Egiptoko Sultanerria

Egiptoko Sultanerria (arabieraz: السلطنة المصرية) 1914an sortutako estatua izan zen, berez, britainiar protektoratu bat zena.

Egiptoko Sultanerria
السلطنة المصرية
1914  1922
Erresuma Batuko protektoratua
Egiptoko Sultanerriko bandera

Egiptoko Sultanerriko armarria

Berde ilunez, Egiptoko Sultanerria
Berde argiz, Sudan Anglo-egiptoarra
Berde argiena, Libia Italiarra 1919an pasatako lurrak.
Geografia
HiriburuaKairo
Biztanleria12.751.000 (1917)
Azalera3.418.400 km² (1917) km²
Ekonomia
DiruaEgiptoar libera
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera (ofiziala)
Egiptoko arabiera
Ingelesa
ErlijioaIslam sunita
Historia
Aurrekoa
Egiptoko Kediverria
Ondorengoa
Egiptoko Erresuma

1882an Tell El Kebirreko guduan menderatuak izan ondoren, britainiarrek Ismailen seme Tawfik Paxa ipini zuten agintari, Egipto de facto britainiar protektoratu bihurtuz.[1] 1914an protektoratua ofizialdu eta txotxongilo-agintaria sultan bihurtu, otomandar agintetik guztiz banatuz. Britainiarrek 1919an Saad Zaghlul eta Wafd alderdi abertzaleko kideak Maltara erbesteratu zituenen, Egiptoko lehen iraultza modernoa gertatu zen. 1922ko otsailaren 22an Egiptok independentzia aldarrikatu zuen. Estatus berria adierazteko Fuad erregea sultana izatetik errege izatera pasa zen. Horrela jaio zen Egiptoko Erresuma.

Erreferentziak

  1. King, Joan Wucher. (1984). Historical Dictionary of Egypt. Metuchen, New Jersey, AEB: Scarecrow, 17 or..

Kanpo estekak

Historia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.