Ehun Urteko Bigarren Gerraldia
Ehun Urteko Bigarren Gerraldia hainbat historialarik[1][2][3] erabilitako esapidea da, 1689 eta 1815 bitartean Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko gatazkak deskribatzeko. Ehun Urteko Gerra esapideak bezala, honako termino hau ere ez dagokio gatazka armatu bakar bati, borrokalari nagusi horien arteko gerra-egoera iraunkor bati baizik. Izan ere, honela munduaren gaineko nagusitasunerako Erresuma Batuaren eta Frantziaren arteko norgehiagoka azpimarratzen da.
Bien arteko gerretan XVIII. mendean beste herrialde europarrek ere parte hartzen zuten, zenbait aliantzaren ondorioz. Baina, Aliantza Laukoitzaren Gerran izan ezik, gainerako guztietan Frantzia eta Erresuma Batua etsaiak izan ziren. Gerra horietako batzuk, Zazpi Urteko Gerra esaterako, mundu gerratzat jo izan dira, eta borroka batzuk Indian, Ameriketan eta mundu osoko itsasoetan gertatu ziren.
Gatazka zabalean sartutako gerrak
- Bederatzi Urteko Gerra (1688–1697)
- Espainiako Ondorengotzaren Gerra (1701–1714)
- Austriako Ondorengotzaren Gerra (1742–1748)
- Frantsesen eta Indiarren Gerrak (1688–1763)
- Zazpi Urteko Gerra (1756–1763)
- Estatu Batuetako Independentziaren Gerra (1775–1783)
- Frantziako Iraultzako Gerrak (1792–1802)
- Lehen Koalizioa (1792–1797)
- Bigarren Koalizioa (1798–1802)
- Napoleondar Gerrak (1803–1815)
- Iberiar Penintsulako Gerra (1808–1814)
- Ehun Egunak (1815)
Oin oharrak
- Buffinton, Arthur H. The Second Hundred Years' War, 1689-1815. New York: Henry Holt and Company, 1929.
- Crouzet, Francois. "The Second Hundred Years War: Some Reflections". French History 10 (1996), pp. 432-450.
- Scott, H. M. Review: "The Second 'Hundred Years War' 1689-1815". The Historical Journal 35 (1992), pp. 443-469.