Edward Young
Edward Young (Upham, 1683ko uztailaren 3a - Hertfordshire, 1765eko apirilaren 5a) idazle eta literatura-kritikari ingelesa izan zen. Oxforden egin zituen ikasketak. 1713an, lehen olerkia (The Last Day) argitaratu ondoren, Whartongo dukearen babespean jardun zuen. 1727an, apaiz ordenatu zuten, gotzain izateko asmoa baitzuen, baina ez zuen lortu, eta 1731an ezkondu egin zen. Haren lan nagusia The Complaint: or, Night Thoughts (1742-1745, Deitoreak: edo gaueko gogoetak) izan zen. Bederatzi parte edo gau bereizten dira olerkian, guztira 10.000 bertso inguru; bakarrizketa dramatikoa da, idazlearen emaztearen eta alabaren heriotzaren kariaz idatzia. Malenkoniaz eta tristuraz beteriko estiloa erabili zuen, geroago idazle erromantikoek oinarri izan zutena. Youngen beste lan aipagarri batzuk: Busiris, The Revenge, Conjectures on Original Composition.
Edward Young | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Upham (en) , 1683ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Welwyn (en) , 1765eko apirilaren 5a (81 urte) |
Familia | |
Aita | Edward Young |
Ezkontidea(k) | Lady Elizabeth Lee (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Corpus Christi College (en) Winchester College (en) New College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, literatura-kritikaria eta idazlea |
Mugimendua | erromantizismoa Empfindsamkeita |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward Young |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.