Ejecutivos Agresivos
Ejecutivos Agresivos Madrilgo movida delakoan aitzindari izan zen pop rock taldea izan zen, zeinean Ignacio Gasca ''Poch'' donostiarrak jo zuen.
Ejecutivos Agresivos | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | pop musika, pop rock eta ska |
Urteak | 1979—1981 |
Poch Jaime Urrutia | |
Informazio gehigarria | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Fama lortu zuen disko bat grabatu zuten ("Mari Pili" izeneko singlea), baina ez zuten asko iraun. Honorio Herrero izeneko ekoizle batekin lan egin zuten, zeina La Charanga del Tío Honorio taldetik zetorren, eta ekoizle zen Parchís gaztetxo taldearentzat, eta ez zuen sintoniarik izan talde independente harekin[1].
Taldea desegitean kide batzuek Decima Victima eta Gabinete Caligari taldeetan aritu ziren gero. Poch-ek Derribos Arias sortu zuen.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Rural, Álvaro Corazón. «Alejo Alberdi: «Estoy harto de la expresión “movida madrileña”; la explosión fue en todas partes»» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.