Egoskozabal baserria

Egoskozabal Belauntzan dagoen baserria da, herrigunetik hurbil, hilerrirako bidean kokatua.

Egoskozabal baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBelauntza
Koordenatuak43°08′12″N 2°02′56″W
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Ondarea
EJren ondarea5

    1994ko abenduaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

    Ezaugarriak

    Oinplano laukizuzena du eraikin soil honek eta teilatuak hiru aldetara jotzen du. Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Hormak, harlangaitzezkoaz eginak dira, nahiz harlandu aztarna batzuk ere ikus daitezkeen bertan. Horrez gainera, izkinetan eta ateleiho inguruetan kareharri grisa du. Barruko aldea zurez osatua dago eta zutabeak lurraren gainean edo harrizko piramideetan oinarriturik daude.

    Fatxada nagusiak lau leiho ditu solairu bakoitzean eta sarrera nagusia. Ate gainean, mentsula biribilduak eta, bertan, inskripzio bat: «154...» urtean, segur aski, eraikuntza urteari dagokiona. Leihoetan, ur-jarioak bideratzeko, harri moduratuz dotoretutako erlaitzak ikus daitezke.

    Eskuineko aldean, sarrera nagusiaren antzekoa den beste ate bat dago, ateburua mentsulaz. Atzealdeko fatxada itxia da eta hutsune luze batzuk ditu gezi-leihoen moduan. Beheko solairuan leihotxo bat dago, goialdea erdi puntuko arkuaren forma duena.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.