Edward Ratcliffe Garth Russell Evans
Edward Ratcliffe Garth Russell Evans almirantea (Londres, 1880ko urriaren 28a - Golå, Norvegia, 1957ko abuztuaren 20a), Mountevanseko 1. baroia, "Teddy" Evans bezala ezaguna, britainiar itsas armadako ofiziala eta Antartikako esploratzailea izan zen. Terra Nova espedizioko bigarren agintaria izan zen, Hego polora zuzendua eta Robert Falcon Scott-ek agindu zuena 1911 eta 1912. urteen artean, eta polora iritsi ziren gizon guztiek biziaz ordaindu zutena.
Edward Ratcliffe Garth Russell Evans | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936 - 1942 ← Walter Elliot (en) - Stafford Cripps (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Londres, 1880ko urriaren 28a | ||||
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) | ||||
Heriotza | Norvegia, 1957ko abuztuaren 20a (76 urte) (75 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Frank Evans | ||||
Ezkontidea(k) | Hilda Beatrice Russell (en) (1904ko apirilaren 13a - Elsa (née Andvord), Lady Mountevans (en) (1916ko urtarrilaren 22a - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | esploratzailea, politikaria eta militarra | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Royal Navy | ||||
Gradua | admiral (en) | ||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista | ||||
Biografia
Evansek aurretik bigarren ofizial gisa jardun zuen Morning-n, Scott-en lehenengo Antartikako espedizioaren txanda-ontzia 1901 eta 1904. urteen artean. Scottek bere espedizioan Evansi bigarren agintaria izatea eskaini zion Eduardo VII.aren penintsula aztertzeko espedizio bat antolatzeko konbentzitzeko. Hala eta guztiz ere, ez zen lan-harremana erraza, Scottek oraindik ere jotzen baitzuen Evans lehiakide gisa.
Antartikan, Evans Scott-en lera motorizatuen taldearen arduraduna izan zen hasiera batean, baina matxuratu egin zirenean, hegoalderantz jarraitu zuten, lerak leban arrastatuz, Scott poloraino joateko azken laguntza-taldearen lider gisa. Evansek Scott taldea utzi zuen 1912ko urtarrilaren 4an, polotik 250 kilometro baino gutxiagora. Itzulera-bidaian, Evans larriki gaixotu zen eskorbutorekin eta leraz eraman behar izan zuten. Bere egoera gero eta okerragoa zen eta William Lashly-k, bere bidaia lagunak, bidaiaren egunkarian honela islatu zuen: "[Evans] ... zuria eta urdina bihurtzen da, baita beste kolore batzuk ere", eta geroago, minak jasaten hasi zen, jasanezinak egiten zirenak. Ordurako, Thomas Crean-ek, espedizioko beste kideak, oinez eta guztiz bakarrik espedizioaren kanpamentu baserainoko gainerako ia 70 kilometro egin behar izan zituen laguntza lortzeko.
Bere gaixotasunagatik, Evans, 1912ko martxoan, espedizioko Terra Nova ontzian etxera bueltan bidali zuten, baina suspertu zen eta hurrengo urtean itzuli zen, espedizioan bizirik atera zirenak erreskatatu zituen ontziaren buru.
Antartikako zerbitzuari jarraiki, Evansek itsas ibilbide arrakastatsua izan zuen. 1917an, HMS Broke destruktorea agindu zuen destruktore alemaniarren aurkako operaziotan. Almirantearen mailara igo eta Chelseako Lord Mountevans eman zioten baroitza bat sortu zuten 1945ean. Zerbitzu berezien Ordena (1917) jaso zuen eta Batheko Ordenako zaldun komendadore izendatu zuten (1935), baita kondekorazio ugari ere.
E.R.G.R. "Teddy" Evans ez dugu nahastu behar Edgar Evans kontramaisuarekin, Hegoburutik itzultzen ari zirenean hil zen Scotteko taldekoetako bat izan zena.
Bibliografia
- Preston, Diana: A First Rate Tragedy. ISBN 0-618-00201-4
- Huntford, Roland: The Last Place on Earth. ISBN 0-689-70701-0
- Cherry-Garrard, Apsley: The Worst Journey in the World. ISBN 0-88184-478-0