Ekainaren 13
Ekainaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 165garrena bisurteetan. 201 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1841 – Izura eta Azme herriak batu egin ziren Izura-Azme udalerria osatzeko.
- 1977 – ETA politiko-militarreko kide Josu Basañez Jauregi hil zen Barakaldon, polizia baten autoari jartzen ari zitzaion bonba lehertu baitzitzaion.
- 1979 – ETAk jarritako bonba batek Angel Baños Espada Lemoizeko zentral nuklearreko langilea hil zuen.
- 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- 2007 – Helikoptero bat erori zen Oñatin, eta han zihoazen bi bidaiariak hil ziren.
- 2008 – Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.
- 2015 – 2015-2019ko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateen izendapenak: Bilbo (Juan Mari Aburto, EAJ), Donostia (Eneko Goia, EAJ),
Gasteiz (Gorka Urtaran, EAJ) eta Iruñea (Joseba Asiron, EH Bildu).
Mundua
- 1878 – Europan Otomandar Inperioak zituen lurraldeei buruzko Berlingo Biltzarra hasi zuten.
- 1985 – Hegoafrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren.
- 1991 – Leningrad hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
- 2005 – Michael Jackson aske utzi zuten kargurik gabe.
- 2008 – Lisboako Itunari ezetza eman zioten Irlandako Errepublikan erreferendum bidez.
- 2009 – Mahmoud Ahmadinejad alde handiz garaile izan zen Irango hauteskunde orokorretan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
- 1962 – Lolita filma etreinatu zen, Stanley Kubrickek zuzendu eta James Mason, Shelley Winters, Sue Lyon eta Peter Sellers aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 – Prizzi's Honor ("Prizzitarren Ohorea") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Jack Nicholson, Kathleen Turner, Robert Loggia, Anjelica Huston eta William Hickey aktoreeek antzeztu zuten.
- 1989 – Licence to Kill ("Hiltzeko Lizentzia") filma estreinatu zen, John Glenek zuzendu eta Timothy Dalton, Carey Lowell, Robert Davi eta Talisa Soto aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1983 – Pioneer 10 ontzia eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza izan zen.
Kirolak
Euskal Herria
- 1993 – Oceano Andrade da Cruz portugaldar futbolariak Atotxa estadioan Errealaren azken gola sartu zuen.
- 2010 – Realak Celta de Vigori 2-0 irabazi eta lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.
Mundua
- 2011 – Dallas Mavericks taldeak lehen aldiz NBAko finala irabazi eta Dirk Nowitzki jokalari onena izendatu zuten.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1789 – Juan Manuel Besnes, euskal herritar margolari eta kaligrafoa (h. 1865).
- 1879 – Jose Iturria, nafar idazlea eta apaiz kaputxinoa (h. 1952).
- 1901 – Manuel Mari Apalategi, apaiz eta euskal idazlea (h. 1984).
- 1906 – Antonia Salaberria, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- 1909 – Antonio Añoveros, euskal apezpikua, Bilboko apezpikua izandakoa (h. 1987).
- 1926 – Bernard Quemada, gipuzkoar hizkuntzalaria, erromanista eta lexikografoa (h. 2018).
- 1933 –
- Jose Luis Areta, Areta III, nafar futbolaria (h. 2011).
- Anton Barrutia, bizkaitar txirrindularia (h. 2021).
- 1935 – Javier Aguirre Fernández, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- 1941 – José Antonio Sarazibar, bizkaitar sindikalista eta politikaria.
- 1948 – Iñigo Jaca, gipuzkoar medikua.
- 1950 – Pello Esnal, gipuzkoar idazlea.
- 1958 – Fernando Marías, bizkaitar idazlea (h. 2022).
- 1960 –
- Joseba Aurrekoetxea, bizkaitar politikaria.
- Nerea Mujika, bizkaitar irakasle eta kultura eragilea.
- Evaristo Páramos, Evaristo, euskal herritar punk abeslaria, Galizian.
- 1971 –
- Andoni Luis Aduriz, gipuzkoar sukaldaria.
- Pedro Villuela, bizkaitar kirolaria, grekoerromatar borrokan aritzen dena.
- 1973 – Hasier Arraiz, arabar politikaria, Sortu alderdiko presidentea.
- 1974 – Peio Etxeleku, baxenabartar politikari jeltzalea, Ipar Buru Batzarreko lehendakaria.
- 1975 – Rakel Mateo, bizkaitar triatleta paralinpikoa.
- 1977 – Yoseba Peña, bizkaitar idazlea.
- 1983 – Rebeca Linares, euskal herritar aktore pornoa.
- 1988 – Mikel Sagarzazu, gipuzkoar aktore, bikoiztaile eta itzultzailea.
- 1995 – Eneko Capilla, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 – Julen Egiguren, Egiguren V.a, gipuzkoar pilotaria.
Mundua
- 40 – Gnaeus Julius Agricola, erromatar jeneral eta politikaria (h. 93).
- 823 – Karlos II.a Burusoila, Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 877).
- 839 – Karlos III.a Gizena, Karolingiar Inperioko enperadorea (h. 888).
- 1539 – Jost Amman, suitzar artista (h. 1591).
- 1580 – Willebrord Snel van Royen, Snellius, herbeheretar astronomo eta matematikaria (h. 1626).
- 1585 – Antonio Ruiz de Montoya, perutar jesuita (h. 1652).
- 1592 – Sofia Edviga Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa eta Nassau-Dietzeko kondesa ezkontidea (h. 1642).
- 1751 – Gregoria Apaza, aimara indigenen heroina eta iraultzailea (h. 1782).
- 1752 – Frances Burney, ingeles eleberrigile satiriko, egunkarietako idazle eta antzerkigilea (h. 1840).
- 1773 – Thomas Young, britainiar sendagile, zientzialari eta arkeologoa (h. 1829).
- 1790 – José Antonio Páez, Venezuelaren independentziaren alde borrokatu zen politikaria eta militarra (h. 1873).
- 1808 – Patrice de Mac-Mahon, Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren presidentea (h. 1893).
- 1821 – Albert de Broglie, Frantziako lehen ministroa (h. 1901).
- 1828 – Jules-Élie Delaunay, bretainiar margolaria, eragin handiduna (h. 1891).
- 1831 – James Clerk Maxwell, eskoziar fisikaria, XIX. mendeko zientzialari handienetakoa (h. 1879).
- 1846 – Rose Elizabeth Cleveland, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1918).
- 1854 –
- Jenny Nyström, suediar margolaria eta ilustratzailea (h. 1946).
- Charles Algernon Parsons, anglo-irlandar ingeniaria, lurrun-turbinaren asmatzailea (h. 1931).
- 1865 – William Butler Yeats, irlandar poeta eta antzerkigilea, 1923ko Literaturako Nobel Saria (h. 1939).
- 1870 – Jules Bordet, belgikar mediku eta mikrobiologoa, 1919ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1961).
- 1872 – Albert Demangeon, frantziar geografoa (h. 1940).
- 1874 – Leopoldo Lugones, argentinar poeta eta idazlea (h. 1938).
- 1876 – William Sealy Gosset, Student , ingeles estatistikaria (h. 1937).
- 1877 – Antoine Dieuzayde, frantziar jesulagun eta Frantziako Erresistentziaren kidea (h. 1958).
- 1884 – Étienne Gilson, frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria (h. 1978).
- 1888 –
- Fernando Pessoa, portugaldar saiakeragile eta olerkaria (h. 1935).
- Elisabeth Schumann, alemaniar opera abeslari soprano lirikoa eta musika-irakaslea (h. 1952).
- 1892 – Basil Rathbone, ingeles aktorea (h. 1967).
- 1893 –
- Klavdia Nikolaieva, errusiar boltxebikea (h. 1944).
- Dorothy L. Sayers, britainiar emakume idazle eta itzultzailea (h. 1957).
- 1894 –
- Jacques Henri Lartigue, frantziar argazkilaria (h. 1986).
- Francis Pelissier, frantziar txirrindularia, Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren irabazlea (h. 1959).
- 1897 – Paavo Nurmi, finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa (h. 1973).
- 1899 – Carlos Chávez, mexikar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1978).
- 1901 –
- Tage Erlander, Suediako lehen ministroa (h. 1985).
- Jean Prévost, frantziar idazle, kazetari eta Frantziako Erresistentziaren kidea (h. 1944).
- 1906 – Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (h. 1985).
- 1908 –
- Federico Clavería, eusko-estatubatuar marinea, Pazifikoko Gerran gerra-korrespontsal gisa aritu zeba (h. 1994).
- Maria Helena Vieira da Silva, portugaldar-frantziar margolaria (h. 1992).
- 1910 – Gonzalo Torrente Ballester, espainiar eleberrigilea (h. 1999).
- 1911 –
- Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- Jean-Paul-Marie Vincent, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1994).
- 1917 –
- Odette Roy Fombrun, haitiar feminista, sufragista, idazlea, irakaslea eta intelektuala (h. 2022).
- Augusto Roa Bastos, paraguaiar idazlea (h. 2005).
- 1918 – Ben Johnson, estatubatuar aktorea (h. 1996).
- 1927 –
- Slim Dusty, australiar country musikaria (h. 2003).
- Franco Maria Malfatti, italiar politikaria, Europako Batzordeko 3. lehendakaria (h. 1991).
- 1928 – John Forbes Nash, Jr., estatubatuar matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2015).
- 1929 – Alan Civil, britainiar tronpa jolea (h. 1989).
- 1932 –
- Bob McGrath, estatubatuar aktorea, abeslaria, musikaria eta haurrentzako liburuen egilea (h. 2022).
- – Charles W. Misner, estatubatuar fisikaria (h. 2023).
- 1935 –
- Christo, bulgariar-estatubatuar artista (h. 2020).
- Ugné Karvelis, lituaniar idazle, literatura-kritikaria, itzultzailea eta diplomazialaria (h. 2002).
- Samak Sundaravej, Thailandiako lehen ministroa (h. 2009).
- Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (h. 2017).
- 1936 – Michel Jazy, frantziar atleta, distantzia ertain eta luzeko lasterketetan espezializatua (h. 2024).
- 1937 – Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (h. 2020).
- 1939 – Siegfried Fischbacher, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (h. 2021).
- 1941 – Frans Verbeeck, belgikar txirrindulari ohia.
- 1943 – Malcolm McDowell, ingeles aktorea.
- 1944 –
- Ban Ki-moon, Nazio Batuen Erakundeko 8. idazkari nagusia.
- Tuna Mascarenhas, caboverdetar laborategi medikoko aktibista eta zientifikoa (h. 2009).
- 1946 –
- Cristina Hoyos, espainiar dantzaria eta koreografoa.
- Paul Modrich, estatubatuar biokimikaria, 2015eko Kimikako Nobel Saria.
- Montserrat Roig, kataluniar idazlea (h. 1991).
- 1951 – Stellan Skarsgård, suediar aktorea.
- 1953 – Tim Allen, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1955 – Ewine van Dishoeck, herbeheretar astronomoa eta kimikaria.
- 1959 –
- Boiko Borisov, Bulgariako lehen ministroa.
- Maurice G. Dantec, frantziar idazle eta musikaria (h. 2016).
- Klaus Iohannis, Errumaniako presidentea.
- 1962 – Ally Sheedy, estatubatuar aktorea.
- 1963 –
- Alaska, mexikar-espainiar abeslari, aktore eta enpresaria.
- Félix Tshisekedi, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidentea.
- Hikari Ōe, autismoa duen japoniar musikagilea.
- 1965 –
- Cristina Borboikoa, Espainiako infanta.
- Vahide Perçin, turkiar aktorea.
- 1966 –
- Luis Merlo, espainiar aktorea.
- Grigori Perelman, errusiar matematikaria.
- 1968 –
- Fabio Baldato, italiar txirrindulari ohia.
- David Gray, britainiar kantautorea.
- 1969 –
- Virginie Despentes, frantziar idazle, nobelagile eta zinemagilea.
- Cayetana Guillén Cuervo, espainiar aktorea, kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- 1970 – Julián Gil, aktorea.
- 1972 –
- Ana Bautista, kanariar gimnasta ohia.
- Stéphane Collet, frantziar futbolari ohia.
- 1974 –
- Santiago Blanco, espainiar txirrindulari ohia.
- Dušan Petković, serbiar futbolari ohia.
- Steve-O, Estatu Batuetako telebistako pertsonaia.
- 1977 – Tamim al-Barghouti, egiptoar-palestinar poeta eta idazlea.
- 1980 – Juan Carlos Navarro, La Bomba, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- 1981 – Chris Evans, estatubatuar aktorea.
- 1982 – Kenenisa Bekele, distantzia luzeetako etiopiar atleta, historian izan den fondista hoberenetakoa.
- 1986 –
- Kat Dennings, estatubatuar aktorea.
- Ashley Olsen, estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea eta enpresaburua.
- Mary-Kate Olsen, estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea eta enpresaburua.
- Måns Zelmerlöw, suediar pop abeslaria eta telebista aurkezlea.
- 1989 – Jorge Rico, Rico IV.a, errioxar pilotari ohia.
- 1994 – Deepika Kumari, indiar arkularia.
- 1995 –
- Mapi León, espainiar futbolaria.
- Petra Vlhová, eslovakiar eskiatzailea, slalom eta slalom erraldoian espezialitatua.
- Fuschia Anne Ravena, filipinar edertasun modeloa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1193 – Petri Artaxoakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua.
- 1572 – Jeronimo Arbolantxa, nafar poeta (j. c. 1546).
- 1896 – Manuel Laredo, arabar artista eta politikaria, Madrilen (j. 1842).
- 1984 – Iñaki Begiristain, euskal idazlea (j. 1922).
- 1997 – Francisco Zelaia, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
Mundua
- 1231 – Antonio Paduakoa, Portugalgo apaiz frantziskotarra (j. 1195).
- 1348 – Don Juan Manuel, Gaztelako idazle eta noblea (j. 1282).
- 1550 – Veronica Gambara, italiar poeta eta buruzagi politikoa (j. 1485).
- 1762 – Dorothea Leporin-Erxleben, alemaniar medikua, Halleko Unibertsitatean medikuntzako doktoretza eskuratu zuen lehen emakumea (j. 1715).
- 1782 – Anna Göldin, sorginkeria egotzita Suitzan exekutatu zuten azken emakumea (j. 1734).
- 1805 – Giovanni Battista Tommasi, Maltako Ordenako 73. Printze eta Maisu Nagusia (j. 1731).
- 1861 – Henry Gray, ingeles anatomista eta zirujaua (j. 1827).
- 1871 – Jean-Eugène Robert-Houdin, frantziar erlojugile, ilusionista eta magoa (j. 1805).
- 1881 – Josef Skoda, txekiar fisikaria (j. 1805).
- 1886 – Luis II.a Bavariakoa, Bavariako erregea (h. 1845).
- 1894 – Nikolai Ge, errusiar margolaria (j. 1831).
- 1895 – Manuel Ruiz Zorrilla, espainiar politikaria (j. 1833).
- 1901 – Leopoldo Alas "Clarín", espainiar idazlea (j. 1852).
- 1918 – Mikel Aleksandrovitx Romanov, Errusiako Duke Handia (j. 1878).
- 1926 – Nikoloz Txkheidze, georgiar mentxebikea (j. 1864).
- 1931 –
- Santiago Rusiñol, kataluniar idazle eta margolaria (j. 1861).
- Kitasato Shibasaburō, japoniar sendagilea eta bakteriologoa, izurri bubonikoa eragiten duen baziloaren aurkitzailea (j. 1853).
- 1943 – Kočo Racin, mazedoniar poeta iraultzailea (j. 1908).
- 1947 – Helen May Martin, estatubatuar piano-jotzailea (j. 1893).
- 1948 – Osamu Dazai, japoniar idazlea (j. 1909).
- 1951 – Ben Chifley, Australiako 16. lehen ministroa (j. 1885).
- 1956 – Sofia Panina, errusiar politikari eta filantropo liberala (j. 1871).
- 1958 – Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (j. 1889).
- 1965 – Martin Buber, Austrian jaiotako filosofo judua (j. 1878).
- 1972 – Georg von Békésy, hungariar biokimikaria, 1961eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1973 – Yoro Diakité, Maliko lehen ministroa (j. 1932).
- 1975 – Arturo Tabera, espainiar kardinala, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1903).
- 1978 – Alice Rey Colaço, portugaldar margolari, ilustratzaile modernista, opera-abeslari, eszenografo eta jantzi-diseinatzailea (j. 1890).
- 1979 – Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (j. 1945).
- 1982 – Khalid Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1913).
- 1986 –
- Benny Goodman, estatubatuar musikaria (j. 1909).
- Dean Cyril Reed, estatubatuar aktore eta musikaria (j. 1938).
- 1987 – Geraldine Page, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 1989 – Scott Ross, estatubatuar piano eta klabezin jotzailea (j. 1951).
- 1992 – Pumpuang Duangjan, thailandiar abeslari eta aktorea (j. 1961).
- 1993 – Deke Slayton, estatubatuar astronauta (j. 1924).
- 1994 – James B. Pollack, estatubatuar astrofisikaria (j. 1938).
- 1998 – Lucio Costa, brasildar arkitekto eta hirigilea (j.1902).
- 2000 – Rafael de la Hoz Arderius, espainiar arkitektoa (j. 1924).
- 2003 – Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (j. 1919).
- 2005 –
- Eugenio de Andrade, portugaldar poeta (j. 1923).
- Álvaro Cunhal, portugaldar politikari eta abokatu komunista (j. 1913).
- David Diamond, estatubatuar musikagilea (j. 1915).
- Jesús Moncada, katalan hizkuntzako espainiar idazlea (j. 1941).
- 2006 – Charles Haughey, Irlandako Taoiseacha (j. 1925).
- 2012 –
- Roger Garaudy, frantziar filosofoa eta politikaria (j. 1913).
- William Standish Knowles, estatubatuar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2015 – Sergio Renán, argentinar aktore eta zinemagilea (j. 1933).
- 2017 –
- Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (j. 1919).
- Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (j. 1942).
- 2019 – Edith Gonzalez, mexikar aktore eta dantzaria (j. 1964).
- 2021 – Ned Beatty, estatubatuar aktorea (j. 1937).
- 2022 – Giuseppe Pericu, italiar politikaria, Genovako alkatea (j. 1937).
- 2023 –
- Cormac McCarthy, estatubatuar eleberrigilea (j. 1933).
- Paul Rendall, ingeles errugbilaria (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Antton, Anton, Antxon eta Antxone.
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan:
- Bizkaian: Abadiño, Portugalete (Buenavista), Errigoiti, Abanto-Zierbena (Gallarta), Igorre, Sukarrieta, Zeberio
- Gipuzkoan: Deba, Errezil, Ataun,Oiartzun
- Lapurdin: Arrangoitze
- Nafarroan: Etxauri
- Zuberoan: Ligi-Atherei
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.