Eider Eibar
Eider Eibar Zugazabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1980) ilustratzaile bizkaitarra ezaguna da batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik, liburu asko ilustratu baititu. Baina irudigintzaren beste zenbait esparrutan ere ibili da: animazioan, muralak margotzen, diseinuan... [1]
Eider Eibar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zornotza, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Enplegatzailea(k) | Berria |
eidereibar.eus |
Ilustratzaile ibilbidea
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta animazio ikastaroak ere egin zituen Bartzelonan. Ikasketa hauek bukatu eta ondorengo lanak oso lotuak egon dira marrazkilaritza munduarekin. [2]
2001ean argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua: Hondartzako kioskoa/The ice cream stand (Ana Urkiza, Eider Eibar. Baigorri, 2001). Hurrengoa 2005ean kaleratu zuen Ibaizabal argitaletxeak (Izeko Mirenek lagun berria du, Goio Ramosena), baita beretzat oso esperientzia berezia izan zen Egizu lo hainbat egilek sortutako lotarako ipuinekin osatutako liburua. [1] Handik aurrera urtean liburu bat baino gehiago ilustratuz egin du lan, batez ere, Haur eta Gazte Literaturan.
2009an Eider Eibarrek eta Larraitz Zuzazok Dirudi enpresa sortu zuten; diseinu grafikoan, ilustrazioetan eta animazioan aritzen den enpresa bat hain zuzen ere. [1]
Lan esanguratsuak egin dituzte bertan, esaterako, horietako batzuk dira Berri Txarrak taldeak HARIA Tour 2012-2013 bira bukatu ostean zaleei eskainitako bideoaren grabaketa, edizioa eta postprodukzioa edota Gari abeslariaren "No Space No Time" abestiaren bideokliparen edizioa eta postprodukzioa. [3]
Beste proiektuetako bat Mosu Stickers izenekoa da, haurrentzako biniloak sortzean datzana. Helburua, haurtxoen gelako paretak beraien ilustrazioekin apaintzeko aukera izatea da. [4]
Gara egunkariarekin ere lan egin du Eider Eibarrek, Katixa katu botadunaren ipuinetako marrazkiak bereak baitira. Peru Magdalena idazleak eta Eider Eibarrek Juul saria eskuratu zuten lan harekin. Horrez gain, Munduko loreak mapa ere sortu zuen egunkariarekin batera banatu zena. [3] [5]
Eider Eibar Haur eta Gazte Literaturan eginiko ilustrazioengatik ezaguna den arren, 2015ean Barrukoa izeneko album mutua kaleratu zuen, publiko helduagoari zuzendua eta lehen aldiz bakarka eginikoa, ilustrazioak soilik dituen liburua. Album honen bitartez bidaia bat kontatu nahi izan du, irudi bakoitzak istorio bat izanik. Xehetasun handiz landutako ilustrazioak dira eta bakoitzak bere izaera propioa hartzen du. Euskal Idazleen Elkartean eginiko elkarrizketan(2015) azaldutako moduan hitzik gabe kontatutako lan honek indar handia eman dio Eibarri, aurrerapauso handia suposatu baitio bakarkako lan honek. [6]
Album mutu horretako ilustrazioekin erakusketa ere muntatu zuen Gasteizko Zuloa liburu-dendan. [7]
Ilustrazio teknika
Berak dioenez hasieratik eduki du marrazteko grina, aske sentitzen delako eta bere pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko hizkuntza moduko bat dela pentsatzen duelako.[1]
Lehenengo, arkatzarekin nahi duena markatzen du eta geroago, irudia bera osatzen du, margotuz. Kolorearen aukeraketari dagokionez, umoreak eta egunak eragina dutela aipatzen du eta momentuan eroso sentiarazten duten koloreak hautatzen dituela ere badio.
Bere estiloa oso borobila, gozoa eta lasaia dela dute iritzi askok. Asko gustatzen zaio forma leunak egitea eta baita mugimendua islatzea ere. Pertsonaiak, espresioak eta formak asko lantzen ditu. Askotan, haurren azalean jartzen da eta haurrak bere irudia nola interpretatuko lukeen pentsatzen du. [1]
Tailerrak
Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna, maiatzak 21ean. (2016) Bilbo,(Bizkaia plaza). Publiko familiarra. Mural modular baten sorrera. [8].
Erakusketak
- 2013 — Ilustratzailearen txokoa: Eider Eibar., Aiete Kultur Etxea , 2013ko otsailaren 5etik maiatzaren 12ra, Donostia[9]
- 2015 — Eider Eibar Kipulala Lugaritz Kultur Etxea , 2015eko martxoaren 6tik apirila 24ra, Donostia[10][11]
Erakusketa honetan oinarritzen da XIV. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2015[12]
- 2015 — Eider Eibar: Barrukoa kanpotik, 2015eko irailaren 12tik irailaren 30ra, Amorebieta [14]
- 2015-2016 — Eider Eibar: Barrukoa kanpotik, 2015eko azaroaren 27tik 2016tik urtarrila arte, Durango [15]
- 2016 — Eider Eibar Kapulana bat zintzilik Miren Amurizarenkin, 2016ko urtarrilaren 22tik urtarrilaren 30ra,[16]
Sariak
- XXX. Lizardi Saria 2011,Zarauzko Udala. Ez dago argi, Idoia Etxeberriarekin lanagatik.
Lanak
Liburuak
Asko dira Eider Eibarrek ilustratutako liburuak. Hauek dira azken urteetan argitaratu dituenak:
- Pirata Ximon, Josu Waliñorena (Aizkorri, 2012)
- Katixa katu botaduraren abenturak, Peru Magdalenarena (Gara, 2012)
- Gure etxea, Ruben Ruizena (Erein, 2012)
- Gaua balkoian, Leire Bilbaorena (Mezulari, 2012)
- Kaiuko bat elurretan, Lourdes Unzuetarena (Elkar, 2013)
- Dragoi urdin bat, Toti Martinez de Lezearena (Erein, 2013)
- Maddalenen usaina, Yolanda Arrietarena (Ibaizabal, 2014)
- Amalia eta Amelia, Castillo Suarezena (Denonartean, 2014)
- Errotondan bueltaka, Leire Bilbaorena (Elkar, 2015)
- Barrukoa, Eider Eibar (EDO!, 2015)[17]
- Kartoizko kaja, Paddy Rekalde (Elkar, 2016)
Bideojokoak
- Maeiour bideojokoa Josu Cobelorekin elkarlanean (2022)[18]
Erreferentziak
- «La ilustradora Eider Eibar comparte su universo creativo» ETB.
- «Eider Eibar Zugazabeitia» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- «Herritarrak: Eider Eibar» Gaur8.
- (Gaztelaniaz) «Larraitz y Eider, creadoras de Mosu stickers» ETB.
- «Mapa handietan kabitzen ez diren haur txikiek eta herri txikiek kontatutako mundua» Gaur8.
- «Eider Eibarrek “Barrukoa” liburua aurkeztuko du gaur Gasteizen» Hitzen Uberan.
- (Gaztelaniaz) «Eider Eibar despliega en Zuloa la muestra ‘Barrukoa kanpotik’» Noticias de Álava.
- (Gaztelaniaz) «Día Internacional de la Diversidad Cultural. Taller en familia» Elkar,44. zkia (uda 2016, 13 orr.) (Noiz kontsultatua: 2016/08/09).
- «Ilustratzailearen Txokoa ekimenak jarraipena izango du Eider Eibar eta» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- .
- «Eider Eibar: "Bizitzari lotutako bidaia bat dago liburuan, eta oso autobiografikoa da" - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- .
- .
- Hilero. (2015-09-11). «“BARRUKOA KANPOTIK” (12-09/30-09) EIDER EIBAR» www.amorebieta.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
- .
- .
- «Eider Eibar marrazkilaria : Barrukoa» EITB (2015/10/23).
- «“Bideojokoan euskarak grafikoki pisu handiagoa izatea gura izan dugu" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).