Egunaren hondarrak

Egunaren hondarrak (ingelesez: The Remains of the Day) Kazuo Ishiguro britainiar idazleak 1989an idatzitako eleberria da. 2018an Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek AED elkarteak antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker eleberria euskaratu zuten.[1]

Egunaren hondarrak
Datuak
IdazleaKazuo Ishiguro
Argitaratze-data1989ko maiatza
Generoahistorical fiction (en) Itzuli eta postmodern fiction (en) Itzuli
Jatorrizko izenburuaThe Remains of the Day
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaEgunaren hondarrak
ItzultzaileaAmaia Apalauza Ollo eta Iñigo Roque Eguzkitza
Argitaratze-data2018
Orrialdeak288
ISBN9788490275726

1993an James Ivoryk zinemara eraman zuen eleberria, Anthony Hopkins eta Emma Thompson protagonistak izanda.[2] Filmak zortzi izendapen lortu zituen Oscar Sarietarako.

Argumentua

1950eko hamarkadan dago girotuta kontakizuna. Maiordomo perfektua izatea da pertsonaia nagusiaren desioa, horri begira bizi da, eta, gainera, oso muturrera eramaten du helburua. «Horrek barne gatazka batzuk sortzen dizkio, ez bakarrik nagusiarekiko harremanetan, baizik eta baita beste harreman batzuetan ere, bereziki Kenton andereñoarekin». Darlington Halleko etxezaina izandakoa da hura. «Nortasun handiko emakumea da, Stevensen izaera zurrun hori kolokan jartzeko gai den bakarrenetakoa».[3]

Aspaldi luzean ez bezala egun libre batzuk dituela eta, sei eguneko bidaia bat egitea erabakiko du Stevensek: Ingalaterra hegoaldeko landa eremu ederrak zeharkatu, eta bisita bat egingo dio Kenton andereñoari, Farraday jaunak, etxeko nagusiak, utzitako Ford batean. Bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia.[3]

Eta ibilbidean, etengabe oroituko du iragana. 1920ko hamarkadara eramango dute oroitzapenek, bi mundu gerren arteko garaira. Darlington Halleko maiordomoa zen orduan ere, eta jende garrantzitsu ugari hartzen zuten etxean. Afera garrantzitsuak erabakitzen ziren han. Askotan gogoratzen du nolako harremana zuen orduko nagusiarekin ere, bai eta Kenton andereñoarekin ere. Hain zuzen, oroitzapenetan nahiz bidaian bertan agertzen da pertsonaia hori. «Eta ikusten da berriro ere kolokan jartzen zaizkiola gauza asko: sentimenduak adierazi edo ez, nola, zenbateraino eta abar. Beharbada berandu samar, baina gauza askotaz konturatzen da, eta berriz ere barne borrokak sortzen zaizkio».[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Kazuo Ishiguroren 'Egunaren hondarrak' eleberria euskaratu dute Jokin Zaitegi bekari esker» Diario Vasco 2018-11-14.
  2. Gale, Steven H.. (2003). Sharp Cut: Harold Pinter's Screenplays and the Artistic Process. Lexington, Ky.: The University Press of Kentucky.
  3. Garate, Miren. (2018-11-21). «Euskaraz ere onik irten den istorio ingeles bat» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.