Errotarri
Errotarria edo ehotarria aleak eta beste materialak (mineralak, esaterako) bereziki errotetan ehotzeko harri bat da, irina eta xehatutako beste materialak eskuratzeko. Bikoitzak izaten dira: azpiko harria finkoa da eta gainekoa mugikorra; era horretan bi harrien arteko marruskaduraz harrien tartean dauden aleak xehetzen doaz. Harrien azalera ez da guztiz laua izaten, kurbatuak baizik, irina eta xehatutako materiala kanporatzeko.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.