Edward Kienholz
Edward Kienholz (Fairfield, Washington, AEB, 1927 – 1994) estatubatuar eskultorea izan zen.
Edward Kienholz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fairfield (Washington) eta Spokane konderria (Washington), 1927ko urriaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Hope (Idaho) eta Idaho, 1994ko ekainaren 10a (66 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nancy Reddin Kienholz (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eastern Washington University (en) Whitworth University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, eskultorea, margolaria, installation artist (en) , marrazkilaria, argazkilaria, assemblage artist (en) eta conceptual artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Funk art (en) |
Genero artistikoa | found object (en) social-artistic project (en) |
Biografia
Etxalde batean hazia eta hezia. Lanbide asko ikasi zituen eta margotzen hasi zen. Las Vegasen, 1950ean, zurezko irudiak egiten hasi zen. Inoiz, txatarratik ateratako gauzez hornitzen zituen irudiok.
Bere obrak errealismo sozial handikoak dira: Roxy (1961) Las Vegasko putetxe baten irudikapena da, eta The Beanery (1965), bere maisulanetako bat, taberna batena.
1972an Nacy Reddin argazkilariarekin ezkondu zen, eta 1973tik aurrera elkarlanean aritu ziren eskulturak egiten. Hurrengo urtean Mendebaldeko Alemaniara joan ziren bizitzera, eta hurrengo urteetan Alemaniako kulturaren ezaugarriak irudikatu zituzten. Kienholzen obrak New Yorkeko Amerikar Artearen Whitney Museoan eta Tokioko Arte Modernoko Museoan daude.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.