Eguberri kanta (eleberria)
Eguberri kanta (jatorrizko ingelesezko izenburu A Christmas Carol. In Prose. Being a Ghost Story of Christmas, euskaraz Eguberri kanta. Hitzlauz. Eguberrietako mamu istorioa izanik) 1843ko abenduaren 19an argitaratu zen Charles Dickens ingeles idazlearen eleberri labur bat da.
- Artikulu hau Charles Dickens idazlearen eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eguberri kanta».
Eguberri kanta | |
---|---|
Lehen argitalpenaren azal nagusia eta izenburua (1843) | |
Datuak | |
Idazlea | Charles Dickens (1843) |
Argitaratze-data | 1843ko abenduaren 19a |
Generoa | eleberri laburra, mamu ipuina, kritika soziala |
Jatorrizko izenburua | A Christmas Carol. In Prose. Being a Ghost Story of Christmas. |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Chapman and Hall (en) |
Herrialdea | Ingalaterra |
Euskaraz | |
Izenburua | Eguberri kanta |
Itzultzailea | Nerea Mujika |
Argitaratze-data | 2003 |
Bilduma | Narratiba |
Xabier Mendiguren, Iñaki Mendiguren eta Nerea Mujikak euskaratu izan dute.
Argumentua
Ebenezer Scrooge bere langile txiro eta zintzoa lanez gainezka duen agure zeken eta diruzalea da. Gabon gauez hiru mamuen bisita izango du: iraganeko mamuak bere haurtzarora eramango du, orduan sentitu zuena oroituarazi eta bere bihotza ulertarazi dezan; orainaldiko mamuak bere langilearen etxera eramango du, han dagoen eskasiaren gain maitasuna eta familia izpiritua nagusi direla ikusiaraziko dio (gainera haur gaixo bat ikusiko du, langilearen semea); eta etorkizuneko mamuak ber heriotzera eramango du, bakardadean. Ikusitakoak erabat izuturik, Scrooge zaharrak izaeraz aldatzea erabakiko du, bere langilearen familiari lagundu eta honekin batera Eguberrietako izpiritua berreskuratuko du.
Euskarazko bertsioak
- Gabon Kanta Bat (A Christmas Carol), Erein, 1990. Itzulpena: Xabier Mendiguren Bereziartu.
- Gabon Kanta Bat (A Christmas Carol), Elkarlanean, 1993. Itzulpena: Iñaki Mendiguren.
- Eguberri Kanta (A Christmas Carol), Hiria, 2003. Itzulpena: Nerea Mujika.