Eggther
Eggther, eskandinaviar mitologian, erraldoi edo Jotun bat da, tumulu batean eseria eta bere harpa pozik jotzen deskribatzen dena, Fjalar oilar gorria, kantatzen hasten den bitartean, Ragnaröka iragarriz.
Eggther | |
---|---|
Ezaugarriak |
Edda poetikoko Völuspa olerkiaren 42. ahapaldiaren arabera
« | "Tumuluan eseri zen, eta bere harpa punteatu zuen, Eggther alaiak, erraldoien zaindariak, |
» |
Erraldoiaren nortasuna, ez da ezagutzen, baina, John Lindowren arabera, olerki bereko 40. ahapaldian deskribatzen den bera izan liteke, Jarnvid basoan bizi zena eta Fenrirren semeak jaioarazi zituena (sarri Angrbodarekin identifikatzen dena). Eggther izena, Ecgtheowren berdin-berdina dela ere badio, Beowulfen aita izen bereko olerki anglosaxoian. Baina Andy Orchardekin ados dago, nork bere Dictionary of Norse Myth and Legenden, paralelo hau, istorio nagusitik aldentzeko elementu bat dela dirudiela dioen.
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |