Egiptoko Aro Berantiarra

Aro Berantiarra Antzinako Egiptoko bertako agintarien azken aroa da, gutxi-gorabehera K.a. 750 eta K.a. 330 artean. Hasiera, herrialdearen bateratzean du, Kusheko Piankhi erregeak egindakoa, eta amaieratzat Alexandro Handiaren konkista hartzen da.

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Dinastiak

Arkitektura

Aro Berantiarreko faraoiek garrantzizko obrak erailei bazituzten ere, arte horren oso lekuko gutxi geratu zaizkigu.

XXIII. dinastiako erregeek eraikuntza berriak erantsi zizkioten Karnakeko tenpluari, eta hala, apaindutako atari berri bat eraiki zuten Inperio Berriaren garaiko azken eraikinen atzean. Tenplu berri bat ere eraiki zuten Bubastisen, XXII. dinastiaren hiriburuan, baina egoera txarrean dauden hondakin gutxi batzuk besterik ez da geratzen.

XXV. dinastiako Taharga faraoiak (K.a. 690-664) papiro formako zutabeak zituen kiosko bat eraikiarazi zuen Karnakeko bigarren pilonoaren ate aurrean. Oraindik zutik dago hamar zutabeetako bat. Kuxtar faraoiek ere eraikin handiak altxa zituzten Nubian, beren jatorriko lurraldean. Piankhik eta Tahargak Gebel Barkal, Sanam eta Kawako tenpluak zaharberritu zituzten. XXV. dinastiako faraoiek, Inperio Zaharreko ereduen imitazioz, berriro ere piramide azpian egin zituzten heren hilobiak. Hala egin zuten, esate baterako, Gebel Barkalen hegoaldeko Nuri izeneko nubiar nekropolian, gaur Sudango lurraldean, non, geroago, meroetar faraoiak ehortzi baitzituzten. XXV. dinastiako faraoien piramideak utileiak ziren : Piankhyrenak 68°ko makurrera du, eta oinarrian 8 metro besterik ez du alde bakoitzean. Piramidearen azpian zegoen hileta ganbera, eta haren egiturarekin zerikusirik ez zuen kanpoko eskailera batetik sartzen zen benara. Karnakeko tenpluaren esparrua behin betiko mugatzen zuen pezozko murru eskerga bat eraikiarazi zuen. Egiptoar jatorriko azken faraoia izan zen Nektanebo II.ak (K.a. 360-343), Siwa oasiko tenplua eraikiarazi zuen, non Alexandro Handiak orakuluari galdegin baitzion. Faraoi horrek berak, Horusi eskainitako santutegi berri bat eginarazi zuen Edfuko tenpluan, baina egun ez da aaaosa[erreferentzia behar] baizik geratzen, alegia, jainkoaren irudia edukitzen zuen granito beltzezko atal bat.

Artea

Eskultura

Psametiko I.a eskaintza egiten (Louvre).

Aro Berantiarreko estatuagintza antzinako ereduetan inspiratu zen. Inperio Ertaineko eskulturak kopiatuz bilatzen zuten perfekzioa garai hartako eskultoreek, haiek hartzen baitzituzten eredu klasikotzat.

Gaur arte ez da aurkitu XXI. dinastiako faraoien harrizko edo zurezko irudirik. Aro hartako aintzat hartzeko moduko lehen eskulturak XII. dinastiako libiar jatorriko Osorkon II.aren erregealdikoak dira. Garai honetako faraoien estatuak XIII. dinastiako estilo klasikoa errespetatzen dute: Tutmosis III.ak hasitako ereduari jarraiki, irribarre sotil bat dute faraoiek aurpegian. XXV. dinastiako faraoiek Karnakeko tenplurako eta, batez ere, Nubiako tenpluetarako eginarazi zituzten estatuak, herrialde hartakoak baitziren jatorriz. Nabarmenak dira, beste guztien gainetik, Gebel Barkaleko tenpluko Taharga faraoiaren estatua erraldoiak. Faraoi honen estatuak gerra trofeotzat eraman zituzten asiriarrek Egipto mendean hartu zutenean, Niniben aurkitu baitira faraoi honen kartutxoa daramaten hiru estatua erraldoiren idulkiak.

XXVI. dinastiaren garaian eskulturaren benetako berpizkunde bat izan zen. Aldi honetako eskultura ezaugarrienak burua erabat soilduta eta errealismo handiz irudikatu zituzten apaiz edo kargu handiko gizonak dira. Nahiz eta erabilitako materialak oso gogorrak ziren, garai honetako eskultura guztiek leuntasun handiko akabera dute, eskultore haien trebezia ukaezinaren erakusgarri.

XXII, XXIII eta XXIV. dinastietan metal urtuzko eskulturak dira, batez ere, besteetatik gailentzen direnak, eta esan behar da garai honetako eskulangileek askoz maila hobea lortu zutela Inperio Berriko metalgileek baino. Garai honetako maisu lana, zalantzarik gabe, Osorkon II.aren (K.a. 850 aldera) emazte zen Karomama irudikatzen duen estatua da.

Urregintza

Psusenes I.aren hil mozorroa

Taniseko faraoien nekropolian ukitu gabeko hilobi batzuk aurkitu zinaten 1940. hamarraldian egindako indusketetan, urre eta elektrozko bitxi, ontzi eta gainerako hileta horniak zituztenak. Psusenes I.aren (K.a. 1040-992) hilobi ukigabean bereziki hileta horni guztiz aberatsak aurkitu zituzten -aipatzekoak dira faraoiaren urre hutsezko hileta mozorroa eta giza irudiko zilarrezko sarkofagoa- Faraoi honen momia apaintzen zuten bitxiak alderagarriak dira kalitatez Tutankhamonen garaikoekin, baina estiloz ez dira hain arranditsuak.

Erreferentziak



    Aurrekoa
    Egiptoko Tarteko Hirugarren Aroa
    Egiptoko Aro Berantiarra
    Ondorengoa
    Ptolomeotar Erresuma

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.