E. E. Cummings
Edward Estlin Cummings (Cambridge, Massachusetts, 1894ko urriaren 14a - North Conway, New Hampshire, 1962ko irailaren 3a) Estatu Batuetako olerkaria izan zen, sarritan E.E. Cummings izenaz ezaguna. Ralph Waldo Emersonek sortutako tradizio erromantikoaren jarraitzailea izan zen. Tipografiazko baliabide ugari erabili zuen bere olerkietan. 1922an, The Enormous Room eleberria eman zuen argitara. Lan horretan, Lehen Mundu Gerran (1917-1918) etsaiarekin harremanak izan ote zituenaren salaketapean preso eman zuten garaiko gertakizunak kontatzen ditu. Cummingsen poesia (Poems 1923-1954, 1954an; Complete Poems, hil ondoko liburua, 1968an) Estatu Batuetako abangoardiaren gustukoa zen. Ezra Pounden adiskidea izan zen. Pinturan eta marrazkigintzan ere aritu izan zen. Egunerokotasunaren eta agintearen aurkakoa zen, eta satira eta kaleko hizkuntza erabili zituen horien kontra, eta elkarren arteko maitasuna aldarrikatzeko. 1931. urtean, Sobietar Batasunera eginiko bidaiaren berri ematen duen Eime izeneko kontakizuna idatzi zuen (1933).
E. E. Cummings | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edward Estlin Cummings |
Jaiotza | Cambridge, 1894ko urriaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Irving Street (en) |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Joy Farm (en) , 1962ko irailaren 3a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Hills Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Edward Cummings |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Cambridge Rindge and Latin School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, margolaria, antzerkigilea, idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Gertrude Stein eta Amy Lowell (en) |
Kidetza | Academy of American Poets (en) Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | surrealismoa |
Genero artistikoa | Literatura modernista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | unitarismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
| |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.