Egiptoko IX. dinastia
Egiptoko IX. dinastia, Herakleopolistarra, K.a. 2150. urtean agertzen da, eta K.a. 2100 ingururaino irauten du. Egiptoko lehen tarteko aroa deritzon garaian dago.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Historia
Garai honetan, Egipto, politikoki zatitua zegoen eta, izenez bakarrik, Egiptoko VIII. dinastia osatzen zuten Menfiseko errege ahulez gobernatua, tokiko zenbait agintarirekin borrokan zeudenak. Gainera, herrialdeak, aldian-aldian, inguruko tribu asiarren inbasioak jasaten zituen, Egiptoko egoera kaotikoa probestuz. Aktoesek estatu kolpe bat eman zuen eta faraoi bezala izendatu zuen bere burua gertuko Henen Nesut (Herakleopolis Magna) hirian, IX. dinastia abiaraziz, hasiera batean, bere autoritatea, soilik inguruko lurraldeetan bakarrik onartua izan zen arren.
Sexto Julio Afrikanoren arabera, dinastia honek, bere hiriburua Herakleopolisen du, eta Aktoesek abiarazten du, bere aurreko erregeak baino askoz modu krudelagoan jokatu zuelarik, herrialde osoaren nahigabea eraginez. Ondoren, erotu egin zen eta krokodilo batek hil zuen. Eusebio Zesareakoak, berak Oktois deitzen duen errege honek, Egipto osoa, kalamitate izugarriekin suntsitu zuela dio.
Dinastia honetako gobernari batzuen izenak identifikatu dira, euren agintaldien datak eta iraupena zehaztu gabe dauden arren. Dignatario hauen eragina, soilik Behe Egipton nabaritu zen, Goi Egipton sortu zirenen garaikideak izan zirelarik, Egiptoko XI. dinastia.
VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatia, Egiptoko lehen tarteko aroaren barnean sartzen dira.
IX. dinastia Errege Zerrendetan
Egiptoar Errege Zerrendetan mantentzen den IX. dinastiari buruzko informazioa, urria eta kontraesankorra da.
- Abidoseko Errege Zerrendak eta Saqqarako Errege Zerrendan ez dira agertzen
- Turineko Errege Kanonari dagokionez, garai honi dagokion zatian kaltetua dago, eta soilik bederatzi erregeren txatalak mantentzen dira.
- Manetonek, Sexto Julio Afrikanoren epitomearen arabera, honako hau esan zuen: "409 urtez gobernatu zuten Herakleopoliseko 19 errege".
- Eusebio Zesareakoak, modu lakonikoan, honako hau idatzi zuen: "IX. dinastia, ehun urtez gobernatu zuten Herakleopoliseko lau erregez osatu zen".
Egiptologo eta historialari gehienek, garai hartako lekukotza urriekin, dinastia honek soilik 50 urtez iraun zuela estimatzen dute.
IX. dinastia Turineko Errege Kanonaren arabera
Ohiko izena | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Jety I | Jety | |||
Merykara I | Merykara (?) | |||
Neferkara III | Neferkara | |||
Jety II | Jety | |||
Senen... | Senen... | |||
Jety III | Neferkara | Jety | ||
Jety IV | Mery...ra | Jety | ||
Shed...y | Shed...y | |||
H... | H... |
Bibliografia
- Padró, Josep: Historia del Egipto faraónico (capítulo 8: El final del Imperio Antiguo y el Primer Período Intermedio), Alianza Editorial, 2006, ISBN 84-206-8190-3
- Encyclopædia Britannica (15ª edición), Chicago, 1983, ISBN 0-85229-400-X
Aurrekoa Egiptoko VIII. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko IX. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko X. dinastia |