Ekaia (aldizkaria)

Ekaia euskarazko zientzia aldizkari bat da, 1989an sortua. Natura zientziak, osasun zientziak, zientzia zehatzak eta teknologia gaiei buruzko idazlan originalak argitaratzen ditu, goi-mailako dibulgazioaren esparruan.[1]

Ekaia (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara eta eleaniztun
ArgitaletxeaEuskal Herriko Unibertsitatea
Identifikadoreak
ISSN0214-9001 eta 2444-3255
ehu.eus…, ojs.ehu.eus…, ehu.eus… eta dialnet.unirioja.es…

Aldizkariaren helburuak:

  • Zientzian eta Teknologian aurrerapenak euskaraz plazaratu
  • Euskara zientifiko-teknikoaren estandarizazioan lagundu eta arazoak konpontzen lagundu.
  • Unibertsitateko ikasle zein irakasle eta irakaskuntza ertaineko irakasleei material osagarriak eskaini.

Urtean zehar, bi ale arrunt eta ale berezi bat plazaratzen dira.

Historia

Euskal Herriko Unibertsitateak, zientzia- eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko, Ekaia aldizkaria sortu zuen 1989. urtean. Lehen saio horren iraupena laburra izan zen, eta Ekaiaren bidea 2. alean eten zen.

1995. urtean Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-talde batek, indar berriturik eta hornikuntza hobearekin, inoiz utziriko bideari berrekin zion, bateratasun terminologikoak eta kontzeptu zein aurkikuntza berrien etengabeko agerpenak horrela eskatzen dutelakoan. 1995. urtetik, Ekaia aldizkariak, 31 ale arrunt argitaratu ditu eta bost ale berezi. Gaur egun, zientzia arloko 35 pertsonak osatzen dute Ekaia aldizkaria.

Sariak

Erreferentziak

  1. «Ekaia aldizkaria. Talde editoriala» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.