Eitzaga (Zaldibar)

Eitzaga[1] Zaldibarko (Bizkaia) auzo bat da.

Eitzaga
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaDurangaldea
UdalerriaZaldibar
Geografia
Koordenatuak43°10′32″N 2°30′23″W
Map
Demografia
Biztanleria77 (2019ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat

Geografia

Politikoki Zaldibarko lurretan badago ere (udalerriaren ekialdean), Ermutik hurbilago dago, Ego ibarraren arro hidrografikoan.

Eitzagatik behera datorren errekak Ariola (Aixola) du izena, haranaren buruan (Elgetako lurretan) Ariolako urtegian bilduta dagoena.

Eitzaga hiru azpi-auzunetan banatu daiteke: auzune nagusia, Sallabente eta Olaerreaga.[2]

Baserriak

1886an, 16 etxek osatzen zuten Eitzaga (Sallabentekoak eta Olaerreagakoak barne): Abeletxe, Bizinai, Kondea, Palazio, Eitzagabarrenengoa, Eitzagaetxebarri, Eitzagagoikoa, Goikoerrota, Lapurriturri, Benta, Olaetxe, Olaetxetxiki, Ermitakoa, Bekoerrota, Espilla-azpi, Aresti, Olaerreagako errota, Berdengillo, Katea, Barrena, Munikola. XVIII-XIX mendeetan urari aprobetxamendu handiagoa atera nahian, argi zentralak eta tailerrak altxatu zituzten (Lakarra eta Txakarra). 1840 inguruan, Benta eta Zeladoreen Etxea altxatu ziren. Eitzagan egindako azken etxea Eitzagagoikoaren azpian dagoena da.[2]

Historia

Egoarbitza, Okillo eta Udaeta mendien magalean Aixolaerreka eta Beko erreka elkartzen dira. Gune lau honetan Eitzagako lehendabiziko baserriak altxatu ziren. Soloak, basoak eta Aixolaerrekak ematen zuen urari esker, Eitzabarrenengoa, Bizinai, Telleriazarra, Barrenazarra, Abeletxe eta urruntxoago dagoen Olaetxe sagardotegiak aurrera egin zuten.

Areitio gaina zeharkatzeko Sallabentetik Pagazubiaga bide zaharra, Eitzagan biderkatzen zen. Adar bat Elgetarako eta beste bat Goierrirako. Bide gurutze honetako jendearen joan-etorriak merkataritza ekarri zuen.

Bigarren gerra karlistak udalei zor handiak eragin zizkien. 1851-52. inguruan, herribasoak saltzeari ekin zioten (Munikola, Albizuri, Dolaramayeta, Idoizarraga eta Ibur). Zegoeneko, zeuden baserriek inguruko lurrak erosi zituzten eta txara eta basoak lurberri bihurtu zituzten. Peñafloridako kondeak ere baso ugari erosi zituen eta Kondea eta Jauregi (Palazio) armen babesean, Telleria, Eitzagaetxebarria eta ingurukoak diren Udaeta, Aresti, Munikola eta Berdengillo baserriak altxatu zituen, gero errentan jartzeko.

Baserri hauetan ohiko beharrez gain, armagintzak ere bere lekua egin zuen. Txispagintzan edo beste piezaren bat zela eta baserri gehienek jardun zuten armagintzan.

XX. mendean, Gerra zibila eta Ermuko Udalarekin izandako tirabirak dira aipagarrienak. Gerrak beldurra ekarri zuen: Santamañazarrean eta Elgetan frentea egon zen. Armagintza bertan behera laga zuten, eta baserriko lanak ere beldurrez egin behar zituzten, noiz buruan bonba bat jausiko zain.

Ermuarekin izandako tira-birak Balendin Lasuenek azaltzen digu: “Intentos de segregación del barrio de Eitzaga: Entre los año 1924 y 1926, hubo intentos de segregar el barrio de Eitzaga para anexionar a la villa de Ermua, por parte de su Ayuntamiento siendo alcalde Santiago Salaberria. Los trámites iniciados el 24 de abril de 1924 no dieron el resultado que se proponían dado que la mayoría de los vecinos de Eitzaga se manifestaron en contra. Hubo también un segundo intento de separación en el año 1957 promovido por algunos vecinos y apoyados por el ayuntamiento de Ermua, que como en la ocasión anterior resultó negativo”. (LASUEN 87: 51.or).

Mende amaieran industrializazioarekin batera etxeak hustu egin ziren. Dena lagata, urak, suak eta autopistak desagerrarazi zituen baserri ugari: Barrenzarra, Telleriazarra, Lapurriturri, Abeletxe... Industriaren pizkundeaz, kaleko dirua hobea zen, baserrikoa baino. Eitzagako seme-alabek, Ermura eta Eibarrera alde egin dute, lan bila. Aitzitik, kaletar batzuek Eitzagan leku aproposa ikusi dute txabolak egiteko. Azken urte hautetan, ortutxoa eta txabolatxoa ipini dituztenez gain bai igeltseroak, pintoreak, garraiolari eta halakoek eraikuntza kaxkar hauek altxatu dituzte.[2]

Populazioa

2010ko urtarrilaren 1eko erroldan, Eitzagak 77 biztanle zituen[3].

Bestelako jakingarriak

Eitzagan Verter Recycling zabortegia dago, non 2020ko otsailean Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gertatu zen.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Aranberri Odriozola, Fernando, 1971-. (2001). Ermua - Eitzaga ; Leku-Izenak ; Geure Izanaren Barrena. Euskaltzaindia ISBN 84-95438-04-6. PMC 60689218. (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  3. Eustat. «Biztanleria Bizkaiko biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.