Ekainaren 12
Ekainaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hirugarren eguna da, 164.bisurteetan. 202 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Gaztelako armada Nafarroari eraso egiteko prestatzen ari zela, armada nafarreko Petri mariskalak eta Mauleko Ladron beaumontarrak kontaktuak hasi zituzten, inbasioa ekiditen saiatzeko. Alferrik, ordea, Gaztelako erregearen asmoak irmoak baitziren.
- 1976 – Alberto Soliño Mazas pasaitarra hil zuen Eibarren kalez jantzitako guardia zibil batek.
- 1977 – Pertsona bat hil zen Armintzan, uholdeen eraginez.
- 2006 – BBVA bankuak, Texas Regional eta State National bankuak erosi zituen Estatu Batuetan.
Mundua
- 1987 – ETAk Enpetrolen aurka (egungo Repsol) enpresak El Morell herrian zuen petrolio-findegian bi bonbaz eginiko atentatua egin zuen.
- 1991 – Boris Yeltsin hautatu zuten Errusiako presidente.
- 2010 – Ameriketako Estatu Batuetako Arkansas estatuko kanpaleku batean bat-bateko uholde batek 16 pertsona hil zituen.
- 2016 – Orlandoko Pulse diskotekako sarraskian 50 lagun hil (erasotzailea barne) eta 53 zauritu ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1983ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Txomin Ezpondak jantzi zuen txapela.
Mundua
- 1963 – Donovan's Reef ("Irlandarraren Taberna") filma estreinatu zen, John Fordek zuzendu eta John Wayne, Lee Marvin, Jack Warden eta Elizabeth Allen aktoreek antzeztu zuten.
- 1967 – You Only Live Twice ("Bi Aldiz Bakarrik Bizitzen Da") filma estreinatu zen, Lewis Gilbertek zuzendu eta Sean Connery, Mie Hama, Donald Pleasence eta Akiko Wakabayashi aktoreek antzeztu zuten.
- 1981 – Raiders of the Lost Ark ("Arka Galduaren Bila") filma estreinatu zen, Steven Spielbergek zuzendu eta Harrison Ford aktoreak antzeztu zuen.
- 1987 – Predator ("Harrapakaria") filma estreinatu zen, John McTiernanek zuzendu eta Arnold Schwarzenegger aktoreak antzeztu zuen.
- 1987 – The Witches of Eastwick ("Eastwickeko Sorginak") filma estreinatu zen, George Millerk zuzendu eta Jack Nicholson, Cher, Susan Sarandon eta Michelle Pfeiffer aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 2014 – Brasilgo Munduko Futbol Txapeketari hasiera eman zitzaion.
- 2023 – Denver Nuggets taldeak lehen aldiz NBAko finala irabazi eta Nikola Jokić jokalari onena izendatu zuten.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1767 – Francisco Javier Elio, nafar militarra (h. 1822).
- 1823 – Francisco Sainz Pinto, bizkaitar margolaria (h. 1853).
- 1867 – Justin de Menditte, zuberoar idazle eta apaiza (h. 1922).
- 1917 – Juan Errandonea, nafar ikerlaria (h. 1967).
- 1923 – Juan Arza, Arza, nafar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2011).
- 1943 – Félix Ibarrondo Ugarte, gipuzkoar musikagilea.
- 1946 – Andoni Monforte, euskal abokatu eta politikari ohia.
- 1949 – Juan Ruiz Antxia, bizkaitar zinema argazkigilea.
- 1957 – Felipe Juaristi, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- 1961 – Kristian Pielhoff, gipuzkoar telebistako aurkezlea.
- 1963 – Joseba Gabilondo, euskal idazlea, irakaslea eta literatura kritikaria.
- 1968 – Diego Martiartu, gipuzkoar idazlea.
- 1975 –
- 1979 – Markel Robles, bizkaitar futbolaria.
- 1982 – Nagore Tolosa, gipuzkoar itzultzailea.
- 1995 – Martin Merquelanz, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 – Unai Iribar, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
- 1519 – Cosimo I.a Medici, Toskanako Duke Handia (h. 1574).
- 1577 – Paul Guldin, suitzar jesulagun, matematikari eta astronomoa (h. 1643).
- 1802 – Harriet Martineau, Ingalaterrako idazlea, ekonomilaria, soziologoa, filosofoa eta gizarte-ekintzailea (h. 1876).
- 1806 – John Augustus Roebling, Alemanian jaiotako estatubatuar ingeniari zibila (h. 1869).
- 1812 – Otto Grashof, alemaniar margolari, marrazkilari eta erretratugilea, Txileko pinturaren atzerriko aitzindaritzat hartua (h. 1876).
- 1819 – Charles Kingsley, britainiar idazlea (h. 1875).
- 1827 – Johanna Spyri, suitzar idazlea (h. 1901).
- 1842 – Rikard Nordraak, norvegiar musikagilea (h. 1866).
- 1843 – David Gill, britainiar astronomoa (h. 1914).
- 1844 – Klaus Berntsen, Danimarkako lehen ministroa (h. 1927).
- 1847 – Teodosio Vesteiro, galiziar kazetari, idazle eta musika irakaslea (h. 1876).
- 1850 – Carl Skånberg, suediar margolaria (h. 1883).
- 1857 – Kate Lester , britainiar aktorea (h. 1924)
- 1865 – E. Lilian Todd, estatubatuar asmatzailea, zenbait aeroplanoren diseinatzailea (h. 1937).
- 1872 – Manuel Uruchurtu, RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko mexikar abokatu eta politikaria (h. 1912).
- 1876 – María Gay, kataluniar mezzosopranoa (h. 1943).
- 1878 –
- James Oliver Curwood, estatubatuar eleberrigile eta kazetaria (h. 1927).
- Isabel Oyarzábal, espainiar itzultzailea, kazetaria, idazlea, aktorea eta diplomatikoa (h. 1974).
- 1889 – Fritz Albert Lipmann, alemaniar-estatubatuar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1986).
- 1890 – Egon Schiele, austriar margolaria (h. 1918).
- 1892 – Djuna Barnes, estatubatuar idazlea (h. 1982).
- 1894 - Leonor Izquierdo, Antonio Machado poeta andaluziarraren emaztea (h. 1912).
- 1897 –
- Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1977).
- Alexander Tansman, poloniar-frantziar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea (h. 1986).
- 1899 – Anni Albers, alemaniar ehungintzako-diseinatzailea, margolaria eta diseinatzailea (h. 1994).
- 1900 – María Soriano Llorente, espainiar maistra, Adimen Anormalen Patronatuko Eskola Nagusiko zuzendaria (h. 1996).
- 1905 – Amelia de la Torre, espainiar aktorea (h. 1987).
- 1907 – Otto Skorzeny, austriar Waffen-SSko kidea (h. 1975).
- 1912 – Eva Crane, erleen eta erlezaintzaren ikertzailea (h. 2007).
- 1913 – Elisabeth Eidenbenz, suitzar irakasle eta erizaina, Elneko amaberrien etxea sortzeagatik ezaguna (h. 2011).
- 1915 – David Rockefeller, estatubatuar finantzaria (h. 2017).
- 1919 – Ahmed Abdallah, Komoreetako lehenbiziko presidentea (h. 1989).
- 1921 – Luis García Berlanga, espainiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (h. 2010).
- 1922 – Margherita Hack, italiar astrifisikoa, zientzialaria eta aktibista (h. 2013).
- 1924 – George H. W. Bush, Ameriketako Estatu Batuetako 41. Presidentea (h. 2018).
- 1926 – Amadeo Carrizo, argentinar futbol-atezaina (h. 2020).
- 1929 – Anne Frank, alemaniar judua, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela (h. 1945).
- 1930 – Barbara Clementine Harris, etatubatuar apezpikua, Komunio Anglikanoan apezpiku ordenatu zen historiako lehen emakumea (h. 2020).
- 1932 – Mamo Wolde, etiopiar atleta, nazioarteko mailan distantzia luzean arrakasta lortu zuen Afrikako lehen korrikalaria (h. 2002).
- 1937 – Vladimir Arnold, munduko matematikari emankorrenetako bat (h. 2010).
- 1940 – Albert Razin, udmurt ekintzaile publiko eta erlijiosoa (h. 2019).
- 1941 –
- Chick Corea, estatubatuar jazz-musikako piano-jotzailea (h. 2021).
- Reg Presley, ingeles abeslaria, The Troggs taldeko kidea (h. 2013).
- 1942 – Bert Sakmann, alemaniar sendagilea, 1991ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1946 – Mekere Morauta, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (h. 2020).
- 1947 – Juan Madrid, espainiar polizia eleberri idazle emankorra, kazetaria eta gidoilaria.
- 1948 – István Sándorfi, hungariar margolaria (h. 2007).
- 1949 – Ryohei Suzuki, japoniar futbolaria.
- 1950 – Teresa Freixes, kataluniar legelaria.
- 1952 – Cornelia Hanisch, florete modalitateko alemaniar eskrimalari ohia.
- 1959 – Juan Antonio San Epifanio, Epi, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1960 – Joe Kopicki, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, Caja Bilbaon aritutakoa.
- 1962 – Matilde Asensi, espainiar idazle eta kazetaria.
- 1963 – Mimoza Ahmeti, albaniar poeta, idazlea eta politikaria.
- 1967 –
- Icíar Bollaín, espainiar aktorea eta zinema-zuzendaria.
- Aída Gómez, espainiar dantza-zuzendaria, koreografoa, dantzaria, irakaslea eta diseinatzailea.
- 1977 –
- Kiyomitsu Kobari, japoniar futbolari ohia.
- Ana Tijoux, franko-txiletar rap-abeslaria eta abestigilea.
- 1979 – Àlex Mumbrú, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- 1980 – Denys Monastyrsky, ukrainar abokatu eta politikaria (h. 2023).
- 1981 –
- Klemen Lavrič, esloveniar futbolari ohia.
- Adriana Lima, brasildar modeloa.
- 1983 – Bryan Habana, hegoafrikar errugbi jokalari ohia.
- 1984 – Bruno Soriano, espainiar futbolaria.
- 1985 – Dave Franco, estatubatuar aktorea.
- 1986 –
- Mario Casas, galiziar aktorea.
- Alicia Liu, taiwandar modelo eta telebistako pertsonaia.
- Rozalén, espainiar abeslari eta kantautorea.
- 1989 – Ibrahim Jeilan, etiopiar atleta.
- 1992 –
- Poppy Cleall, ingeles errugbilaria.
- Philippe Coutinho, brasildar futbolaria.
- 1993 – Sergio Mendigutxia, asturiar futbolaria.
- 2000 – Olga Carmona, espainiar futbolaria.
- 2006 – Francisca Aronsson, suediar-perutar aktorea, abeslaria eta modeloa.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1358 – Joanes Aragoikoa, Aragoiko infante, Elxeko jauna eta Bizkaiko jaunagaia (j. 1330).
- 1859 – Martin Goihetxe, euskal idazlea eta apaiza (j. 1791).
- 1888 – Julian Buztintza, bizkaitar emigratzailea, lur-neurtzaile eta politikaria Argentinan, Rosarion (j. 1827).
- 1933 – Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala, bostgarren Valdespinako markesa, gipuzkoar militar eta politikaria (j. 1848).
- 1953 – Juan Usabiaga, gipuzkoar politikari eta ingeniaria, Zaragozan (j. 1879).
- 1957 – Ángel Álvarez de Miranda, arabar erlijio-historialaria, Madrilen (j. 1915).
- 1977 – Epifanio Fernández, gipuzkoar futbolaria (j. 1919).
- 1988 – Miguel Javier Urmeneta, nafar militar, politikari eta euskaltzalea eta Iruñeko alkatea (j. 1915).
- 2007 – Marcelo Mendiharat, baxenafar apaiza, Montevideon (j. 1914).
- 2013 – Gontzal Díez, gaztelaniazko bilbotar kazetaria, idazlea, arte kritikaria eta poeta (j. 1961).
Mundua
- 816 – Leon III.a, Aita santua (j. 750).
- 1124 – Hassan-i Sabbah, ismaildar buruzagia, Erdi Aroko nizarien estatua sortu zuena (j. c. 1034).
- 1351 – Joana Nuñez Larakoa, Larako eta Albarracingo andrea.
- 1578 – Kōsaka Danjō Masanobu, Sengoku aroako samurai japoniarra (j. 1527).
- 1675 – Karlos Emanuel II.a Savoiakoa, Savoiako dukea (j. 1634).
- 1697 – Ann Baynard, britainiar filosofo naturala eta debozioaren eredua (j. 1672).
- 1734 – James Fitz-James (Berwickeko I. dukea), Frantziako mariskala (j. 1670).
- 1759 – William Collins, ingeles olerkaria (j. 1721).
- 1816 – Pierre Augereau, frantziar jenerala (j. 1757).
- 1852 – Xavier de Maistre, savoiar militar eta idazlea (j. 1763).
- 1872 – Thomas C. Jerdon, britainiar mediku, zoologo eta botanikaria (j. 1811).
- 1875 – Julián Castro Contreras, Venezuelako presidentea.
- 1876 – Teodosio Vesteiro, galiziar kazetari, idazle eta musika irakaslea (j. 1847).
- 1878 –
- William Cullen Bryant, estatubatuar olerkari eta kazetaria (j. 1794).
- Jurgi V.a Hannoverkoa, azken Hannoverko erregea (j. 1819).
- 1880 – José Ruperto Monagas, Venezuelako presidentea (j. 1831).
- 1912 – Frédéric Passy, frantziar politikaria, ekonomilaria eta bakezalea (j. 1821).
- 1922 – Wolfgang Kapp, prusiar funtzionario eta kazetaria (j. 1858).
- 1932 – Theo Heemskerk, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1852).
- 1936 – Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (j. 1874).
- 1937 –
- Mikhail Tukhatxevski, sobietar mariskala (j. 1893).
- Maria Ulianova, errusiar militante boltxebikea, Vladimir Leninen arreba gazteena (j. 1878).
- 1940 – William Lashly, Robert Falcon Scott-en Antartikarako bi espedizioetan parte hartu zuen Royal Navyeko marinel ingelesa (j. 1867).
- 1950 – Alfredo Arrieta Vaccaro, argentinar militar eta politikari peronista (j. 1891).
- 1958 – Olivier Weber, frantziar idazlea eta kazetaria.
- 1962 – John Ireland, ingeles musikagilea (j. 1879).
- 1963 –
- Andrew Cunningham, Erresuma Batuko almirantea (j. 1883).
- Medgar Evers, giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista, eraila (j. 1925).
- 1966 – Hermann Scherchen, alemaniar orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea (j. 1891).
- 1968 – Herbert Read, ingeles arte-historialari, olerkari, literatura-kritikari, filosofo eta anarkista (j. 1893).
- 1969 – Aleksandr Deineka, sobietar margolari, artista grafiko eta eskultorea (j. 1899).
- 1972 –
- Ludwig von Bertalanffi, austriar biologo eta epistemologoa (j. 1901).
- Ada Hitchins, britainiar kimikaria (j. 1891).
- Raquel Payá, valentziar pedagogoa (j. 1918).
- 1974 – André Marie, Frantziako lehen ministroa (j. 1897).
- 1980 – Egon Pearson, ingeles estatistikaria (j. 1895).
- 1982 –
- Karl von Frisch, austriar zoologoa (j. 1886).
- Marie Rambert, poloniar jatorriko ingeles dantzari eta ballet-zuzendaria (j. 1888).
- 1983 – Norma Shearer, quebectar aktorea (j. 1902).
- 1992 – Serge Daney, frantziar kazetari eta zinema-kritikaria (j. 1944).
- 1995 – Arturo Benedetti Michelangeli, italiar piano-jotzailea (j. 1920).
- 1997 – Bulat Xalvovitx Okudzhava, errusiar idazle eta kantaria (j. 1924).
- 1998an desagertua – Éric Tabarly, bretainiar itsasgizona (j. 1931).
- 2001 – Paula Wiesinger, italiar alpinista eta eskiatzailea (j. 1907).
- 2003 – Gregory Peck, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- 2006 – György Ligeti, hungariar-austriar musikagilea (j. 1923).
- 2007 – Dolors Vives Rodón, hegazkin pilotu katalana, aitzindaria Espainiako abiazioan (j. 1908).
- 2009 – Félix Malloum, Txadeko presidentea (j. 1932).
- 2010 – Anne Chapman, frantziar-estatubatuar antropologoa (j. 1922).
- 2011 – Kati-Claudia Fofonoff, finlandiar poeta, itzultzailea eta idazlea (j. 1947).
- 2012 –
- Sheikh Mukhtar Mohamed Hussein, Somaliako behin-behineko presidentea (j. 1912).
- Elinor Ostrom, estatubatuar politologoa, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1933).
- 2013 –
- Jiroemon Kimura, 116 urte eta 54 egun bizi izan zen japoniarra, bere garaian momentuko munduko pertsonarik nagusiena (j. 1897).
- José de Lima, brasildar elizgizona (j. 1924).
- 2015 – Pierre Dolbeault, frantziar matematikaria (j. 1924).
- 2022 –
- Phil Bennett, galestar errugbilaria (j. 1948).
- – Philip Baker Hall, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- 2023 –
- Silvio Berlusconi, Il Cavaliere, Italiako lehen ministroa eta Europako Kontseiluko presidentea (j. 1936).
- John Romita Sr., estatubatuar komikigilea (j. 1930).
- Treat Williams, estatubatuar aktorea (j. 1951).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Bidari/Bidane, Zoharte/Zohar eta Zohargi.
- Haurren Lanaren Aurkako Mundu Eguna