Edward Steichen
Edward Jean Steichen (Bivange, 1879ko martxoaren 27a - West Redding, Connecticut, 1973ko martxoaren 25a) luxenburgotar estatubatuar argazkilaria izan zen.
Edward Steichen | |
---|---|
(1901) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Édouard Jean Steichen |
Jaiotza | Bivange (en) , 1879ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Luxenburgo (1879ko martxoaren 27a - 1881) Ameriketako Estatu Batuak (1881 - 1973ko martxoaren 25a) |
Heriotza | Redding (Connecticut), 1973ko martxoaren 25a (93 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dana Glover Steichen (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, margolaria, gerra argazkilaria, eduki-editorea, moda-argazkilaria, marrazkilaria, film-zuzendaria, erakusketa-komisarioa eta arte-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Eugène Carrière |
Kidetza | Photo-Secession (en) |
Mugimendua | piktorialismoa |
edwardsteichen.com | |
1880an Steichenen familiak Estatu Batuetara emigratu zuen. Ahizpa bat izan zuen, Lilian izenekoa, Carl Sandburg olerkariarekin ezkondu zena.
1900ean Milwaukeetik Parisera joan zen artea ikastera eta han Alfred Stieglitz ezagutu zuen. Steichenek argazkigintza arte-modu bihurtu zuen. 1904an hasi zen koloretako argazkigintzarekin esperimentatzen eta bere argazkiak Alfredo Stieglitzen Camera Work aldizkarian agertu ziren 1903 eta 1917 bitartean.
Moda argazkilaritzaren aitzindaria izan zen. Vogue eta Vanity Fair aldizkarietako argazkilari burua izan zen. 1947tik 1971ra, New Yorkeko Arte Modernoko Museoko argazki-saila zuzendu zuen.
Iruditegia
- Auguste Rodinen erretratua, 1902
- Flatiron Building,1904