Txinatar egutegia
Txinatar egutegia (txinera tradizionalaz: 農曆 eta txinera sinplifikatuaz: 农历) eguzkian eta ilargian oinarritutako egutegia da, eguzki egutegia den gregoriotar egutegia ez bezala.
Egun Txinan gregoriotarra ofiziala izan arren, tradizionala erabiltzen dute jaiak finkatzeko (tartean txinatar urteberri-eguna edo Duan Wu jaialdia). Tradizionalak nekazaritza egutegia (農曆 nónglì, 农历) ere du izena, gregoriotarra estandar (公曆 gōnglì, 公历) edo mendebaldekoa (西曆 xīlì, 西历) delarik.
Egitura
Txinatar egutegiak 29 eguneko sei hilabete eta 30 eguneko sei hilabete ditu, hau da, guztira 354 egun. Hilabete bakoitza ilargi berriarekin hasten da. Txinatar urteberri-eguna neguko solstizioaren ondorengo bigarren ilargi berriarekin batera dator. Horrexegatik 2 edo 3 urtez behin beste hilabete bat gehitzen dute.
Kondairak dio k. a. 2637an Huang Ti enperadoreak ezarri zuela, hamabi urteko bost ziklo ezarriz. Ziklo bakoitzean, urteak animalia baten izena darama: (arratoi, idi, tigre, untxi, herensuge, suge, zaldi, ahuntz, tximino, oilo, txakur eta txerri). Eta ziklo bakoitzak elementu baten izena darama (zura, sua, lurra, metala eta ura).
Kanpo estekak
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |