Egin Kantu (CD)

Egin Kantu musika disko bat da. ETB1eko Egin kantu! programa arrakastatsuan oinarritutako diskoa da disko gogor (CD) formatuan ekoitzia.

Egin Kantu
Egin kantu! taldearen diskoa
Argitaratze data2007
GrabazioaIrurako estudioak
Musika motaEuskal musika, Pop musika
Iraupena40 min.
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaElkar, EITB Media
EkoizpenaEITB Media

Historia

2007 urtean argitaratu zen, 2007ko ekainean plazaratu zen. Irurako estudioetan grabatu zen.[1] Elkar argitaletxeak eta EITB Mediak ekoitzi zuten.[2][3][4][5]

Egin Kantu! proragamaren irabazle izandako laurek grabatu zuten diskoa: Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez.

Horrez gain, Betizu Taldeko Telmo Idigoras abeslariaren kolaborazioa eduki zuten ere.

Lau irabazleek (Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez) bizpahiru kontzertu eman zituzten Euskal Herriko hirietan 2007 eta 2008 urteetan (besteak beste, Betizuren urteroko festan).

CDa, edukia

CDak hamahiru abesti zituen:

  1. Egin Kantu!
  2. Atseden Une Bat
  3. Gaurko Egunak
  4. Ama, Ohea Ez Dut Egin Nahl (Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez)
  5. Eskutitza (Maialen Diez eta Telmo Idigoras)
  6. Itxarongo Zaitut
  7. Esaidazu
  8. Txanpon Baten Truke (Maialen Diez)
  9. Lokaleko Leihotik
  10. Ilargia (Maialen Diez eta Oihan Larraza)
  11. Jorge
  12. Radio Rahim
  13. Festazale.net (Maialen Diez, Oihan Larraza, Beñat Urkiola eta Ane Gonzalez)

Erreferentziak

  1. «Maialen Diez, ahots ederreko kantaria -» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).
  2. «CD -EGIN KANTU. DISKOA ETA KARAOKEA - Librería Hontza» www.hontza.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  3. (Gaztelaniaz) Various - Egin Kantu! - Diskoa Eta Karaokea. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  4. «Egin kantu» www.liburubila.euskadi.eus 2007 (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  5. Egin Kantu CD. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.