Egiptoko XXXI. dinastia
Egiptoko XXXI. dinastiak edo bigarren persiar dominazioak, K.a. 343tik K.a. 332 arte irauten du.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Egiptoko aro berantiarraren amaierakoa da, aro honen barnean, XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastia aurkitzen direlarik.
Historia
Hamaika urteko garai honetan, Egipto, atzerriko gobernariek okupatutako herrialde bat izan zen, eta garai hartako testu askok, bortizkeria eta zapalkuntza garai bat izan zela diote.
Persiar domeinuko bigarren garai honek, hiru errege izan zituen: lehena, Artaxerxes III.a, K.a. 343an, Egiptoko XXX. dinastiako azken faraoia izan zen Nektanebo II.a garaitu zuena, eta, K.a. 338an bere jeneralak hil zuen arren, Artaxerxesen oinordekoa, bere seme Arses izan zen.
Arsesen erregealdian, behintzat egiptoar batek, tronua aldarrikatu zuen, baina Arsesek atzera eragin zion, eta ia ez zen dokumentuetan aipatua izan. Bere izena, Jabebesh, libiarra izan daiteke, eta, Goi Egipton jarraitzaileren batzuk izan zituen arren, sekula ez zuen Egipton benetan gobernatu. Litekeena da, garai honetan, tronurako beste errege izan nahi zuten batzuk egotea.
Dario III.a izan zen dinastia honetako hirugarren eta azken gobernaria. Persiar Inperioko tronura, K.a. 336an igo zen, ahultzen ari zen Inperio bat salbatzeko beharrarekin, baina, K.a. 334an, bere erronkarik handienari aurre egin behar izan zion: Alexandro Handiak, berriki, Korintoko ligak Hegemon izendatu zuena, Persia inbaditu zuen: gerra hasia zen.
Dario, bere armada behin eta berriz garaitua zela ikustean, armadaren buru jarri zen, Alexandroren aurrerakada geldiarazteko, baina, Issoseko guduan, K.a. 333ko azaroak 12an gertatu zena, garaipena Alexandrorena izan zen.
Gertaera hau, giltzarria izan zen, Alexandrok, persiar inperioaren bihotzera aurrera egin ahal izateko, atzegoardia ziurtatu behar baitzuen, Ekialde Hurbila eta Egipto konkistatuz, oraindik persiar domeinupean zeudenak, K.a. 332an hasi zuen lana, sei hilabetez eutsi zion Tiroren setioarekin. Ondoren, berehala Egiptora joan zen, non, persiar armadaren hondarrak garaitu ondoren, bere burua "Amonen seme" bezala aldarrikatzen duen, eta bere lurraldeak berrantolatzen ditu sendotasun gehiago emateko, jarraian, sekula gehiago Egipton gobernatuko ez zuen persiar inperioaren konkistara berrabiatzen da. Alexandro Handiak, honela, persiar inperioa kanporatu zuen Egiptotik, eta dinastia berri bat sortu zuen, Egiptoko Mazedoniar dinastia.
XXXI. dinastiako faraoiak
Izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|
Artaxerxes III.a | Egipto, Persiar Inperioaren satrapia batean bihurtu zuen. Bere jenerala zen Bagoasek hil zuen. | K.a. 341-K.a. 338 |
Arses | Artaxerxesen semea. Errege txotxongiloa, Bagoasek maneiatua | K.a. 338-K.a. 336 |
Dario III.a | Azken persiar errege akemenidarra. Alexandro Handiak garaitua | K.a. 336-K.a. 332 |
Dinastiaren kronologia
- Lehen faraoia: Artaxerxes III.a (K.a. 341-K.a. 338)
- Azken faraoia: Dario III.a (K.a. 336-K.a. 332)
Aurrekoa Egiptoko XXX. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko XXXI. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko Mazedoniar dinastia |