Edward Thomas
Ernest Edward Thomas, DM, Irlandako 4. Dragoien Guardia Errealaren parte izan zena, Lehen Mundu Gerrako britainiar lehen tiroa egin zuena izan zen, 1914ko abuztuaren 22aren goizeko 7etan, Monseko kanpoaldean Monseko guduaren testuingurua.[1]
Edward Thomas | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1884ko abenduaren 16a |
Heriotza | 1939ko otsaila (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | sarjentu |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Bizitza
Nenaghen jaio zela esan da, Tipperary konderrian kokatutako herrian, baina gaur egun Londresen jaio zela frogatu da, irlandar jatorriarekin.[2] Thomas Artilleria Zaldun Errealean sartu zen danborraria izateko baina Irlandako 4. Dragoien Guardia Errealaren parte bihurtu zen gerra hasi baino lehen.
Lehen Mundu Gerrako Zerbitzua
Kaporal mailarekin Frantzian borrokatzen zebilen gerrako lehen tiroa egin zuela esan zenean. 1915ko azaroaren 5ean Sarjentu mailara igo zuten eta 1916an Ametrailadore postu batean lan egiten egon zen. Thomas "osa ausarta" zela esaten zen dibisioen artean bidalitako mezuetan. Lubaki aurreratu batean posizionatuta zegoenean, inoren lurran, britainiar artilleria ikusi zuen alemaniar posizioetan erortzen eta aurreratzea erabaki zuenean alemaniar guztiak hilda zeudela konturatu zen. Alemaniarren botak kalitate onekoak zirela konturatzean hainbat hartu zituen, bata besteari lotu zituen eta bere lagunei eman zien bere lubakira itzultzean.[3]
Gerraosteko bizitza
Gerra amaitzean 4. Dragoien Guardia Errealean sartu zen berriro eta 1923an armada utzi zuen. 1939ko otsailean pneumoniaz jota hil zen. [4]
Erreferentziak
- .
- «57358, 1899-06-13, WILKINSON (Thomas), Hove, Brighton ; [DIGHTON (B.L.)»] Art Sales Catalogues Online (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
- Deignam, Tom. "The Irish and World War I". Irish America.
- .