Eino Leino

Armas Einar Leopold Lönnbohm, literaturan Eino Leino gisa ezaguna, (Paltamo, Ouluko herrialdea, 1878ko uztailaren 6a - Tuusula, 1926ko urtarrilaren 10a) finlandiar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea izan zen.[1]

Eino Leino

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArmas Einar Leopold Lönnbohm
JaiotzaPaltamo eta Hövelö (en) Itzuli, 1878ko uztailaren 6a
Herrialdea Finlandia
BizilekuaHövelö (en) Itzuli
Talde etnikoaFinn etnia
HeriotzaTuusula (en) Itzuli, 1926ko urtarrilaren 10a (47 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Freya Schoultz (en) Itzuli
Aino Kajanus (en) Itzuli  (1913 -
Hanna Laitinen (en) Itzuli  (1921 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea
Oulun Lyseon Lukio (en) Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, kazetaria, itzultzailea, antzerkigilea, idazlea eta literatura-kritikaria
Izengoitia(k)Eino Leino

IMDB: nm0500467 Musicbrainz: 890aa3df-859a-49f5-8240-a7d175fb1406 Discogs: 639945 IMSLP: Category:Leino,_Eino Allmusic: mn0002209460 Find a Grave: 91851561 Edit the value on Wikidata

Biografia

Helsinkiko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, egunkari liberaletan lan egin zuen kritikari gisa. Finlandiako alegietan oinarrituriko poema lirikoak idatzi zituen batez ere. Obra nagusiak: Maaliskuun lauluja (1896, Martxoko kantuak), Helkavirsiä (1903), Talviyö (1905, Neguko gaua), Halla (1908, Ihintza) eta Simo Hurtta (1904-1919, Simo polizia).

Estilo eta literatura garrantzia

Leino finlandiar literaturan erromantizismo nazionalaren lehen modelatzailea eta modelatzaile garrantzitsuena dela uste da. Benetan, Leinok «neoerromantizismo nazionala» terminoa sortu zuen Finlandia gaztearen talentuen obrak karakterizatzeko, hala nola Jean Sibelius konpositorea, Akseli Gallen-Kallela margolaria eta Eliel Saarinen arkitektoa.

Leinoren estiloa 35 urteko ibilbidean garatu zen. Bere lehen lanetan, baita bere bildumarik ospetsuenean ere, Helkavirsi« (1903), agerian dago Kalevala epopeia nazionalaren eragina. Bere ibilbidearen erdi aldian, Leinok munduko literatura klasikoak itzuli zituen finlandierara. Aldi berean, bere lanak hainbat generotan idazten zituen: poesia, antzerkia, saiakera, aipamenak eta kazetaritzako beste pieza batzuk. Bere lanak emozio sorta zabala hartzen du, maitasun sakonetik misantropia eta kritika mozaleraino. Azken urteetan, bizitza pertsonalean borrokatu ondoren, Leino bere gaztaroko gai erromantiko nazionaletara itzuli zen.[2]

Erreferentziak

  1. Liukkonen, Petri. «Eino Leino». Books and Writers (kirjasto.sci.fi). Finlandia: Kuusankoski Public Library.
  2. Sjöblom, Tomas. «Eight times state prizewinner». 375 humanists. Helsinki University.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.