Egon Klepsch
Egon Alfred Klepsch (Bodenbach, 1930eko urtarrilaren 30a - Koblentza, 2010eko irailaren 18a) alemaniar politikaria izan zen. Europako Parlamentuko lehendakaria izan zen 1992tik 1994ra.
Alemaniako Batasun Kristau-Demokrata alderdiko kidea izan zen. 1965etik 1980ra Bundestageko kide izan zen eta 1973tik 1994ra Europako Parlamentukoa. 1992tik 1994ra lehendakari-lanak egin zituen.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.