Edward Orton Sr.

Edward Francis Baxter Orton Sr. (Deposit, New York, 1829ko martxoaren 9a - Columbus, Ohio, 1899ko urriaren 16a) estatubatuar geologoa eta Ohioko Unibertsitate Estatalaren lehen presidentea izan zen.

Edward Orton Sr.

9. President of the Geological Society of America (en) Itzuli

1897 - 1898
Joseph LeConte (en) Itzuli - J. J. Stevenson (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaDelaware konderria (New York), 1829ko martxoaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaColumbus, 1899ko urriaren 16a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Hamilton College (en) Itzuli
Ohio Estatuko Unibertsitatea
Harvard School of Engineering and Applied Sciences (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgeologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Antioch College (en) Itzuli

Biografia

Edward Orton Sr. 1845an Hamilton Collegen sartu zen eta 1848an graduatu egin zen. Bere ikasketak jarraitzeko Lane Theological mintegian sartu zen 1849tik 1850ra, gero Hardvardera joan zen Lawrence Scientific eskolara, bertan urte bat bakarrik egon zen eta amaitzeko Andover Theological mintegian sartu zen. Denbora honetan zehar, Edward gauza asko ikasi zituen baina ez duen nahi ministerioan sartu. 1856an irakaslea izateko Nueva Yorkeko estatura joan zen eta 3 urtetan zehar natura zientzien irakaslea izan zen Albaniako eskola batean. Nueva Yorken 1859an Chesterren dagoen prestatzeko akademiaren zuzendaria izan zen, 1865 urtera arte. Denborarekin histori naturaleko irakaslea bihurtu zen Antioch eskolan 1865an eta azkenean eskola honetako presidentea bihurtu zen. Urte bat pasa ahala beste eskola baten presidente ere bihurtu zen, Ohioko eskola agrikola eta mekanikoaren presidentea esaterako, gaur egun Ohio State University. Gainera eskola honetan geologia irakaslea ere bihurtu zen eta eskola honetan irakasle moduan bere izitza osoan jarraitu zuen,nahiz eta presidente izateari 1881ean utzi zuen.

Bere bizitzan zehar, Ohioko estatuaren geologo zerbitzaria izan zen, 1869tik 1875ra. 1882an Estatuaren geologoa izendatu zuten eta bere bizitza osoan zehar postu honetan jarraitu zuen. Sozietate zientifikoen kide ere izan zen eta Ohioko osasunaren elkarte estatalaren presidente 1884tik 1885ra arte. 1891ean istripu burmuin-baskular bat eduki zuen bere gorputza partzialki paralizatu zuena, baina bere lana egiten jarraitu zuen.

Urte batzuetan zehar Orton, Esatu Batuetako ikasketa geologikoetan parte hartu zuen, Kentuckyn eta Kansasen, gainera 1896an Amerikako sozietate geologikoaren presidente izan zen eta 1898an Zientzietan aurreratzeko Estatu Batuetako elkartearen presidentea ere izan zen. Orton, geologo ekonomiko oso on bat izan zen eta espezializatuta zegoen petroleoaren eta gasaren ikasketetan. Teoria asko garatu zituen, haien artean ezagunena Teoria Anticlinala.

Ohioko estatuaren unibertstatean geologia eraikin bat sortu zuten1893an eta Orton Hall izena ipini zioten eraikin honi, Edward Ortoni eskerrak emateko bere ekarpenak oso inportanteak izan zirelako. 1920an Ortonen semea, Edward Ortonen Jr., Ingenieria Ceramikoaren lehenengo presidentea izan zen Ojioko unibertsitate estatalean. Bere aita ohoratzeko Orton Hall eraikinaren barruanliburutegi bat sortu zuen, "Biblioteca de Geologia Orton Memorial".

Lanak

  • Geología de Ohio , en parte (Columbus, 1872-1875)
  • Geología economiva de Ohio (2 vols., 1883-1888)
  • Petróleo y gas inflamable (1887)
  • Baynes, TS; Smith, WR, eds. (1884) " Ohio ". Encyclopædia Britannica . 17 (novena edición). Nueva York: Charles Scribner's Sons. Con el profesor de historia de OSU, John Thomas Short.

Erreferentziak

  • "Pasados ​​Presidentes de la Universidad Estatal de Ohio" . Archivado desde el original el 2009-04-07.
  • Wilson, James Grant; Fiske, John, eds. (1900). " Orton, Edward ". Cyclopædia of American Biography de Appletons . Nueva York: D. Appleton.
  • Gilman, DC ; Peck, HT; Colby, FM, eds. (1905) " Orton, Edward ". New International Encyclopedia (1ª ed.). Nueva York: Dodd, Mead.
  • Rines, George Edwin, ed. (1920) " Orton, Edward ". Enciclopedia Americana .
  • Wikipedia: https://en.wikipedia.org/wiki/Edward_Orton_Sr.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.