Egunsenti

Egunsentia, goizaldea, arginabarra, goiztiria, argi-urratzea edo argi-azkorria eguna argitzen hasten den unea da[1], edo zehatzago esanda, goizeko krepuskuluaren hasiera adierazten duen eguzki-irteera aurreko denbora. Ezin da egunsentia eta eguzki-irteera nahasi, azkenea zeruertzean eguzkiaren adarra agertzen den momentua delako.

Egunsentia Txurrumurru mendian, Aiako Harrian, 2021.
Egunsentia Chicagon

Egunsentiaren luzera latitudearen arabera aldatzen da, eskualde ekutorialetan minutu gutxikoa eta eskualde polarretan ordukoa izanik. Gauean fenomeno bera gertatzen da eguzki-sarreran, baina orduan ilunabarra du izena.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Egunsenti. .


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.