Ehorztoki

Ehorztokia hila ehorzten den lekua da. Kultura askotan hau hilobi bat da, baina beste askotan ez da zulorik egiten eta etxe edo tenplu moduko bat eraikitzen da hildakoa gordetzeko.

Madrilgo hilerri zibilaren ikuspegia.

Historia

Antzinako kultura askotan hilak etxean ehorzten zituzten, eta hilobiak ohitura horren arabera etxeen antzera eraikitzen zituzten (txabola biribilak, hildakoaren tresnak, arropak… eta guzti, hilak heriotzaz beste aldeko bizitzan erabil zitzan). Geroago harrizko hilobi handiak egin zituzten, baina oraindik ere etxe itxura zutela. Arkeologia ikerketetarako laguntza handia izan dira hilobiak. Erreginen hilobietan, tresnez gainera, zerbitzariak ere ehorzten zituzten, heriotzaz beste aldeko bizitzan ere erreginen zerbitzari izan zitezen. Kultura askotan hilobiekin batera hilen omenezko monumentuak eraikitzen ziren; Erdi Aroko kristauek zeruko etxetzat hartzen zuten hilobia (uste horrek Erromako katakonbetan izan zuen hasiera), eta elizetan, komentuetan eta baselizetan garai horretako eta geroagoko hilobi ugari dago. Errenazimentuaz geroztik sartaldean ia erabat galdu zen hilobia etxetzat hartzeko ideia.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.