Egia deseroso bat
Egia deseroso bat (ingelesez: An Inconvenient Truth) AEBetako dokumentala da, Al Gore AEBetako presidenteorde ohiak zuzendutakoa. 2007an Oscar Saria irabazi zuen.
Egia deseroso bat | ||||
---|---|---|---|---|
Michael Brooken filma | ||||
Egilea(k) | Michael Brook | |||
Argitaratze-data | 2006 | |||
Izenburua | An Inconvenient Truth | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dokumentala | |||
Iraupena | 100 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Davis Guggenheim | |||
Gidoigilea(k) | Al Gore | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Lawrence Bender Scott Z. Burns (en) Laurie David (en) Jeff Skoll | |||
Konpainia ekoizlea | Lawrence Bender Participant (en) | |||
Edizioa | Jay Cassidy (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Michael Brook | |||
Argazki-zuzendaria | Davis Guggenheim | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Florida Film Critics Circle Award for Best Non-Fiction Film (en) Central Ohio Film Critics Association Award for Best Documentary (en) Chicago Film Critics Association Award for Best Documentary (en) Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Documentary (en) Broadcast Film Critics Association Award for Best Documentary Film (en) American Cinema Editors Award for Best Edited Documentary Film (en) Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak Dokumental onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak | |||
Nominazioak | Broadcast Film Critics Association Award for Best Song (en) Grammy Award for Best Song Written for Visual Media (en) Gotham Award for Best Documentary (en) Dokumental onenaren Oscar Saria 79. Oscar Sariak Davis Guggenheim | |||
takepart.com… | ||||
Bideoa | YouTube | |||
Michael Brooken kronologia | ||||
|
Filmean, berotze globalaren arriskuen eta horren eragile nagusien berri ematen da. Klima aldaketarena egia deserosoa omen da zenbait agintarirentzat, hortik dator filmaren izenburua.
Edukia
Lurra aldatzen doala nabari da, kutsatzen gaudelako. Hala ere, jende askok uste du Lurra hain handia izatean ezin diogula horrenbesteko eraginik sortu. Hau esaten dutenei esan behar zaie Lurraren zati zaurkorrena atmosfera dela; oso fina delako (1m3 esfera bat bernizatzean geratzen den berniz geruza bezalakoa). Hain fina da non bere konposizioa aldatzeko gai garen, honek Lurraren beroketa dakar, atmosferak beste portaera bat baitu.
Eguzkitik izpi ultramoreak Lurrera heltzen direnean, zati gehiena berriro unibertsora itzultzen da eta beste zatia atmosferagatik lurrean geratzen da, prozesu hau ona da guretzako, horrela Lurraren tenperatura konstantea eta jasangarria izatea eragiten baitu . Baina, airearen kutsadura sortzen duen karbono dioxidoagatik, atmosferaren geruza loditu egin da, horrela izpi ultramore gehiago gelditzen dira lurrean ezin baitute atmosfera pasa, ondorioz lurreko tenperatura igotzen doa.
Roger Levelle ikertzailea izan zen lehena atmosferan karbono dioxido kopurua neurtzen. Neurketak hamarkada askotan egunero egiten zituzten hirietatik urruneko zonalde batean, horrela kutsaduraren eraginik ez izateko. Erantzunak hauek izan ziren:
Urteko gorabeheren arrazoia ondorengoa da: urteko erdi batean hego hemisferioa eguzkitik hurbilago dago (gure neguan eta udazkenean) eta beste erdian iparraldea (gure udan eta udaberrian). Azken hemisferioan landaretza handiagoa da eta eguzkitik hurbilago egotean fotosintesia (karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa eman) egiteko erraztasun handiagoa dute, ondorioz atmosferan karbono dioxido gutxiago pilatzen da.
Gainera, lurburuetako elurren laguntzaz ikerkuntza hau milaka urte atzerago eraman dute. Elurra urtez-urte jaisten joan da izotz bihurtuz eta erortzen zen bakoitzean bere artean aire burbuilak batuz. Ikertzaileek izotzean zuloak egin eta izotzaren zati luze bat hartzen dute. Ondoren, aurretik aipatutako burbuila horiek analizatzen dituzte eta badakitenez urtero sortzen den elurraren altuera, hainbat urte atzeragoko airearen konposizioa ezagutu dezakete. Guri interesatzen zaiguna: urte horretan atmosferako karbono dioxido kantitatea ezagutu dezakete, baita ere isotopoen laguntza urte horretako tenperatura.
Antartika
Adibidez, Antartikan egin dute ikerkuntza. Hemen, elur sakonera oso handiak diren 650.000 urte atzerantz egiteko gai izan dira. Grafikoki ikusirik, ikusten da nola epe horretan zikloak egon diren eta ikusten da baita nola karbono dioxido kantitatea eta tenperatura argi kointziditzen dutela, eta nola biak asko igo diren. Balioak ikusirik, nabaritzen da nola urte horietan inoiz ez dela pasatu 300 parte/milioiko. Baina, gaur eguneko karbono dioxido kantitatea 400 parte/milioikoa da gutxi gorabehera eta 50 urte geroago 600 parte/milioikoa, ondorioz lurreko tenperatura izugarria izan daiteke. Adibide gisa hurrengo datua: tenperatura neurtzen hasi den urte guztiak kontutan hartuta urte beroenak 1990tik honanzkoak izan dira. 2003an adibidez bero bolada bat egon zen Europan eta 35.000 hildako inguru ekarri zituena.
Lurreko tenperatura igotzen doanez mendietako elurra desagertzen doa. Gertaera hau oso arriskutsua, munduko biztanleriaren %40k hartzen duen ibai eta lakuetako uraren erdia baino gehiago elurraren urtzetik baitator, ondorioz mende erdi buruan ur falta handia jasango dute.
Honetaz gain, ozeanoetako tenperatura ere igotzen hasi da, ondorioz haizearen abiadura eta hezetasuna ere, azkenik ekaitz handiagoak sortuz, adibidez: Katrina. Gainera itsasoak berotzean ur asko batera lurruntzen da, honek euri-jasa handiak sortzen ditu, baina soilik zonalde batean, eta baliteke alboko herrian euri tantarik ere ez egitea. Gainera, tenperatura igoerak lehorteak ere areagotzen ditu, aireak ez baitu hezetasuna itsasotik soilik hartzen, lurretik ere hartzen ditu, lurra sikatuz.
Esan beharra dago, aldaketaren lehen abisuak heltzen ari direla nagusiki Artikoan, hona hemen adibide batzuk:
- 2003an bere plaka handiena zatitu egin zen
- Zuhaitz mozkortuak, edozein norabideetan hazten baitira, permafrost (beraien lurra) gutxiago baitute. Gainera, lur berean etxeak eraikitzen dira eta hauekin ere arazoak dituzte.
- Artikoko izotz plakaren lodiera txikitzen doa. 1957tik neurtzen dabiltza eta lodiera nabarmen jaitsi dela ikusi dute, %40 gutxi gorabehera jaitsi da.
- Ikertzaile batzuen aburuz, 50 eta 70 urte buruan Artikoa desagertu egingo da. Honen arrazoia ondorengoa da: izpi ultramoreen %90 izotzean islatzen dira, beraz, astiro urtuko lirateke, baina urean izpien %90 geratzen dira, ura berotuz eta ondorioz izotza urtuz. Eta urtzean ur gehiago dagoenez lasterrago desagertuko da.
- Artikoak desagertzeak planeta osoan eragina izango du.
Antartikoari begiratuz, hemen izotza bi zatitan banatzen da, batetik lur gainean dagoena eta bestetik uraren gainean dagoena. Azken hau urtzen bada (Artikoan gertatzen dena) ez da itsasoaren ur maila igoko, baina, lur gainekoa urtzen bada bai. Ikertzaileek ikusi zuten 2002an itsas gainean zegoen izotzezko penintsula bat nola urtzen zen eta handik gutxira alboan zuen lur gainekoa urtzen hasi zen. Ondorioz, hurbileko uharteetan bizi ziren biztanle batzuk Zeelanda Berrira eraman behar izan zituzten. Adibidez, Antartiko mendebaldea uharte eta itsas gainean eratutako izotzak dira, zati hori urtuz gero itsasoaren ur maila 6 metro igoko dela diote zientzialariek.
Baina, ikertzaileen ustez honek baino urtzeko arrisku handiagoa duen zonalde bat dago munduan: Groenlandia. Hau urtuz ere, itsas maila 6 metro igoko litzateke.
Groenlandia urtzen doa goiko irudian ikusten den bezala, honen arrazoi nagusia ondorengoa da: ikertzaileek ikusi zuten nola bai Antartikoan bai Groenlandian lakuak sortzen zirela eta hauek berriro izoztu beharrean lur azpian pitzadurak bezalakoak eratzen zituztela lurrera arte. Gero, lur gainean ura pilatu eta aqua planing bezalakoa egin (uretan irrist) eta lurra itsasora bidaltzen du. Ondorioz, Groenlandia edo Antartiko mendebaldea urtuko balira munduko mapa guztiak berriro egin beharko litzateke, kostaldeak aldatuko baitira eta txarragoa dena hildako eta errefuxiatu kopurua izugarria izan daiteke.
Tenperaturan igoera
Tenperatura igoera ez da lur osoan berdin nabarituko. Lurrean beroa ekuatoretik poloetara garraiatzen dela esan genezake, ozeanoko korronte eta haizeei esker. Baina garraio hori ez da lineala, hau da, adibidez ekuatorean gradu bat igotzeak Artikoan zazpi graduko igoera dakar, eta ondorioz ozeano korronte eta haizeen norabideak aldatuko dira.
Tenperatura aldaketa animaliengan ere ikusten da; Holandako ikerketa baten ondorengoa ikusi zuten. Orain dela 25 urte txori migratzaileak apiril inguruan heltzen ziren, horrela kumeak ekainean jaiotzeko eta epe hau zen barearen (kumeen janaria) irteera ere. Baina tenperatura igotzean irteera hau maiatz erdialdera pasatu da, kumeak eboluzionatu egin behar izan dira azkarrago jaiotzeko, baina ezin izan dute guztiz lortu, ondorioz jateko falta izaten dute. Gainera, tenperatura hotzeko egunen kopurua jaistean hainbat animalia pozoitsu eta arriskutsu ez dira hiltzen, ondorioz, kalteak eta arriskuak sortzen dituzte: pertsonengan, animalietan eta nagusiki landareetan. Itsasoko arrezifeak kolorea galdu dute, honek hauetatik bizi diren animalietan kalteak dakartza.
Aldaketaren arrazoiak
Lurraren aldaketa hain bizkor gertatzearen arrazoiak ondorengoak izan daitezke:
- Biztanleria: Esan daiteke 10 generazio behar izan zirela munduko biztanleria 2,3 mila milioira heltzeko eta orain 2 generazioetan 9,1 mila milioira helduko da. Honek aldaketa ekarri behar dio lurrari: janari eta ur gehiago behar, errekurtso natural gehiago erabili behar (baso gehiago suntsitu behar),… Lurreko baso gehienak erreta suntsitzen dira, horrela sortzen da urteko karbono dioxido emisioaren %30a.
- Teknologia eta zientziaren eboluzioa: Alde batetik eboluzio honek gure bizitza hobetu du (medikuntzan, komunikazioan,…). Baina, teknologia klasikoak bagenekien zer ondorio zekarren lurrera, orain berriarekin ez dakigu honek izango dituen ondorioak. Gainera, eboluzio honegatik gure tradizioak aldatu egin dira eta adibidez lehen zulo bat egiteko pala bat erabiltzen genuen, orain makina bat erabiltzen dugu. Beste adibide bat, ureztatzean dugu; ureztatzeko lakuak eta ibaiak erabiltzen dira, ondorioz asko ur barik geratu dira.
Beraz, argi dago zerbait egin behar dela, aldakuntzak ez dira bat-batean gertatu behar aldakuntzarekin nabaritzeko, aldakuntzak geldika gertatzen badira ere arazoa konpondu behar da. Egia da, populazioan hainbat arrazoi daudela aldakuntzaren benetako eraginarekin konturatzen ez garena, 3 arrazoi nagusi:
- Ikertzaileek bat egiten ez dutela arazoa benetakoa den. 10 urtetan ikertzaileek munduaren beroketari buruzko 928 artikulu hartu ziren eta denek esaten zuten arazoa benetakoa zela. Baina, pertsona batzuek zabaldu zuten lur beroketa teoria huts bat zela soilik, ondorioz, beste ikerketa bat egin zen: prentsan kazetariek idatzitako gai honi buruzko azken 14 urteetako artikuluak aztertu zituzten; guztira 636 eta hauetatik %53k uste zuten beroketa ez dela seguru gertatuko. Beraz, ikusten da nola ikertzaileek berdin pentsatzen dutela eta komunikabideek nahasten gaituztela.
- Ekonomiaren eta naturaren artean erabaki behar dugu. Askok baiezkoa diote, adibidez, Estatu Batuetako gaur egungo gobernuak. Baina erabakitzea absurdua da, batetik lurrik ez bazen egongo aberastasunik ez zelako egongo eta bestetik natura kantutan hartuta lanbide berri gehiago agertuko direlako.
- Arazoa benetakoa dela konturatzen bagara, beranduegi dela ezer egiteko. Errendimendu hobeko tresna elektrikoak sortuta, beste aparatu errentagarriagoak eginda, errendimendu hobeko autoak sortura, errendimendu hobeko garraioak erabilita, energia berriztagarria eta karbono dioxidoaren bilketa eginez gero, karbono dioxidoaren emisioa 1970ekoa baino txikiagoa izango da.
Ondorioz, pertsona bakoitzak egin behar du zerbait arazoa konpontzeko, baina, nagusiki agintari politikoek egin behar dute: Kiotoko protokoloa sinatu zuten estatuek legeak betez eta besteek Kioto sinatuz; nagusiki Estatu Batuek, hala ere, esan behar da bertako hainbat estatu eta hirik bere kabuz sinatu zutela eta bertako arauak jarraitzen dituztela.