1823 – Piotr Lavrovich Lavrov, errusiar iraultzailea eta filosofoa (h. 1900).
- 1838 – Yamagata Aritomo, Japoniako Lehen Ministroa (h. 1922).
- 1845 – Antonio Maceo, Kubako militarra (h. 1896).
- 1856 – Andrei Markov, errusiar matematikaria (h. 1922).
- 1858 – Manuel José Othón, mexikar idazlea.
- 1864 – Alois Alzheimer, alemaniar neurologoa (h. 1915).
- 1868 – Karl Landsteiner, austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (h. 1943).
- 1871 – Jesús del Corral, kolonbiar idazle eta politikaria.
- 1877 – Jeanne Bathori, frantziar mezzosopranoa.
- 1882 – Ion Antonescu, errumaniar militar eta politikaria (h. 1946).
- 1894 –
- Maria-Adelaida Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa-handia (h. 1924).
- José Carlos Mariátegui, Peruko Alderdi Sozialistaren sortzailea (h. 1930).
- 1903 – Alonzo Church, estatubatuar logikari eta matematikaria (h. 1995).
- 1904 – Margaret Bourke-White, estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria (h. 1971).
- 1907 – René Char, frantziar poeta, nazien aurkako erresistentzian parte hartze aktiboa izan zuena (h. 1988).
- 1908 – Kathleen Raine, britainiar poeta (h. 2003).
- 1909 –
- Burl Ives, estatubatuar abeslari, musikari, aktore eta egilea (h. 1995).
- Elisa Garrido, espainiar militante antifaxista libertarioa (h. 1990).
- 1916 –
- Dorothy McGuire, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (h. 2003).
- 1917 – Atle Selberg, norvegiar matematikaria (h. 2007).
- 1920 – Velia Martínez, estatubatuar aktorea, abeslaria eta diskoteka-dantzaria, Mayra Gómez Kempen ama (h. 1993).
- 1922 – Kevin Roche, irlandar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2019).
- 1924 –
- James W. Black, eskoziar sendagile eta farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2010).
- Arthur Erickson, kanadar arkitektoa (h. 2009).
- 1926 – Hermann Kant, alemaniar idazlea (h. 2016).
- 1928 –
- Carlos Flores López, espainiar arkitektoa.
- Ernesto Guevara Che, argentinar-kubatar iraultzailea (h. 1967).
- 1932 –
- Javier Echevarría, Opus Deiko apaiz nagusia.
- Miroslav Hroch, txekiar historialaria.
- 1933 – Jerzy Kosinski, poloniar-estatubatuar eleberrigilea (h. 1991).
- 1935 –
- Dieter Forte, alemaniar idazlea (h. 2019).
- Vivian Gornick, estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista feminista.
- 1937 – Jørgen Leth, daniar poeta eta zinema zuzendaria.
- 1938 – Julie Felix, estatubatuar-ingeles folk abeslaria (h. 2020).
- 1939 – Colin Thubron, britainiar eleberrigile eta idazlea.
- 1940 – Zubaida Tharwat, egiptoar zinema, telebista eta antzoki aktorea (h. 2016).
- 1941 – Òscar Tusquets, kataluniar arkitektoa.
- 1945 – Jörg Immendorff, alemaniar margolari eta eskultorea (h. 2007).
- 1946 – Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia.
- 1949 – Alan White, ingeles bateria-jotzaile eta abeslaria, Yes taldeko kidea (h. 2022).
- 1952 – Adèle Anderson, britainiar aktorea eta abeslaria.
- 1954 – Muammar Z.A., Indonesiako Qari eta Hafiz seniorra.
- 1957 – Mona Simpson, estatubatuar saiakera-idazlea eta nobelagilea.
- 1958 – Eric Heiden, estatubatuar kirolaria, izotz gaineko abiadura-patinajean historiako osoenatzat hartua.
- 1960 – Marcos Couch, argentinar eskalatzailea.
- 1964 – Rosario Zúñiga, mexikar aktorea (h. 2023).
- 1965 – Jordi Hereu, Bartzelonako alkate ohia.
- 1966 –
- Gilberto Carlos Nascimento, Betinho, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Eduardo Waghorn, txiletar gitarra-jotzaile, kantari, musikagile eta abokatua.
- 1968 – Silvia Lutucuta, angolar kardiologoa, unibertsitateko irakaslea eta Angolako Osasun ministroa.
- 1969 – Steffi Graf, alemaniar tenislaria, Golden Slama eskuratzen lehenengo emakumea.
- 1970 – Brad Will, estatubatuar dokumentalista independente eta militante anarkista (h. 2006).
- 1974 – FannyAnn Eddy, sierraleonar LGBT ekintzailea (h. 2004).
- 1978 –
- Diablo Cody, estatubatuar zinema-gidoigilea eta idazlea.
- Nikola Vujčić, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- 1979 – Paradorn Srichaphan, tailandiar tenis jokalaria.
- 1982 – Lang Lang, txinatar piano-jotzailea.
- 1983 – Anahí de Cárdenas, perutar aktorea, abeslara, modeloa eta dantzaria.
- 1984 – Joy Esther, franko-espainiar aktore eta abeslaria.
- 1986 – Merc Fenn Wolfmoor, estatubatuar idazlea.
- 1989 – Lucy Hale, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1992 –
- Ben Halloran, australiar futbolaria.
- Daryl Sabara, estatubatuar aktorea.
- 1999 – Tzuyu, taiwandar abeslaria, Twice taldeko kidea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1516 – Joanes III.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea (j. 1469).
- 1870 – Charles Korta, lapurtar politikaria, bonapartismoaren aldekoa, En Gomèrren (j. 1805).
- 1926 – Enrique Areiltza Arregi, Bilboko mediku ospetsua (j. 1860).
- 1937 – Serapio Mendarte, politikari jeltzale, Errenteriako zinegotzi eta Eusko Gudarosteko gudaria, tiroz eraila (j. 1889).
- 1963 – Luciano Pérez Platero, nafar elizgizona, Burgosen (j. 1882).
- 1981 – Crescente Olariaga, gipuzkoar futbolaria, Bartzelonan (j. 1903).
- 1987 – Ricardo Irezabal Benguria, bizkaitar enpresaburua, Madrilen (j. 1910).
- 2004 – Juan Mari Musti Mujika, zumarragar futbolaria (j. 1963).
- 2012 – Maribel Forcadas, espainiar medikua eta EHUko irakaslea (j. 1949).
- 2020 – Jose Mari Arregi Laka, Altzu, bizkaitar bertsolaria (j. 1934).
- 2023 –
- Izaskun Rekalde, bizkaitar ekonomialaria, irakaslea, ikertzailea eta euskaltzalea (j. 1977).
- Jabier Salutregi, bizkaitar kazetaria (j. 1950).
Mundua
- 1594 – Orlando di Lasso, flandestar musikagilea (j. c. 1532).
- 1642 – Saskia van Uylenburgh, Rembrandt margolariaren emaztea eta honen margo eta marrazki askotarako modeloa (j. 1612).
- 1698 – Colin MacLaurin, eskoziar matematikaria (j. 1698).
- 1800 – Jean-Baptiste Kléber, frantziar jeneral eta arkitektoa (j. 1753).
- 1801 – Benedict Arnold, Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako estatubatuar militarra (j. 1741).
- 1837 –
- José Aznárez Navarro, espainiar politikaria (j. 1759).
- Giacomo Leopardi, italiar idazlea (j. 1798).
- 1853 – Zahari Zograf, bulgariar margolaria (j. 1810).
- 1868 – Claude Pouillet, frantziar fisikaria (j. 1791).
- 1877 – Charles Frederick Henningsen, anglo-estatubatuar idazle eta mertzenarioa (j. 1815).
- 1883 – Edward FitzGerald, ingeles idazlea (j. 1809).
- 1886 – Aleksandr Ostrovski, errusiar antzerkigilea (j. 1823).
- 1909 – Witold Wojtkiewicz, poloniar margolaria, sinbolismo mugimendukoa (j. 1879).
- 1914 – Adlai Stevenson I.a, AEBetako 23. presidenteordea (j. 1835).
- 1920 – Max Weber, alemaniar ekonomilari eta soziologoa (j. 1864).
- 1926 – Mary Cassatt, estatubatuar margolaria (j. 1844).
- 1927 – Jerome K. Jerome, ingeles idazlea (j. 1859).
- 1928 – Emmeline Pankhurst, britainiar aktibista politikoa, mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat (j. 1858).
- 1933 –
- Alice Elizabeth Doherty, estatubatuar emakume bizarduna (j. 1887).
- Diego Mendoza Pérez, kolonbiar idazle eta politikaria.
- 1936 –
- Maksim Gorki, errusiar idazlea (j. 1868).
- Gilbert Keith Chesterton, britaniar idazlea (j. 1874).
- 1938 – William Wallace Campbell, espektroskopian espezializatutako estatubatuar ingeniari eta astronomoa (j. 1862).
- 1942 – Heinrich Vogeler, alemaniar margolari, diseinatzaile eta arkitektoa (j. 1872).
- 1946 –
- John Logie Baird, britainiar fisikaria (j. 1888).
- Federigo Enriques, italiar matematikaria (j. 1871).
- 1947 – Albert Marquet, frantziar margolaria (j. 1875).
- 1967 – Tudor Arghezi, errumaniako olerkaria (j. 1880).
- 1968 – Salvatore Quasimodo, italiar olerkaria eta itzultzailea, 1959ko Literaturako Nobel Saria (j. 1901).
- 1986 –
- Jorge Luis Borges, argentinar idazlea (j. 1899).
- Alan Jay Lerner, estatubatuar abesti-idazle, libreto egile eta zinema gidoilaria (j. 1918).
- 1987 – Geraldine Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 1990 – Erna Berger, alemaniar sopranoa (j. 1900).
- 1991 – Peggy Ashcroft, britainiar antzezlea (j. 1907).
- 1993 – Étienne Borne, frantziar filosofoa (j. 1907).
- 1994 –
- Henry Mancini, pelikuletarako musika sortzaile estatubatuarra (j. 1924).
- Marcel Mouloudji, frantziar abeslaria, idazlea eta antzezlea (j. 1922).
- 1995 –
- Rory Gallagher, irlandar gitarra-jotzaile, konposatzaile eta produktorea (j. 1948).
- Roger Zelazny, estatubatuar idazlea (j. 1937).
- 1996 – Gesualdo Bufalino, italiar idazlea (j. 1920).
- 1999 –
- Osvaldo Dragún, argentinar dramagilea (j. 1929).
- Dolores Jiménez Alcántara, Niña de la Puebla, espainiar kantaria.
- 2001 – Ramón Mendezona Roldán, Radio España Independienteren azken zuzendaria.
- 2002 – June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (j. 1936).
- 2005 – Carlo Maria Giulini, italiar orkestra eta opera-zuzendaria (j. 1914).
- 2006 – Angelina Acuña, guatemaldar prosa eta poesia idazlea (j. 1905).
- 2007 – Kurt Waldheim, Austriako presidentea eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1918).
- 2012 – Marjorie Hyams, estatubatuar jazz-musikari, bibrafonista, pianista, bateria-jole eta musika-moldatzailea (j. 1920).
- 2014 – María Wonenburger, espainiar matematikaria, Fulbright beka jaso zuen lehen espainiar emakumea (j. 1927).
- 2020 – Elsa Joubert, hegoafrikar idazlea (j. 1922).
- 2021 – Enrique Bolaños, Nikaraguako presidentea (j. 1928).
- 2022 – A. B. Yehoshua, israeldar idazlea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Adei/Adeia eta Ortzuri/Orzuri.
- MOE – Odol emailearen eguna
- Estatu Batuak – Banderaren eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.