Eiheralarre
Eiheralarre[2][lower-alpha 1] (goi-nafarreraz: Ihalar)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 3,7 kilometrora. Altuera 177 eta 1 417 metro artekoa da, eta 30,30 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 294 biztanle zituen.
Eiheralarre | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Saint-Michel | ||
Auzapeza (2001-2026) | Raymond Minondo (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64492 | ||
Herritarra | eiheralartar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°08′10″N 1°13′16″W | ||
Azalera | 30,30 km2 | ||
Garaiera | 177-1417 metro | ||
Distantzia | 3,7 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 294 (2018: −1) | ||
Dentsitatea | 9,11 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,43 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 92,2 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 64,94 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 6,84 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 3,31 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 78,6 (2010) | ||
Erabilera | % 53,84 (2011) |
Eiheralarreko erretorea izan zen Bernart Etxepare euskal idazlea hainbat urtetan.
Bertako biztanleak eiheralartarrak dira.
Izena
Eiheralarre edo Ihalar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Saint-Michel ("san mixel" ahoskatua)[3]
- okzitanieraz, gaskoieraz: Sent Miquèu ("sent mikéu" ahoskatua)[4]
- aragoieraz: Sant Miguel lo Viello ("sant migel lo biello" ahoskatua)
- gaztelaniaz: San Miguel Pie de Puerto ("san migél pie de puerto" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- (Latinez) Villa sanctis michaelis (1140)[5]
- Saint-Michel-Pied-de-Port (1140)[5]
- Sant miguel lo vieyl (1350)[5]
- (Latinez) Sancti Michaelis veteris (1545)[6]
- (Gaztelaniaz) San-Miguel-el-Viejo en Ultra Puertos (1500)[5]
- Sant-Miguel (1513)[5]
- (Frantsesez) Nive-Montagne (1792)[7]
- (Frantsesez) Saint-Michel-en-Cize (1975)[8]
- (Frantsesez) Saint-Michel-d'Orisson (1975)[8]
Geografia
Eiheralarre Beherobiko ibarran dago.
Ingurune naturala
Beherobia ibaiak udalerritik igarotzen da.
Auzoak
- Eliza
- Behizaro
- Herri
- Mendiola
- Harxuri
- Château-Pignon
- Oriun
- Honto
Demografia
|
Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
Politika
Ingurumen-politika
2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 0,2ko[9] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 0,4koa[10] izan zen.
Ondasun nabarmenak
Done Bikendi eliza eta garai napoleonikoetako gotorleku bat dira udalerriko monumentu nagusiak.
Iruditegia
- 1790ko harri landua
- 1805eko harri landua
- Ataria
- Ataria
- Ikuspegi partziala
- Eiheralarreko etxeak
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
- Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- (Frantsesez) Dechepare, Bernard (1480?-15 ). Euskaraz, inprimaturik, ezagutzen den lehen liburua. (1545). Linguae Vasconum primitiae / per dominum Bernardum Dechepare, rectorem Sancti Michaelis veteris. (Noiz kontsultatua: 2022-06-30).
- (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Don Jose Yanguas Miranda jaunek argitaratu izenak
- «Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- jarraipena. «Izenburua: Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |