Egoera solidoko unitate
Egoera solidoko unitatea edo disko gogor trinkoa (ingelesez: Solid State Disk, SSD) memoria iraunkor mota bat da, ordenagailuaren informazio iraunkorra gordetzeko balio duena. HDD disko mekanikoaren edo magnetikoaren funtzio berdina du. Erabiltzaile batentzat abiadura da ezaugarri nabariena.
Historia
Asmatutako lehen disko gogorra magnetikoa izan zen 1956an, teknologia horren oinarriak ez dira asko aldatu. Hala ere, abiadura eta biltegiratze dentsitatea asko hobetu dira[1].
HDD eta SSD desberdintasunak
HDD eta SSD diskoen ezaugarrien konparaketa, azaroaren 2020an errebisatu da, azaldutako ezaugarriak denborarekin alda daitezke[2].
Abiadura
Disko mekanikoen arazoa abiadura da, bere barneko atal batzuk mekanikoak direnez bere irakurketa eta idazketa abiadura oso mugatuak dira.
Sata motako konexioa duen disko trinko batek 500 Mbs inguruko irakurketa-idazketa abiadurak ditu, beste aldetik disko mekanikoek ez dira gai 100 Mbs-ko abiadurak lortzeko.
Tamaina
Disko trinkoaren funtzionamendua elektronikoa da, barrutik NAND ateak ditu. Horrek esan nahi du teknologia hori txikitu ahal bada dentsitatea handituko da eta tamaina txikituko da. Atal mekanikoak txikitzea elektronikoak baino askoz zailagoa da, horregatik SSD diskoak HDD-ak baino txikiagoak dira[3].
Salneurria
Disko magnetikoekin biltegiratze gehiago lor daiteke prezio txikiago baten truke. Hala ere, disko trinkoen balioa azken urteetan asko jaitsi da. 2004tik 2015era GBeko prezioa ia 2000 aldiz gutxitu zen[1].
Kontsumoa
Kontsumoa disko motaren eta erabileraren arabera alda daiteke. Konparaketa egiteko 2020ko erabiltzaile arrunten kontsumorako diskoak kontuan izan dira. 3.5"-ko seagate barracuda[4] eta 2.5"-ko kingston[5]. Konpareketan kingstonek 19 aldiz kontsumo txikiagoa du.
Iraunkortasuna
HDD diskoen atal mekanikoak denborarekin hondatzen dira, mugitzean edo erortzean atal mekanikoak hondatu daitezke.
SSD-ak idazketa kopuru maximo bat du, limite hori gainditzen duenean diskoa soilik irakurri ahalko da.
Fragmentazioa
HDD disko bat asko erabili denean irakurketa denborak moteltzen dira. Arazoa zuzentzeko desfragmentazio prozesu bat egin behar da.
SSD diskoek ez dute fragmentaziorik.
Konexio motak
Sata
Sata konektorea PATA edo IDE konektorea hobetzeko askatu zen.
3 motakoak daude: SATA 1 150 MB/s-ko transmisio abiadura dauka, SATA 2 300 MB/s-koa, eta SATA 3 600 MB/s-koa.
2020an erabiltzen dena SATA 3 da.
PCI Express
PCI-e batean konektatu ahal diren SSD diskoak daude. PCI-e 3.0 batek 4000MB/s-ko abiadurak lor ditzake[6].
M.2
PCIe-aren abiadura berdinak ditu, baina leku gutxiago hartzen du.
Bi protokoloen bitartez kudeatu ahal da AHCI eta NVMe.
AHCI
SATA 3-n eta PCIe-n erabiltzen da.
NVMe
SSD-entzako bereziki sortutako komunikazio protokoloa da. Ataza anitzetan jarduteko gai da. Abiadura handiekin lan egiten dute, adibidez 2020an NVMe-ek 3000MB/s inguruko abiadurak dituzte.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Nieto, Alejandro. (2016-01-08). «De los primeros discos duros magnéticos a los SSD: así ha variado el precio del GB» Xataka (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- (Gaztelaniaz) Fernández, Yúbal. (2018-10-01). «HDD vs SSD: diferencias y ventajas de ambos tipos de disco duro» Xataka (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- (Gaztelaniaz) Ranchal, Juan. «¿Cómo funciona internamente una SSD?» MuyComputer (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- «Seagate BarraCuda 3.5" 1TB SATA3 | PcComponentes.com» www.pccomponentes.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- «Kingston A400 SSD 480GB | PcComponentes.com» www.pccomponentes.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- (Gaztelaniaz) «SSD M.2: Qué es, uso, pros y contras y modelos recomendados» Profesional Review 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
Ikus gainera
- Disko magnetiko
- NAND
- Fragmentazioa
- PCI-e