Eivør Pálsdóttir
Eivør Pálsdóttir, izen artistikoa Eivør duena (Syðrugøta, Faroeak, 1983ko uztailaren 21a) abeslari faroearra da. Musika estilo ugari jorratzen ditu, rocka, jazza, folka, popa eta Europako musika klasikoa.
Eivør Pálsdóttir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Syðrugøta (en) , 1983ko uztailaren 21a (40 urte) |
Herrialdea | Faroeak Islandia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tróndur Bogason (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, egile abeslaria, autorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | herri-kanta countrya rock |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Tutl |
eivor.com | |
Faroetako balada tradizionalak hartzen ditu oinarri eta kanta gehienak faroeraz abesten baditu ere, islandieraz, norvegieraz, danieraz eta suedieraz ere baditu banaka batzuk. Azken aldian ingelesez ere egin ditu batzuk.
Biografia
Faroe uharteetako Syðrugøta herrian jaio zen. 12 urte zituela Faroetako abesbatza batekin Italian abestu zuen. eta 13 urterekin Faroetako telebistan azaldu ondoren abesti lehiaketa bat irabazi zuen. 15 urte zituela Clickhaze rock taldean sartu zen[1].
2000an bere bakarkako aurreneko diskoa atera zuen, bere izena zeramana[2]. 17 urte baino ez zituen arren dagoeneko musikari profesionala bihurtu zen. 2001ean Clickhaze taldearekin Prix Føroyar musika taldeen lehiaketa irabazi zuen[1].
2002an Reykjavikera (Islandia) joan zen musika klasikoa eta jazz musika ikastera eta Kristian Blak ekozilearen gomendioz Yggdrasil jazz taldean sartu zen[2]. Urte berean Yggdrasil-ekin eta Clickhaze-rekin disko bana atera zuen[3]. Clickhazek bira arrakastatsua egin zuen Europa iparraldeko herrialdeetan zehar; Faroeak, Suedia, Danimarka (Roskildeko jaialdia), Islandia eta Groenlandia.
Bakarkako bigarren diskoa Krákan izan zen eta Islandiako musika sarietan bi sari eskuratu zituen, abeslari onena eta kontzertu onenaren sariak hain zuzen ere. 2004an Urteko faroearra izendatua izan zen. Sari hau eskuratzen aurreneko pertsona izan zen.
Hurrengo urteetan estilo anitzetako disko ugari atera ditu eta oso famatua bihurtu da Europa iparraldeko herrialdeetan, Faroetan eta Islandian batez ere[4].
Diskografia
- Eivør Pálsdóttir (SHD 50, Tutl Records, 2000)
- Clickhaze EP (HJF 91, Tutl Records, 2002)
- Yggdrasil (HJF 88, Tutl Records, 2002)
- Krákan (12T001, 12 tónar 2003)
- Eivør (12T010, 12 tónar 2004)
- Trøllabundin (The Danish Radio Big Band-ekin batera, 2005)
- Human Child (R 60117-2, RecArt Music 2007)
- Mannabarn (R 60116-2, RecArt Music 2007, Human Child abestiaren faroerazko bertsioa)
- Eivör Live
- Undo your mind EP (Copenhagen Records, 2010)
- Larva (SHD 130, Tutl Records, 2010)
- Room (SHD145, Tutl Records, 2012)
- The Color of Dark (Ginman-ekin batera) (2014)
- Bridges (SHD155, Tutl Records, 2015)
- Slør (SHD165, Tutl Records, 2015)
- At The Heart of a Selkie (Peter Jensen eta The Danish Radio Big Band eta The Danish National Vocal Ensemble-rekin batera (SHD175, Tutl Records, 2016)
- Slør (AGs1701, Tutl Records, 2017)
- Segl (2020)
Erreferentziak
- Lejarriaga, Angel E.. (2017-04-11). «Voces de mujer: Eivør Pálsdóttir» Voces de mujer (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- (Ingelesez) Media, Faroe. «Yggdrasil» Tutl.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
- (Gaztelaniaz) «Biografía de Eivør Pálsdóttir» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).