Ekainaren 24
Ekainaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamabosgarren eguna da, 176garrena bisurteetan. 190 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1571 – Migel Lopez Legazpikoa zumarragar esploratzaileak Manila hiri filipinarra fundatu zuen.
- 1607 – Aurpegia estalitako hamabi zaldunek Donibane Lohizuneko herritarrak jipoitu zituzten. Erasoaren jatorrian Urruñako Urtubia jauntxoaren eta Donibane Lohizuneko agintarien arteko liskarrak zeuden, portuaren eta Ziburuko zubiaren eskumenak tarteko.
Mundua
- 1497 – Ingelesek Michael An Gof eta Thomas Flamank matxinatu kornuallestarrak urkatu zituzten.
- 1894 – Lyonen Sante Geronimo Caserio anarkista italiarrak Frantziako presidente Marie François Sadi Carnot hil zuen, jendaurreko ekitaldi batean bularrean labana sartuta.
- 1910 – Anonima Lombarda Fabbrica Automobili edo A.L.F.A. automobil etxe italiarra sortu zen, geroago Alfa Romeo izena hartuko zuena.
- 1948 – Gerra hotza: Berlingo Blokeoari hasiera eman zitzaion.
- 1983 – Sally Ride, lehenengo emakume estatubatuarra espazioan, Lurrera itzuli zen.
- 1994 – Austriak, Suediak eta Finlandiak Europar Batasunean sartzeko ituna sinatu zuten.
- 2004 – New York (Estatu Batuak): heriotza zigorra konstituzioaren aurkakotzat jo zuten.
- 2010 –
- Pertsona bat hil zen Greziako barne ministerioan jarritako lehergailu baten eraginez.
- 13 pertsona hil ziren Castelldefelsen (Katalunia) tren batek harrapatuta.
- 2022 – Melillako sarraskia: 40 hildako inguru Nador eta Melilla artean, muga zeharkatzen saiatzen ari zirela.
Arte eta kultura
Mundua
- 1950 – The White Tower ("Dorre Txuria") filma estreinatu zen, Ted Tetzlaffek zuzendu eta Glenn Ford, Alida Valli, Claude Rains, Oscar Homolka, Lloyd Bridges eta Cedric Hardwicke aktoreek antzeztu zuten.
- 1954 – The Caine Mutiny ("Caine Ontziko Matxinada") filma estreinatu zen, Edward Dmytrykek zuzendu eta Humphrey Bogart, José Ferrer, Van Johnson eta Fred MacMurray aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1964 – The Masque of the Red Death ("Heriotz Gorriaren Mozorroa") filma estreinatu zen, Roger Cormanek zuzendu eta Vincent Price, Hazel Court eta Jane Asher aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1981 – For Your Eyes Only ("Zure Begientzako Bakarrik") filma estreinatu zen, John Glenek zuzendu eta Roger Moore, Julian Glover, Carole Bouquet, Chaim Topol eta Lynn-Holly Johnson aktoreek antzeztu zutelarik.
Kirolak
Mundua
- 2010 – Wimbledon txapelketako Mahut-Isner partida tenisaren historiako partidarik luzeena bilakatu zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1343 – Joana Frantziakoa, Nafarroako erregina ezkontidea (h. 1373).
- 1600 – Juan Palafox, euskal apezpiku eta politikaria (h. 1659).
- 1606 – Gabriel Espartza Perez de Izurdiaga, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (h. 1686).
- 1682 – Juan José Bertiz, nafar funtzionarioa, Yucatángo gobernadore izandakoa (h. 1738).
- 1785 – Juan de la Granja, bizkaitar enpresaburu eta diplomazialaria (h. 1853).
- 1802 – Bruno Villarreal, arabar jeneral karlista (h. 1860).
- 1878 – Miguel Otamendi, gipuzkoar ingeniaria (h. 1958).
- 1891 – Juan Bautista Azkarate, Mondragonés, gipuzkoar pilotaria (h. 1965).
- 1894 – Bedita Larrakoetxea, bizkaitar idazlea eta itzultzailea (h. 1990).
- 1896 – Juana Tejedor Garrastazu, 108 urte eta 336 egun bizi izandako euskal herritarra (h. 2005).
- 1901 –
- Juan Antonio Ansaldo, gipuzkoar aristokrata eta militarra, Espainiako Armadako hegazkinlaria (h. 1958).
- Juan Urkizu, euskal herritar futbolaria (h. 1982).
- 1904 – Ángel Garma, bizkaitar psikiatra eta psikoanalista (h. 1993).
- 1917 – Juan Maria Araluze, bizkaitar notario eta politikaria (h. 1976).
- 1924 – Juan Bautista Adarraga, euskal atleta eta ingeniaria (h. 1996).
- 1925 – Miren Arantzazu Goñi, gipuzkoar etnografoa (h. 2017).
- 1946 – Alfonso Fanjul, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1950 – Teresa Toda, euskal kazetaria, Porto Alegren.
- 1951 – Evaristo De los Reyes Moreno, Euskal Herrian aritutako andaluziar musikagilea, Sanlúcar de Barramedan.
- 1952 - Koro Mariezkurrena Gastearena, gipuzkoar arkeozoologoa.
- 1957 –
- Kike Turmix, debar-bilbotar rock abeslari eta musika sustatzailea (h. 2005).
- Pilar Unzalu, arabar politikaria (h. 2021).
- 1962 – Javier Ubanell, nafar pilotari ohia.
- 1967 – Antonio Caballero, gipuzkoar boxeolari amateur ohia.
- 1970 – Goizalde Núñez, bizkaitar aktorea.
- 1974 – Estibaliz Armendaritz, nafar arraunlari paralinpikoa.
- 1980 –
- Jon Altuna, gipuzkoar futbolari ohia.
- Nora Arbelbide, euskal idazle eta Berria egunkariko kazetaria.
- Arantza Ezenarro, gipuzkoar opera abeslaria, sopranoa.
- 1987 – Jon Gaizka Apraiz, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 – Joseba Zaldua, gipuzkoar futbolaria.
- 1996 –
- Alaia Belaunzaran Arruabarrena, gipuzkoar harpista.
- Nicolás Quijera, nafar atleta, jaurtiketan aditua.
- 2004 – Ainhoa Azpitarte, bizkaitar abeslaria, futbolaria eta aktorea.
Mundua
- 1081 – Urraka Gaztelakoa, Leon eta Gaztelako erregina (h. 1126).
- 1310 – Filipa Hainautekoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (h. 1369).
- 1386 – San Joan Capistranokoa, italiar santu katolikoa (h. 1456).
- 1535 – Joana Austriakoa, Espainiako infanta, Austriako artxidukesa, Portugalgo printzesa ezkontidea eta Espainiako erregeordea (h. 1573).
- 1542 – San Joan Gurutzekoa, espainiar fraidea, Espainiako Urrezko Mendeko poeta (h. 1591).
- 1616 – Ferdinand Bol, herbeheretar margolari, grabatzaile eta marrazkilaria (h. 1680).
- 1777 – Sir John Ross, eskoziar itsasgizona eta esploratzailea (h. 1856).
- 1783 – Johan Heinrich von Thünen, alemaniar ekonomialaria (h. 1850).
- 1784 – Juan Antonio Lavalleja, Uruguaiko abertzalea (h. 1853).
- 1788 – Thomas Blanchard, estatubatuar asmatzaile emankorra (h. 1864).
- 1789 – Silvio Pellico, italiar idazlea (h. 1854).
- 1796 – Charles Cousin-Montauban, Frantziako lehen ministroa (h. 1878).
- 1803 – Juan Bravo Murillo, Espainiako Elisabet II.aren garaietan Ministro-Kontseiluaren Presidentea (h. 1873).
- 1838 – Jan Matejko, poloniar margolaria (h. 1893).
- 1840 – Émile Duclaux, frantziar biokimikaria (h. 1904).
- 1842 – Ambrose Bierce, estatubatuar idazlea.
- 1850 – Horatio Herbert Kitchener, Kitchenerreko 1. kondea, ingeles militar eta politikaria (h. 1916).
- 1860 –
- Juan González Arintero, espainiar domingotarra, teologoa eta zientzia gizona (h. 1928).
- Maria de las Mercedes Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1878).
- 1865 – Robert Henri, estatubatuar margolaria (h. 1929).
- 1869 – Caroline Furness, estatubatuar astronomoa (h. 1936).
- 1870 – Edwin Foster Coddington, estatubatuar astronomoa (h. 1950).
- 1883 –
- Victor Franz Hess, austriar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (h. 1964).
- Jean Metzinger, frantziar margolaria eta idazlea (h. 1956).
- 1887 – Amalia de Isaura, espainiar antzerki eta zinemako kupletista eta aktorea (h. 1971).
- 1888 – Gerrit Rietveld, herbeheretar altzari-diseinatzaile eta arkitektoa (h. 1964).
- 1895 –
- Jack Dempsey, estatubatuar boxeolaria (h. 1983).
- Ángeles Ottein, espainiar sopranoa (h. 1981).
- 1904 – Matilde Landa, Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militante nabarmena (h. 1942).
- 1911 –
- Juan Manuel Fangio, 1 Formulako argentinar gidaria, historiako onenetakoa (h. 1995).
- Ernesto Sabato, argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea (h. 2011).
- 1913 – Gustave Deloor, flandriar txirrindularia (h. 2002).
- 1914 – Luis Sánchez Agesta, espainiar legelaria, historialaria eta politikaria (h. 1997).
- 1915 – Fred Hoyle, ingeles astronomoa eta matematikaria (h. 2001).
- 1917 – Joan Clarke, ingeles kriptoanalista eta numismatikaria, Bigarren Mundu Gerran Bletchleyen egin zituen kode-deszifratzaile lanengatik ezaguna (h. 1996).
- 1923 – Yves Bonnefoy, frantziar poeta (h. 2016).
- 1924 – Kurt Furgler, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2008).
- 1925 – Masanori Tokita, japoniar futbolaria (h. 2004).
- 1927 – Martin Lewis Perl, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (h. 2014).
- 1929 –
- Jean-Baptiste Hachème, Dahomeyko presidentea (h. 1998).
- Carolyn Shoemaker, estatubatuar astronomoa, gizabanako batek aurkitutako kometa gehienen errekorra edukitakoa (h. 2021).
- 1930 – Claude Chabrol, frantziar zinema zuzendaria (h. 2010).
- 1932 –
- Margit Korondi, hungariar gimnasta (h. 2022).
- David McTaggart, kanadar ekologista, Greenpeace taldearen sortzaileetako bat (h. 2001).
- 1933 – Sam Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2021).
- 1934 – Maria Carta, sardiniar abeslari eta idazlea (h. 1994).
- 1938 –
- Lawrence Block, eleberri beltzen estatubatuar idazlea.
- Abulfaz Elxibei, Azerbaijango presidentea (h. 2000).
- 1940 –
- Vittorio Storaro, italiar zinema argazkilaria.
- Claude Vasconi, frantziar arkitektoa (h. 2009).
- 1941 – Julia Kristeva, bulgariar filosofoa.
- 1942 –
- Antoine Berman, frantziar filosofoa, hizkuntzalaria eta itzulpen ikasketen teorialari eta kritikoa (h. 1991).
- Eduardo Frei Ruiz-Tagle, Txileko presidente ohia.
- 1944 –
- Jeff Beck, blues zein rock musikako britainiar gitarra-jotzailea (h. 2023).
- Petra Martínez, espainiar aktorea eta zuzendaria.
- Chris Wood, ingeles musikaria, Traffic taldeko kide sortzailea (h. 1983).
- 1948 – Armando Calderón Sol, El Salvadorko presidentea (h. 2017).
- 1950 – Moshe Ya'alon, israeldar politikaria.
- 1953 –
- William E. Moerner, estatubatuar fisikari-kimikaria, 2014ko Kimikako Nobel Saria.
- Mar Villaespesa, espainiar filologoa, historialaria, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioa.
- 1954 – Mark Edmondson, australiar tenislari ohia.
- 1955 – Gustavo Bazterrica, argentinar musikari, musikagile eta gitarrista.
- 1958 – Tom Lister, Jr., estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1959 – Celia Sánchez-Ramos, espainiar farmazialari eta ikertzailea.
- 1961 –
- Sylvie Fleury, suitzar pop artista garaikidea.
- Iain Glen, eskoziar aktorea.
- Rebecca Solnit, estatubatuar idazle, historialari eta aktibista.
- 1965 – Vladimir Luxuria, italiar emakumezko aktore, idazle, politikari eta telebista aurkezle transgeneroa.
- 1970 –
- Silvia Bel, kataluniar aktorea.
- Daniel Sánchez Arévalo, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1972 – Robbie McEwen, australiar txirrindulari ohia.
- 1976 –
- Alika Kinan, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketatik bizirik ateratakoa.
- Ricardinho, brasildar futbolari ohia.
- 1977 – Amir Talai, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1978 –
- Shunsuke Nakamura, japoniar futbolaria.
- Juan Román Riquelme, argentinar futbolari ohia.
- 1983 – Sofia Mulanovich, perutar surflari ohia.
- 1984 – Javier Ambrossi, espainiar aktore, zuzendari, gidoilari eta aurkezlea.
- 1986 –
- Solange Knowles, estatubatuar abeslari, modelo eta aktorea.
- Vilija Matačiūnaitė, lituaniar abeslari eta aktorea.
- 1987 –
- Lionel Messi, argentinar futbolaria, inoizko futbolari onenetarikoa.
- Snow Tha Product, mexikar-estatubatuar rapera eta aktorea.
- 1988 – Micheal Eric, nigeriar saskibaloi jokalaria.
- 1989 – Lorena Mateo, espainiar aktorea.
- 1991 – Hiba Kamal Abu Nada, palestinar poeta, eleberrigilea, biokimikaria, aktibista feminista (h. 2023).
- 1992 –
- David Alaba, austriar futbolaria.
- Stuart Hogg, eskoziar errugbilaria.
- 1996 – Duki, argentinar raperoa.
- 2003 – Amber Dútta, italiar aktore eta dantzaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1835 – Tomas Zumalakarregi, gipuzkoar militar karlista (j. 1788).
- 1883 – Santiago Arana, bizkaitar ontzigilea, Abandoko Errepublikako alkatea eta Sabin, Luis eta Paulina Arana Goiri anai-arreben aita (j. 1823).
- 1945 – Joaquin Larregla, nafar piano-jotzaile eta musikagilea, Madrilen (j. 1865).
- 1970 – Pilar Zubiaurre, gaztelaniazko idazle, feminista eta piano jotzaile bizkaitarra, Mexiko Hirian (j. 1884).
- 1983 – Jesús Prados Arrarte, bizkaitar ekonomialaria, Madrilen (j. 1909).
- 1990 – Angelita Bilbao Bilbao, bizkaitar ekintzaile politiko abertzalea, Buenos Airesen (j. 1903).
- 1997 – Dina Bilbao, euskal triatleta aitzindaria, Karibe itsasoan desagertua (j. 1960).
- 1998 – Nicanor Sagardui, Athleticeko futbolaria (j. 1931).
- 2015 – Periko Solabarria, bizkaitar apaiza eta ezker abertzaleko politikaria (j. 1930).
- 2017 – Alberto Zerain, euskal mendizalea, Everest mendia igo zuen lehen arabarra (j. 1961).
- 2018 – Alfredo Irusta Irusta, euskal herritar txirrindularia (j. 1934).
- 2019 – Pilar Gartziandia, Espainiako Gerra Zibileko tolosar emakume errepresaliatua (j. 1919).
- 2021 – Joseba Urizar, bizkaitar idazlea (j. 1964).
Mundua
- 1241 – Ivan Asen II.a Bulgariakoa, Bulgariako enperadorea (tsarra).
- 1322 – Mateo I.a Visconti, italiar aristokrata (j. 1250).
- 1497 –
- Michael An Gof, matxinatu kornuallestarra.
- Thomas Flamank, kornuallestar abokatu matxinatua.
- 1519 – Lucrezia Borgia, Borgia familia boteretsuko kidea eta Alexandro VI.a aita sainduaren alaba (j. 1480).
- 1554 – Feliciano de Silva, espainiar idazlea.
- 1615 – Katagiri Katsumoto, japoniar samuraia (j. 1556).
- 1724 – Johann Theile, alemaniar musikagilea (j. 1646).
- 1768 – Maria Leszczyńska, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1703).
- 1798 – Rigas Velestinlis, greziar idazle eta iraultzailea (j. 1757).
- 1860 – Jerôme Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, Westfaliako erregea (j. 1784).
- 1875 – Henri Labrouste, frantziar arkitektoa (j. 1801).
- 1879 – Manuel de la Serna y Hernández Pinzón, espainiar militarra, Euskal Herrian karlisten aurka aritutakoa (j. 1804).
- 1880 – Jules Lissajous, frantziar fisikaria (j. 1822).
- 1894 – George Peter Alexander Healy, estatubatuar erretratuen margolaria (j. 1813).
- 1908 – Grover Cleveland, Ameriketako Estatu Batuetako 22.Presidentea (j. 1837).
- 1922 – Walther Rathenau, alemaniar politikaria, industrialaria eta filosofoa (j. 1867).
- 1923 – Edith Södergran, suediar hiztuneko finlandiar poeta, XX. mendeko eskandinabiar poeta nagusienetakoa (j. 1892).
- 1932 – Jean-Joseph Saroïhandy, frantziar hizkuntzalaria (j. 1867).
- 1935ean, abizazio-istripuan:
- Carlos Gardel, argentinar tango abeslaria (j. 1887?/1890?).
- Alfredo Le Pera, argentinar legelaria, idazlea, gidoilaria, itzultzailea, eta kazetaria.
- 1939 – Maria Gordon, eskoziar geologo eta paleontologoa (j. 1864).
- 1940 – Joseph Meister, amorruaren txertoa lehenengoz hartu zuen gizakia eta infekzio horri arrakastaz aurre egin zion lehena (j. 1876).
- 1944 – Hubert Loutsch, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1878).
- 1945 – José Gutiérrez Solana, espainiar margolaria eta idazlea (j. 1886).
- 1957 – František Kupka, txekiar margolari eta artista grafikoa (j. 1871).
- 1964 – Stuart Davis, estatubatuar margolaria eta marrazkigilea, Ameriketako arte abstraktuaren aitzindaritzat hartua (j. 1892).
- 1973 - Mary Carr, estatubatuar aktorea (j. 1874).
- 1975 – Elizabeth Lee Hazen, estatubatuar fisiologo eta mikrobiologoa (j. 1885).
- 1978 – Mstislav Keldyx, matematika eta mekanikaren esparruetako sobietar zientzialaria (j. 1911).
- 1980 –
- V. V. Giri, Indiako 4. presidentea (j. 1894).
- Boris Kaufman, errusiar jatorriko argazki-zuzendaria (j. 1906).
- 1982 – Ángel Nicolás Acha, paraguaitar apaiza (j. 1930).
- 1986 – Rex Warner, ingeles idazle eta itzultzailea (j. 1905).
- 1987 – Jackie Gleason, estatubatuar komediantea, aktorea eta musikagilea (j. 1916).
- 1988 – Juan Manuel Díaz-Caneja, espainiar margolaria (j. 1905).
- 1990 – Germán Suárez Flamerich, Venezuelako presidentea (j. 1907).
- 1991 – Rufino Tamayo, mexikar pintorea (j. 1899).
- 2000 – Rodrigo, cuarteto musika motako argentinar abeslaria (j. 1973).
- 2002 – Pierre Werner, Luxenburgoko lehen ministroa eta Europar Batasunaren sorreran pertsona nabarmena (j. 1913).
- 2007 – Chris Benoit, kanadar borrokalaria, emaztea eta semea hil ondoren bere buruaz beste eginda (j. 1967).
- 2008 – Leonid Hurwicz, estatubatuar ekonomilaria, 2007ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1917).
- 2009 – Robèrt Lafont, okzitanierazko idazlea, antzerkigilea, poeta eta hizkuntzalaria (j. 1923).
- 2011 – Laura Palmés, kataluniar kazetaria eta idazlea (j. 1954).
- 2013 – Emilio Colombo, Italiako lehen ministroa (j. 1920).
- 2014 –
- Ramón José Velásquez, Venezuelako presidentea (j. 1916).
- Eli Wallach, estatubatuar aktorea (j. 1915).
- 2017 –
- Mariano Galván, argentinar eskalatzailea, mendizale eta mendi-gidari profesionala (j. 1980).
- Victòria Pujolar Amat, kataluniar errepublikanoa, PSUCeko militantea eta erresistentziako ekintzailea (j. 1921).
- 2020 – Marc Fumaroli, frantziar literatura-kritikari eta saiakeragilea (j. 1932).
- 2021 –
- Benigno Aquino III.a, Filipinetako presidentea (j. 1960).
- Trần Thiện Khiêm, Hego Vietnamgo lehen ministroa (j. 1925).
Jaiak eta urteurrenak
- Donibane eguna edo San Joan eguna.
- Sehaska egutegiko izendegia: Jon, Jone, Joanes, Joan eta Joana.
Jaieguna ospatzen da ondoko herrietan:
- Araban: Agurain, Araia, Erriberagoitia, Laguardia, Lantziego (Viñaspre).
- Bizkaian: Aulesti, Atxondo, Bakio, Barakaldo, Barrika, Bedia, Bermeo, Ea, Errigoiti, Garai, Leioa, Larruskain-Amalloa, Mundaka, Muskiz, Santurtzi (San Juan), Sondika, Trapagaran, Ubide, Urduña, Zalla (Aranguren)
- Gipuzkoan: Abaltzisketa, Albiztur, Amezketa, Andoain, Arrasate, Belauntza, Eibar, Hernani, Itsasondo, Olaberria, Orio, Pasaia, Segura, Legazpi (Telleria), Tolosa, Urretxu.
- Nafarroan: Arbizu, Auritz, Barañain, Iruñea (Donibane)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.