Edward Smith-Stanley (Derbyko XIV. kondea)
Edward George Geoffrey Smith-Stanley, Derbyko XIV. kontea (Knowsley Hall, Knowsley, Lancashire, 1799ko martxoaren 29a - ibidem, 1869ko urriaren 23a) Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen. Familia britainiar zaharrenetako, boteretsuenetako eta aberatsenetako batekoa zen. Esklabotza zapuztu, hezkuntza Irlandara eraman eta Parlamentua eraberritu zuen.
Eton Collegen eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1822an sartu zen Parlamentuan, Whig alderdiko kide gisa. 1831n Irlandarako Idazkari Nagusi izendatu zuten eta hezkuntza sistema nazionala ezarri zuen. 1833an Gerra eta Kolonietako Estatu Idazkaritzara aldatu zen eta esklabutzaren abolizioa gainbegiratu zuen.
Hiru aldiz izan zen lehen ministro, hiruretan gutxiengoen gobernuak zuzentzen. 1852an bere lehen gobernua osatu zuen, "Nor?, Nor? Gobernua" bezala ezagutzen dena. Gerrak saihesten eta beste potentzia batzuekin lankidetzan aritzen saiatu zen.
Bere bigarren gobernua 1858an eratu zuen. Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia kendu zen eta Indiaren kontrol zuzena hartu zuen. Benjamin Disraeli gobernuko kide izan zen.
1866an itzuli zen azkenekoz boterera. 1867ko Erreforma-legea onartu zuen, sufragio eskubidea zabaldu zuena.