Egun da Santimamiña
Egun da Santimamiña edo Egun da Santimamina Gabriel Arestiren poema bat da. 1966an Mikel Laboak plazaratu zuen Jose Mari Arrizabalagaren musikarekin.[1]
Egun da Santimamiña | |
---|---|
Mikel Laboaren olerkia eta musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Gabriel Aresti |
Gabriel Arestiren poema izaki, egun herri-kanta bihurtu da eskubide osoz eta ohikoa da jaialdietan entzutea. Bertsolariek ere doinu hori erabili ohi dute koplatan aritzeko, leloa (Egun da Santimamiña...) koplarik koplarako tartean kantatuz.[2]
Letra
- Egun da Santi Mamiña
- benetan egun samiña.
- Goiko zeruan gorde dezala
- luzaro neure arima.
- Esaten dizut egia
- hau ez da usategia
- erroi artean izan nitzaden
- benetan ausartegia.
- Itsas aldean izarra,
- hari begira lizarra;
- euskara salbo ikusi arte
- ez dut kenduko bizarra.
- Kantatu zuen oilarrak,
- argitzen dira belarrak;
- Ageda gure martiriari
- moztu zizkaten bularrak.
- Bularrak moztu zizkaten eta
- Euskalerriak diotsa,
- solomu luze dultzerik gabe
- eman zaidazu bihotza.
- Eman zaidazu bihotza eta
- ken berriz nahigabeak.
- Esan noiz garen izanen gure
- etorkizunen jabeak.
Erreferentziak
- «Mikel Laboa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Egun da Santi Mamiña - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.