Eguesibarko politika

Tradizionalki UPNek irabazi ditu beti hauteskundeak, eta hala gertatu zen 2007an ere; horrela Josetxo Andia aukeratu zuten Eguesibarko alkate gehiengo osoa lortuta. 2007ko maiatzeko hauteskundeetan UPN izan zen udaleko alderdirik bozkatuena, guztira bederatzi zinegotzi eskuratu baitzituen, Nafarroa Baik hiru zinegotzi lortu zituen eta PSNk zinegotzi bakarra.

2007ko udal hauteskundeak

Aipagarria da 2007ko hauteskundeetan Nafarroa Bai koalizioak izandako gorakada, batez ere Sarriguren kontzejuan. Sarrigurenen ehunka etxebizitza berri eraiki dira eta Iruñetik ehunka biztanle berri heldu dira. Aipatu kontzeju horretan Nafarroa Bai izan zen alderdirik bozkatuena. 2008an UPN eta Alderdi Popularraren arteko akordioa amaitzean, UPNk bi zinegotzi galdu zituen, Francisco Javier Trigo eta Iñigo Elizalde Alderdi Popularrera igarota.

Eguesibarko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN 1.9499
Nafarroa Bai8133
PSN3881
NEB1880
CDN1860
EAE1860

2011ko udal hauteskundeak

2011n, biztanleriaren hazkundeagatik, 17 zinegotzi izatera igaro zen Eguesibar, eta hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortutako hautetsiak: UPN (6), NaBai 2011 (4), Bildu (2), PSN (2), I-E (2) eta PP (1). UPNk gehiengo osoa galdu bazuen ere, Josetxo Andiak alkatetza gorde egin zuen: PPko botoaren laguntza izan zuen, NaBai 2011ko Alfonso Etxeberriak Bildukoak ere jaso zituen baina PSNk eta I-Ek bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa[1].

Eguesibarko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
UPN 2.4066
NaBai 20111.7164
Bildu1.0302
PSN8242
I-E7662
PP6561

2015eko udal hauteskundeak

Geroa Baiko (2011ko hauteskundeetan Nafarroa Bai) Alfonso Etxeberriak alkatetza eskuratu zuen 2015eko udal hauteskundeen ondoren. 2011ko emaitzekin alderatuz, Geroa Baik emaitzak hobetu zituen eta ia indar bozkatuena izatera iritsi zen, 6 botorengatik UPN gailendu bazen ere. Alfonso Etxeberriak Euskal Herria Bilduren, Eguesibar Gara herri plataformaren eta Izquierda-Ezkerraren babesa jaso zuen.

2015eko hauteskundeetatik sortutako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
6 / 17
2.556 (% 27,01)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
5 / 17
2.550 (% 26,95)
Euskal Herria Bildu
2 / 17
1.176 (% 12,43)
Eguesibar Gara
2 / 17
1.106 (% 11,69)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 17
800 (% 8,45)
Izquierda-Ezkerra
1 / 17
631 (% 6,67)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 17
401 (% 4,24)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.