Ehun (biologia)

Ehun biologikoak zelula interkonektatuen multzoak dira, organismo batean antzeko funtzioa betetzen dutenak.

Artikulu hau ehun biologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ehun (argipena)».
Nerbio-ehunaren ebaketa fina.

Ehunen azterketa eta ikasketari histologia deritzo eta, gaixotasun bati lotua badago, histopatologia.

Animalien ehunak

Animalien gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, giza gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek organo, egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.

  • Epitelio ehuna: zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dituztenak azala eta hesteen barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute.
  • Lotura-ehuna edo euste-ehuna: izenak berak dioenez, denari batera eusten dioten ehunak dira. Zientzialari batzuek odola lotura ehuntzat hartzen dute.
  • Gihar-ehuna: giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
  • Nerbio-ehuna: garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak osatzen dituzten zelulak dira.

Landare ehunak

Landare ehun tipikoak honako multzo hauetan sailkatzen dira euren jatorri eta funtzioaren arabera:

  • Ehun enbrionarioak edo meristemoak: meristemo primario eta sekundarioak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.