Eihar frantses

Eihar frantsesa[1] edo ihar frantsesa[2] (Acer monspessulanum) Sapindaceae familiako astigar espezie da, Mediterraneo itsasoaren kostaldetatik zabaldutako[3][4] zuhaitza.

Eihar frantses
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer monspessulanum

Ezaugarriak

Tamaina ertaineko zuhaitza da, adaburua hostotsua duena, 10-15 metroko altueraraino hazten dena (oso gutxitan 20 urte arte). Enborrak, batez beste, 75 zentimetroko diametroa du, azal gris ilun eta leunarekin zuhaitz gazteetan eta finki ildaskatuta zaharretan.

Gainontzeko astigar espezieengandik, bere hosto txiki trilobulatuengatik bereizten da, modu bakoitian, 3-6 zentimetrokoak, berde ilun kolorekoak, ukitu apur bat porotsuarekin. Hostoak udazkenean erortzen dira, normalean azaro aldera.

Udaberrian loratzen da, 2-3 zentimetroko pendulu horidun loreekin. Fruituak 3 cm inguruko luzerakoak dira, eta bi hegaxkak ia paraleloak dira.

Aspiezpezieak

Espezie honek hainbat azpiespezie eta aldaera ditu. Hona hemen nagusienak:

  • Acer monspessulanum subsp. cinerascens (Boiss.) Yalt.
  • Acer monspessulanum subsp. ibericum (M.Bieb. ex Willd.) Yalt.
  • Acer monspessulanum subsp. microphyllum (Boiss.) Bornm.
  • Acer monspessulanum subsp. persicum (Pojark.) Rech.f.
  • Acer monspessulanum subsp. turcomanicum (Pojark.) Rech.f.

Erreferentziak

  1. Eihar sarrera Harluxet hiztegian
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  3. Rushforth, K. D. (1999). Trees of Britain and Europe. ISBN 0-00-220013-9.
  4. van Gelderen, C.J. & van Gelderen, D.M. (1999). Maples for Gardens: A Color Encyclopedia.

Kanpo estekak

Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.