Edward Seaga

Edward Philip George Seaga (Boston, Massachusetts, AEB, 1930eko maiatzaren 28a - Miami, Florida, 2019ko maiatzaren 28a) jamaikar politikari eta ekonomista izan zen, jatorriz estatubatuarra. 1962an, Estatu Batuetako hiritartasuna alde batera utzi, eta Jamaikako hiritar egin zen.

Edward Seaga


5. Jamaikako Lehen Ministroa

1980ko azaroaren 1a - 1989ko otsailaren 10a
Michael Manley - Michael Manley
Oposizioaren buruzagia

1974 - 2005eko urtarrila
Hugh Shearer - Michael Manley
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Philip George Seaga
JaiotzaBoston, 1930eko maiatzaren 28a
Herrialdea Jamaika
HeriotzaMiami, 2019ko maiatzaren 28a (89 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Harvard College (en) Itzuli
Wolmer's Schools (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea eta music executive (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaJamaikako Alderdi Laborista

Discogs: 1416390 Edit the value on Wikidata

Biografia

Kingstongo Wolmers Boys Schoolen, lehenik, eta Harvard Unibertsitatean, ondoren, egin zituen ikasketak. Geroago, haurren bilakaerari eta espirituen gurtzari buruzko zenbait ikerketa egin zituen Ekonomia eta Gizarte Ikerketen Institutuan. 1962an, Jamaikak burujabetasuna eskuratu zuen urtean, Jamaikako Alderdi Laboristako idazkari izendatu zuten, eta alderdi hartako buruzagia izan da 1974az gero. 1962an, halaber, legebiltzarkide hautatu zuten, eta Bilakaera eta Gizarte Ongizateko ministroa (1962-1967) eta Finantza eta Plangintzako ministroa izan zen (1967-1972), harik eta 1980an Jamaikako lehen ministro aukeratu zuten arte. 1983an, hauteskundeak aurreratu zituen, eta garaipena lortu zuen. 1988an, berriz, atzeratu egin zituen hauteskundeak, haizete baten eraginez, eta, hurrengo urtean, Herriaren Alderdi Nazionalaren hautagai eta oposizioaren buru Manleyk lortu zuen garaipena. Seagak lehendakaritza galdu zuen, hortaz, baina diputatu-kargua eskuratu zuen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.