Eisenstadt

Eisenstadt (hungarieraz Kismarton, kroazieraz Željezno, eslovenieraz Železno) Austriako hiria, Vienaren hegoaldean, Hungariako mugatik hurbil dagoena; 12.000 biztanle. Mahastiak ditu. Hungariako Esterhazy printzeen gaztelua (XVII-XVIII. m) eta Haydn musikagilearen etxea (museoa) hiri honetan daude.

Eisenstadt
Eisenstadt
statutory city of Austria (en) Itzuli
Esterhazy gaztelua Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Austria
EstatuaBurgenland
Izen ofizialaEisenstadt
Jatorrizko izenaEisenstadt
Posta kodea7000
Geografia
Koordenatuak47°50′44″N 16°31′24″E
Map
Azalera42,91 km²
Altuera182 m
MugakideakEisenstadt-Umgebung District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria14.476 (2018ko urtarrilaren 1a)
235 (2016)
Dentsitatea337,59 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02682
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakColmar, Bad Kissingen, Lignano Sabbiadoro, Sanuki (en) Itzuli eta Sopron
MatrikulaE
http://www.eisenstadt.at
Udaletxe Zaharra

Historia

Eisenstadt hiriaren lehenengo berriak historiaurrekoak eta erromatarren garaikoak dira. Hiri aberatsa zen XIV. mendean; Austriaren koroaren mende egon zen 1491-1648 bitarteko urteetan, eta ondoren hungariarren eskuetara igaro zen. 1920an Austriaren mende geratu zen berriro. Esterhazy printzeek gorte ospetsua eratu zuten bertan XVIII. eta XIX. mendeetan. Joseph Haydn musikagileak urte asko igaro zituen gorte hartan, kapellmeister edo orkestra-zuzendari gisa.

Klima

    Datu klimatikoak (Eisenstadt)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.8 19.7 27.4 27.2 30.8 36.1 36.4 37.0 33.7 26.4 21.9 19.8 37.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.8 5.3 10.4 15.3 20.6 23.4 25.9 25.7 20.9 14.8 7.7 4.0 14.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.4 1.3 5.5 9.9 15.1 18.1 20.2 19.8 15.3 9.8 4.3 1.1 10.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.9 -1.6 1.9 5.5 10.1 13.2 15.2 15.1 11.4 6.5 1.7 -1.2 6.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21.6 -19.8 -19.2 -4.0 -1.6 3.7 6.2 3.8 2.1 -5.3 -12.3 -17.8 -21.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 33.7 29.7 45.1 51.9 62.6 71.2 66.7 59.8 58.8 43.7 53.6 41.2 618.0
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 6.1 5.9 8.1 7.7 8.5 9.3 8.5 8.2 7.0 5.9 7.8 6.9 89.9
Elur egunak (≥ 1.0 cm) 12.3 7.6 2.8 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 2.3 6.8 32.1
Eguzki orduak 68.9 105.8 136.1 188.0 237.1 232.5 252.3 244.0 176.2 136.3 70.4 50.1 1897.7
Iturria: Central Institute for Meteorology and Geodynamics[1]

Erreferentziak

  1. Klimadaten von Österreich 1971 - 2000 - Eisenstadt. Central Institute for Meteorology and Geodynamics (Noiz kontsultatua: January 23, 2013).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.