Egie
Egie[1][lower-alpha 1] Longida udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. Gaur egun Agoitz udalerrian dago, kontzeju hori independitzatu baitzen.
Egie | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Longida |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Posta kodea | 31481 |
Herritarra | egietar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°47′10″N 1°20′43″W |
Garaiera | 598 metro |
Distantzia | 30,8 km (Iruñetik) |
Demografia |
1366n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Longidako Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak egietarrak ziren.
Geografia
Egie Longida ibarran zegoen.
Inguru naturala eta kokapena
Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.
Klima
Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.
Estazio meteorologikoak
Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 22.0 | 25.0 | 29.0 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 40.0 | 36.0 | 30.0 | 23.0 | 17.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.5 | 14.3 | 16.7 | 20.9 | 25.8 | 28.5 | 28.6 | 24.0 | 19.1 | 12.3 | 9.1 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 6.1 | 9.2 | 11.5 | 15.2 | 19.5 | 21.8 | 21.9 | 17.9 | 14.0 | 8.5 | 5.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 4.1 | 6.3 | 9.5 | 13.1 | 15.2 | 15.3 | 11.9 | 8.9 | 4.7 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -3.1 | -1.5 | 0.8 | 3.3 | 7.7 | 10.2 | 10.1 | 6.5 | 2.5 | -1.8 | -4.0 | -4.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 101.3 | 87.3 | 83.7 | 81.1 | 70.1 | 54.3 | 39.4 | 32.4 | 65.7 | 78.7 | 103.9 | 91.1 | 888.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 70.0 | 44.8 | 46.8 | 67.5 | 50.6 | 57.8 | 58.5 | 90.0 | 107.0 | 82.5 | 45.8 | 86.5 | 107.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 12.6 | 12.0 | 13.6 | 12.7 | 8.0 | 6.2 | 6.5 | 8.5 | 11.7 | 15.2 | 14.6 | 135.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.4 | 1.6 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[2] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1366an, Karlos III.ak 1391n sartu zuen Agoitzen, Gendulainekin batera, Koroaren aldeko urteroko errolda baten truke.[3]
Oharrak
- /egí.e/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- Gran Enciclopedia de Navarra | EGIE. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).