Egun bat Petre Romanescuren bizitzan
Egun bat Petre Romanescuren bizitzan Xabier Mendiguren Elizegik idatzitako haurrentzako liburua da. Lehen argitaraldia 2009an egin zuen Erein argitaletxeak, Donostian, Manu Ortega ilustratzaileak egindako marrazkiekin[1].
Egun bat Petre Romanescuren bizitzan | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Xabier Mendiguren Elizegi |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Egun bat Petre Romanescuren bizitzan |
Ilustratzailea | Manu Ortega |
Argitaletxea | Erein |
ISBN | 978-84-9746-495-6 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Historia | |
Jasotako sariak |
Argumentua
Petre Romanescu izeneko mutilari bere egun bat idazlenean kontatzeko agindu dio irakasleak. Petre errumaniar etorkinen semea da eta oraindik ere zailtasunak ditu euskaraz idazteko. Gainera, zinema-zuzendari izan nahi du eta nahiago du film dokumental bat egitea. Gurasoek oparitutako bideo-kamerarekin bere bizitza grabatzen du, batez ere mendian egin duen egun-pasa, gurasoekin, osaba-izebekin eta beste lagun batzuekin. Egun hori konplikatu egingo da, eta uste ez zuen bezala amaituko da[1].
Pertsonaiak
- Petre Pomanescu, protagonista. Eskolan ikasten du eta zinema-zuzendari izan nahi du.
- Ioan, Petreren aita, elektrikaria.
- Alina, Petreren ama. Gozotegian lan egiten du.
- Adrian, Ioanen anaia eta Petreren osaba. Lan bila dabil.
- Loredana, Adrianen emaztegaia. Taberna batean lan egiten du.
- Roman, Petreren gurasoen laguna, txapista.
- Cristina, Petreren gurasoen laguna, Romanen emaztea, ile-apaintzailea.
- Nadia, Roman eta Cristinaren alaba. Mutua den arren, dena ulertzen du.
- Josu, Petreren laguna.
- Pepi, auzoko dendako saltzailea.
- Nora, Nadiaren ospitaleko gelako neska.
- Soilik aipatutakoak
- Andereño Itsaso, Petreren irakaslea.
- Nicolae, Ioan eta Adrianen laneko ezaguna.
- Kraiovako Beltza, Adrianen lankide iruzurgilea.
- Ana eta Mariana, Alinaren ahizpak eta Petreren izebak. Errumanian bizi dira.
Sariak
- Xabier Lizardi saria (2008)[2]
Erreferentziak
- «Egun bat Petre Romanescuren bizitzan» Erein.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
- López Gaseni, Manu. «Errealismo errumaniarra» Argia 2.186 (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.